Prezio-politika eta haren eragina marketing-mixean
3.6.3 Prezio-politika. Produktuen prezioa da aldagai enpresarial garrantzitsuenetakoa. Gutxienez, badaude bost arrazoi, prezioak ezartzeko erabakiek duten garrantzia ikusten laguntzen dutenak:
Zergatik da prezio-politika garrantzitsua
- Beharrezko erabakiak: Beharrezkoak diren erabakiak dira. Enpresa batek, hala nahi badu, ez du bere produktuaren sustapenik egingo eta ez du erabakirik hartu beharko alor horretan, baina salmenta-prezioa derrigorrez ezarri beharko du.
- Berehalako eragina: Gehienetan salmentetan berehalako eragina duten erabakiak dira. Prezioa epe laburreko ekintza-aldagaia da, marketing-mixeko beste aldagai batzuek ez bezala, prestaketa eta garapen epe ertain edo luze baten beharrik ez duena. Salneurria aldatzeko erabakia ordubatuetan