Enpresaren Kontabilitatea eta Zergak: Ondarea eta Balantzea
Enpresaren Ondarea
Enpresa batek dituen ondasunen, eskubideen eta betebeharren multzoa da, behar bezala balioztatuta, ondasunen, eskubideen eta betebeharren xedearen arabera.
Aktiboak
Enpresaren egitura ekonomikoa adierazten dute; hau da, inbertsioen guztizkoa edo funtsen erabilera.
Ondare Garbia eta Pasiboa
Enpresaren egitura finantzarioa adierazten dute, hau da, zer jatorri duten enpresak dituen finantzazio baliabideek.
Ondare-elementuak
Enpresari lotutako ondasunak, eskubideak eta betebeharrak. Ondare multzoak osatzen dituzte.
Egoera-balantzea
Enpresak une jakin batean duen egoeraren argazkia dela esan daiteke. Kontabilitateko egoera-orri horretan, enpresak une horretan dituen ondare-elementuak ordenatuta adierazten dira. Horrek aukera ematen du finantzazio-iturriak eta inbertsioak begiratu batez lortzeko.
Merkataritza Kodea eta Kontabilitatea
Merkataritza Kodearen arabera, enpresak eragiketen jarraipen kronologikoa egiteko moduko kontabilitatea eraman behar du. Horretarako, zenbait liburu ofizial bete behar dira.
Zerga Zuzenak
- Pertsonak edo enpresak zuzenean zergapetzen dituzte.
- Foru Aldundiek kudeatzen dituztenak:
- PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga): Tributu pertsonala da. Jarduera ekonomikoen errendimenduak zergapetzen ditu.
- Dibidenduak: Enpresak akziodunei banatzen dizkien mozkinak dira.
- Sozietateen gaineko zerga (SZ): Tributu zuzena eta pertsonala, sozietateen eta beste erakunde juridiko batzuen errenta zergapetzen du (EAEko Foru Aldundiak).
- Tokikoak:
- Ekonomia Jardueren gaineko Zerga (EJZ)
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
Zerga-tasa
Zerga oinarriari ezartzen zaion ehunekoa da. Oro har, %25ekoa da Espainian, eta %28koa EAEn, baina subjektu pasiboa zer motatakoa den, badira beste zerga-tasa batzuk ere.
Zeharkako Zergak
- Ondasunen eta zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute, bai eta ondasunen eta eskubideen eskualdatzeak ere.
- Foru Aldundiek kudeatzen dituztenak:
- BEZa (Balio Erantsiaren gaineko Zerga)
- Zerga bereziak
- Balio Erantsia: Ekoitzitako ondasunen balioaren eta hori ekoizteko erabilitako lehengaien eta bitarteko beste ondasun batzuen kostuaren arteko aldea da.
Beste Tributu Batzuk
- Tasak: Zerbitzu publiko edo jarduera bat ematearen ordainetan emandako diru prestazioak.
- Kontribuzio Bereziak: Obra publikoei esker ondasunek izandako balio handitzearekin lotutakoak dira.
Galdu-Irabazien Kontua
Kontabilitateko egoera-orri bat da, enpresak ekitaldi ekonomiko batean izandako emaitza kalkulatzeko erabiltzen dena. Emaitza adierazteaz gain, emaitzaren osaera eta hura lortzeko egin diren eragiketak ere jasotzen dira hemen.
Kontabilitateko Egoera-orriak
Kontabilitateak enpresaren ondarea zein enpresaren jardueraren ondorioz ondarean etengabe gertatzen diren aldaketak modu fidelean islatzeko metodo bat erabiltzen du. Kontabilitate prozedura horretarako, arau orokor bat dago, enpresa guztiek bete beharrekoa.
Kontabilitate Plan Orokorra
Enpresek kontabilitatea nola eraman behar duten arautu eta azaltzen duen araudia da; hau da, ekonomia gertaera eta egiten diren eragiketa guztiak nola jaso behar diren adierazten du, ematen den informazioa homogeneoa, alderagarria eta fidagarria izan dadin.