Merkatuaren Hutsegiteak eta Ongizatearen Estatua
Gaia: Merkatuaren Hutsegiteak eta Ongizatearen Estatua
Merkatuaren Hutsegiteak
Merkatuaren hutsegitea merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarria da, eta merkatuak baliabideak modu ez-eraginkorrean erabiltzen dituenean gertatzen da.
Ziklo Ekonomikoen Ezegonkortasuna
Ziklo ekonomikoak urteetan zehar gertatzen diren gorabeherak dira:
- Depresioa edo hondoa: punturik baxuena.
- Hedaldia: igoera.
- Goraldia edo gailurra: punturik altuena.
- Atzeraldia: beheraldia.
Ekonomiaren atzeraldia gertatzen denean, baliabide asko erabili gabe geratzen dira. Hori kezkagarria da, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenaren balioak behera egiten duelako.
Arazoa: Atzeraldietako jaitsieraren ondorioz, enpresek lana murrizten dute beti lehenengo, eta jaitsierak gertatzen dira soldatetan.
Sektore Publikoaren Jarrera:
- Ez esku hartzea.
- Esku hartzea: ondasun eta zerbitzuak ekoitziz, eskari pribatuaren gabezia orekatzeko eta enpresaburuak eta kontsumitzaileak sustatzeko.
Ekonomia-politika: Estatuak hartzen dituen neurriak eta erabiltzen dituen tresnak dira, ekonomiaren bilakaera ona izateko.
Ondasun Publikoak Egotea
Arazoa: Ondasun hauek ez dira errentagarriak; izan ere, ez gaude prest horiek ordaintzeko. Beraz, enpresa publikoek eskaintzen dituzte, eta guk dohainik ditugu.
Sektore Publikoaren Jarrera: Estatuak hiru modutan hornitutako ondasun eta zerbitzuak eskaintzen ditu:
- Estatuak berak ekoitzitakoak.
- Enpresa pribatuek ekoitzitakoak, gero doan banatzeko.
- Zati bat estatuak ordainduz, diru-laguntzen bidez.
Kanpo-eraginak
Kanpo-eraginak ekonomia-jardueraren eraginez sortutako ondorioak dira, besteoi eragiten digutenak. Ondorio hauek txarrak (kanpo-kostua edo kanpo-eragin kaltegarria) eta onak (kanpo-onura) izan daitezke.
Arazoa: Ekonomia-jarduerak eragiten duen ondorioaren kaltea ez da prezioan islatzen; bakarrik hartzen dira barne-kostuak kontuan (produktua ekoiztean gastatu dena), eta ez kanpo-kostuak.
Sektore Publikoaren Jarrera: Ingurumen-politika.
- Gehienezko mugak ezartzea: puntu batera arte kutsa dezakezu, baina handik gora kutsatuz gero, zigorra jasoko duzu.
- Unitateko zergak ezartzea: zenbat kutsatu, hala ordaintzen da.
- Kutsadura-baimenak ematea: baimena lortuz gero, kutsa dezakezu.
Lehia Ez-perfektua
Arazoa: Enpresek merkatuan boterea lortzen dutenean, produktuen prezioak igo egiten dituzte, eta lehia perfektuan baino garestiagoak bihurtzen dira. Horrela, zaila da kontsumitzaileentzat haien beharrak asetzea.
Sektore Publikoaren Jarrera: Lehia askea defendatzen du estatuak, monopolioak debekatuz.
Errentaren Banaketa Desberdina
Merkatu-ekonomian, familiek eta enpresek haien lehentasunen eta ahalmenaren arabera hautatzen dituzte produktuak, baina haien lehentasunen arabera aukeratzen dutenak diru-sarrera altuak dituztenak dira.
Arazoa: Errenta-maila altukoek bakarrik dute aukera zaletasunen arabera jarduteko, eta pertsona hauek biztanleriaren oso zati txikia dira.
Sektore Publikoaren Jarrera: Errenta birbanatzea. Lege eta neurri batzuk sortuta, estatuak zerga-sistema antolatzen du. Espainiar guztiek ordaintzen dute, baina gehien daukanak gehiago ordaintzen du gutxiago daukanak baino. Horrela, oreka lortzen saiatzen da.
Ongizatearen Estatua
Ekonomia mistoko eredu berezia da. Helburua biztanle guztiei oinarrizko eskubide batzuk aitortzea da. Espainian: osasuna, hezkuntza, etxebizitza, prestazio unibertsalak, ordaindutakoaren araberako prestazioak eta gizarte-prestazioak ditugu.