Lanbide heziketa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Produktu eta Marka Estrategia: Gida Osoa

Ekonomia3,73 KB

Produktu Indibiduala

Atributuak:

Kalitatea: Akatsik ez egotea. Produktu edo zerbitzuari bezeroen beharrak asetzeko gaitasuna ematen dioten ezaugarriak.

Ezaugarriak: Oinarrizko eredu batetatik abiatuz, ezaugarri ezberdinak eta aukera gehigarriak dituen produktua eskaini daiteke.

Estiloa eta Diseinua: Diseinu berritzaile batek enpresa bat eta bere produktuak bereizten lagundu dezake.

Marka: Produktuak identifikatu, bereiztu, babestu eta leialtasuna sortu. Logotipoa: sinboloak + koloreak + sinboloak. Izena: produktu baten deitura.

Ontzia: Markarekin estuki erlazionaturiko produktuaren atributu ukigarria da ontzia. Produktua bere erabilera edo kontsumorako gordetzen du, aldaketa posibleetatik babestuz eta bere merkaturatzea ahalbidetuz.

Funtzio Praktikoak:

...
Jarraitu irakurtzen "Produktu eta Marka Estrategia: Gida Osoa" »

Enpresaren Kudeaketa: Funtzioak, Plangintza eta Antolaketa

Ekonomia3,73 KB

Kudeaketa Funtzio Nagusiak

Plangintza

Helburu batzuk ezarri eta horiek lortzeko estrategiak zehaztea, enpresaren politika zehaztea eta erabakiak hartzeko irizpideak finkatzea, betiere enpresaren helburuak lortzeko xedez.

Antolaketa

Egitura bat diseinatzea xede duen funtzioa da. Ongi zehazten du enpresako kide bakoitzak zer zeregin dituen, bai eta zer erantzukizun eta aginte-maila duen ere. Horrez gainera, antolaketak badu beste helburu bat: egoki ordenatzea zereginen artean nahiz enpresaren funtzionamendu-arlo guztien artean sor daitezkeen harremanak.

Kudeaketa (Zuzendaritza)

Ezarritako helburuak lortzeko, enpresa osatzen duten pertsonek beharrezko diren zereginak egin ditzaten ahalegintzea da kudeatzea edo zuzentzea.

Kontrola

Guztia plangintzan aurreikusi...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Kudeaketa: Funtzioak, Plangintza eta Antolaketa" »

Lan Zuzenbidearen Oinarriak

Ekonomia2,67 KB

Lan Zuzenbidea

Lan zuzenbidea jabearen eta langilearen arteko banakako eta kolektiboko harremanak arautzen dituen estatuko legedia da.

Lanaren Definizioa

Lana helburu bat lortzeko esfortzu fisiko eta intelektuala eskatzen duen giza jarduera arrazionala eta produktiboa da.

Lan Harremanak

  1. Arruntak: Langileen Estatutua aplikatzen zaie. Ezaugarriak:
  • Pertsonala: Langileak berak egin behar du lana.
  • Borondatezkoa: Langilearen esku dago lan egin nahi duen edo ez.
  • Besteen konturako: Jabe bat du eta egindako lanaren etekinak berarentzat dira.
  • Ordaindua: Egindako lanaren truke soldata bat jasotzen du.
  • Mendetasunezkoa: Langileak enpresaren aginduak jaso eta bete behar ditu.
Bereziak: Lan harreman arrunten ezaugarriak betetzen dituzte, baina araudi berezi bat dute...
Jarraitu irakurtzen "Lan Zuzenbidearen Oinarriak" »

Finantza-Kontzeptuak eta Altxortegiaren Kudeaketa

Ekonomia2,72 KB

Banku Diruaren Sorkuntza

Banketxe pribatuen negozioa dirua jaso eta mailegatzea da, jarduera horretan ahalik eta errentagarritasun handiena lorturik. Negozio horren bidez sortzen da banku dirua, diruaren biderkatze-prozesuarekin.

Diruaren Funtzioak

  • Truke-bidea: Dirua salgaiak eta zerbitzuak salerosteko truke-bidea da.
  • Neurri-gisa: Ondasun eta zerbitzuen balioa dirutan adierazteko balio du.
  • Balio-gordailua: Dirua aberastasun ekonomikoa mantentzeko balio du.

Sarrera, Kobrantza, Gastua eta Ordainketa

Sarrera:
Salmenta bat egiterakoan (salgaiak bidaltzean).
Kobrantza:
Salmenten dirua jasotzen denean (bezeroak ordaintzean).
Gastua:
Zerbait erosten denean (erosketa iristen zaigunean).
Ordainketa:
Erosketen dirua ematen denean (hornitzaileari ordaintzean).

Altxortegiaren

...
Jarraitu irakurtzen "Finantza-Kontzeptuak eta Altxortegiaren Kudeaketa" »

Finantza Merkatuen Funtzioak eta Tresnak: Euribor, ICo eta CNMV

Ekonomia1,62 KB

Finantza Merkatuen Funtzioak

Finantza-merkatuek funtzio hauek betetzen dituzte:

  1. Agente ekonomikoak (aurreztaileak, inbertsiogileak, finantza-bitartekariak) harremanetan jartzea, trukeetatik etekina atera eta arriskua banatzeko.
  2. Aktiboen prezioak finkatzea.
  3. Aktiboei likidezia ematea, diru bihurtzea erraztuz.
  4. Bitartekaritza-epeak eta kostuak murriztea.

Kutxa Koefizientea

Bankuek bezeroen gordailuen zati bat inbertsioetarako erabiltzen dute. Kutxa koefizienteak bankuek erreserban mantendu behar duten diru kopurua zehazten du. EBZk koefizientea igotzen badu, bankuek mailegu gutxiago eman ditzakete, eta diru gutxiago egongo da zirkulazioan. Gaur egun, %1 da.

ICo

Estatuko finantza-agentzia da, berezko nortasun juridikoa duena. Nazioaren aberastasuna lortzeko...

Jarraitu irakurtzen "Finantza Merkatuen Funtzioak eta Tresnak: Euribor, ICo eta CNMV" »

Biltegiaren Antolakuntza eta Logistika - Gako Galdera eta Erantzunak

Ekonomia2,82 KB

Preguntas del 1

Zein dira biltegia egoki antolatzeko kontuan hartu beharreko izpideak
  1. Produktuaren karakteristikak
  2. Kantitatea
  3. Biltegiaren segurtasuna
  4. Biltegiaren erabilera
  5. Informatikaren beharra

Zer da produktuaren errotazioa? Ziklo bat da, hasten da produtu bat sarzen denean eta bukatzen da produktua ateratzen denean
Zer astertu behar da biltegian zenbat leku behar den jakitreko? Sartzerako prozezua analizatu behar da (hornikuntza) eta ateratzerakoa ere zenbat leku dagoen jakiteko.Aipatu eta aztertu biltegiko oinarrizko ekintzak?

  1. Produktuen sartuera; sartzerakoan produktuak erabili dokumentuak
  2. Aiegatutakoaren kontrola; kantitatea eta kalitatea analizatu
  3. Inbentarioa; fitxeroa eguneratu
  4. Stocken kontrola: produktuaren kalitatea
  5. Produktuak bidali; fetxa errespetatu,
...
Jarraitu irakurtzen "Biltegiaren Antolakuntza eta Logistika - Gako Galdera eta Erantzunak" »

Finantza Ratioen Gida: Analisia eta Interpretazioa

Ekonomia4,01 KB

Maniobra-funtsa

  • Positiboa: Baliabide iraunkorrekin aktibo ez-korronte guztia eta aktibo korrontearen zati bat finantzatzen dira. Horrek esan nahi du enpresak finantza-oreka duela epe laburrean eta ez duela ordainketa-etendura arriskurik.
  • Negatiboa: Epe luzerako inbertsioen zati bat epe laburreko zorrekin finantzatzen da. Ondorioz, enpresak ezin izango die epe laburreko zorrei aurre egin aktibo korrontea likidatuz, eta horrek ordainketa-etendura arriskua dakar.

Ibilgetuaren ratioa

  • 1 baino handiagoa (> 1): Ibilgetu osoa ez da baliabide iraunkorrekin finantzatzen. Enpresak ez du finantza-orekarik.

Erabilgarritasun ratioa

  • 0,3 baino txikiagoa (< 0,3): Bankuetan eta kutxan dagoen dirua ez da nahikoa unean uneko ordainketei aurre egiteko. Kobratzeke
...
Jarraitu irakurtzen "Finantza Ratioen Gida: Analisia eta Interpretazioa" »

Biltegiratze Kudeaketa eta Logistika: Funtzioak eta Motak

Ekonomia3,76 KB

Biltegiratze Kudeaketa eta Logistika

Biltegiratze kudeaketa funtzio logistiko batekin diseinatutako prozesua da, materialak jaso, kontserbatu eta entregatzean datzana. Hau guztia biltegi berean egiten da, kontsumitzeko unea iritsi arte.

Biltegiratzearen Ikuspegiak

Biltegiratzea bi ikuspegitatik ikusten da:

  • Erabilgarriak diren objektuak kontserbatzeko lekua.
  • Ikuspegi kritikotik begiratuta, sentikorra izatea objektuak kontserbatzeak dakarren gastuagatik.

Biltegi Motak

1. Kontsumoaren Araberakoa

  • Lehengaien biltegia: Materialak, hornigaiak eta edukiontziak gordetzen dira, eraldaketa garaiak erabakiko direnak.
  • Amaitutako produktuen biltegia: Eraldaketa prozesua amaitzean erabiltzen da.
  • Material laguntzaileen biltegia: Ordezko materiala, garbitzeko produktuak,
...
Jarraitu irakurtzen "Biltegiratze Kudeaketa eta Logistika: Funtzioak eta Motak" »

Enpresaren Kontabilitatea eta Zergak: Ondarea eta Balantzea

Ekonomia3,61 KB

Enpresaren Ondarea

Enpresa batek dituen ondasunen, eskubideen eta betebeharren multzoa da, behar bezala balioztatuta, ondasunen, eskubideen eta betebeharren xedearen arabera.

Aktiboak

Enpresaren egitura ekonomikoa adierazten dute; hau da, inbertsioen guztizkoa edo funtsen erabilera.

Ondare Garbia eta Pasiboa

Enpresaren egitura finantzarioa adierazten dute, hau da, zer jatorri duten enpresak dituen finantzazio baliabideek.

Ondare-elementuak

Enpresari lotutako ondasunak, eskubideak eta betebeharrak. Ondare multzoak osatzen dituzte.

Egoera-balantzea

Enpresak une jakin batean duen egoeraren argazkia dela esan daiteke. Kontabilitateko egoera-orri horretan, enpresak une horretan dituen ondare-elementuak ordenatuta adierazten dira. Horrek aukera ematen du

...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Kontabilitatea eta Zergak: Ondarea eta Balantzea" »

Merkatu Motak, Azterketa, Segmentazioa eta Marketina

Ekonomia2,91 KB

Merkatu Motak

Merkatu motak sailkatzeko hainbat irizpide daude:

Eskaintzaileen, eskatzaileen eta produktuaren desberdintzapen-mailaren arabera:

  • Lehia perfektua
  • Lehia inperfektua (monopolioa, oligopolioa eta lehia monopolista)

Hedatzeko aukeren arabera:

  • Egungoa
  • Potentziala
  • Joerazkoa

Erosteko arrazoiaren arabera:

  • Kontsumoa
  • Industriala

Funtzionamendu-askatasunaren arabera:

  • Askea
  • Kontrolatua

Geografia-eremuaren arabera:

  • Tokikoa
  • Eskualdekoa
  • Naziokoa
  • Nazioartekoa

Merkatu Azterketaren Faseak

  1. Azterketaren ereduaren helburua zein den erabaki.
  2. Azterketa-eredua diseinatu.
  3. Datuak bildu: lehen mailakoak eta bigarren mailakoak.
  4. Datuak analizatu eta interpretatu.
  5. Emaitzak aztertu.

Lehen Mailako Datuak Jasotzeko Teknikak

a. Inkesta:

Merkatu-azterketa egiteko gehien erabiltzen den teknika...

Jarraitu irakurtzen "Merkatu Motak, Azterketa, Segmentazioa eta Marketina" »