Merkatu Motak, Azterketa, Segmentazioa eta Marketina
Merkatu Motak
Merkatu motak sailkatzeko hainbat irizpide daude:
Eskaintzaileen, eskatzaileen eta produktuaren desberdintzapen-mailaren arabera:
- Lehia perfektua
- Lehia inperfektua (monopolioa, oligopolioa eta lehia monopolista)
Hedatzeko aukeren arabera:
- Egungoa
- Potentziala
- Joerazkoa
Erosteko arrazoiaren arabera:
- Kontsumoa
- Industriala
Funtzionamendu-askatasunaren arabera:
- Askea
- Kontrolatua
Geografia-eremuaren arabera:
- Tokikoa
- Eskualdekoa
- Naziokoa
- Nazioartekoa
Merkatu Azterketaren Faseak
- Azterketaren ereduaren helburua zein den erabaki.
- Azterketa-eredua diseinatu.
- Datuak bildu: lehen mailakoak eta bigarren mailakoak.
- Datuak analizatu eta interpretatu.
- Emaitzak aztertu.
Lehen Mailako Datuak Jasotzeko Teknikak
a. Inkesta:
Merkatu-azterketa egiteko gehien erabiltzen den teknika da. Pertsona bati edo pertsona-talde bati galde-sorta bat ematen zaio, galderei erantzun diezaien. Ezinezkoa baita populazio osoa hartzea, lagina deitzen zaio populazioaren zati bat hartzen denean.
Zenbait inkesta mota:
- Elkarrizketa pertsonalaren bidezko inkesta: Metodo eraginkorrena da.
- Posta bidezko inkesta: Metodo horren desabantaila nagusia jende askok ez diola galde-sortari erantzuten da.
- Telefono bidezko inkesta.
- Posta elektroniko eta webgune bidezko inkestak.
Merkatu Segmentazioa
Merkatu-segmentazioa esaten zaio ondasun edo zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera duten kontsumitzaile-taldeak identifikatzeari.
Zenbait irizpide daude:
- Irizpide geografikoak: Enpresak zona bakoitzeko kontsumitzaileek dituzten lehentasunen eta premien arabera hautatzen ditu eremu geografikoak.
- Irizpide demografikoak: Kontsumitzaileen lehentasunak eta nahiak.
- Irizpide psikografikoak: Nortasuna, balioak edo ideia politikoak.
- Irizpide sozioekonomikoak: Gizarte-mailarekin, diru-sarreren mailarekin.
- Jokabide-irizpideak: Erosketen maiztasuna edota merkatarekiko duten leialtasuna.
Marketina
Marketina esaten zaio enpresa batek kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoari, betiere enpresak irabaziak lortzeko helburuz.
Produktua
Produktua: Marketinaren ikuspegitik, erosi nahi den oro da produktua, eta, beraz, kontsumitzailearen premia bat betetzen duen oro.
Marka
Marka: Izen bat da, termino bat, ikur bat, diseinu bat, edota horien guztien konbinazioa, enpresak ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak identifikatzea xede duena.