Merkataritza Askea eta Herrialdeen Arteko Harreman Ekonomikoak
Merkataritza Askea
Merkataritza askea sustatzen duten politikek enpresen arteko lehia askea dakarte nazioartean. Politika horien oinarria da lehiakide gehiago izanez gero efizientzia handiagoa lortzen dela eta, beraz, aberastasuna sortzen dela.
Merkataritza askearen aldeko arrazoiak
- Ekoizpen-faktoreen efizientzia handiagoa: Beste herrialdeekiko abantaila konparatiboa ematen dioten ondasunetan espezializatuz gero, herrialde batek bere ekoizpen-aukerak areagotzen ditu, eta horrek enplegua eta aberastasuna sortzen ditu. Adibidez, Espainian, turismoa.
- Lehia sustatzea eta areagotzea: Herrialde jakin bateko merkatuan atzerritar lehiakideak sartzen badira, bertako enpresek efizientzia handiagoa lortu behar dute, merkatu-kuota ez galtzeko. Horrek prezioak