Produktu eta Marka Estrategia: Gida Osoa

Ekonomia3,73 KB

Produktu Indibiduala

Atributuak:

Kalitatea: Akatsik ez egotea. Produktu edo zerbitzuari bezeroen beharrak asetzeko gaitasuna ematen dioten ezaugarriak.

Ezaugarriak: Oinarrizko eredu batetatik abiatuz, ezaugarri ezberdinak eta aukera gehigarriak dituen produktua eskaini daiteke.

Estiloa eta Diseinua: Diseinu berritzaile batek enpresa bat eta bere produktuak bereizten lagundu dezake.

Marka: Produktuak identifikatu, bereiztu, babestu eta leialtasuna sortu. Logotipoa: sinboloak + koloreak + sinboloak. Izena: produktu baten deitura.

Ontzia: Markarekin estuki erlazionaturiko produktuaren atributu ukigarria da ontzia. Produktua bere erabilera edo kontsumorako gordetzen du, aldaketa posibleetatik babestuz eta bere merkaturatzea ahalbidetuz.

Funtzio Praktikoak:

  • Produktua eduki eta babestu.
  • Ezaugarriak kontserbatu.
  • Garraioa, irekiera, erabilera eta biltegiratzea erraztu.
  • Banaketa lanak erraztu.

Ontziaren Funtzioak:

  • Identifikatu eta bereiztu.
  • Informazioa eman.
  • Sustapen euskarria.

Etiketa: Identifikatu, produktuaren zenbait aspektu deskribatu eta produktua sustatu grafismo erakargarri batekin. Packing = ontzia + etiketa.

Produktu Lerroa eta Produktu Zorroa (Gama/Kartera) Dimentsioa, Produkten Rolak

Marka Estrategia

1. Marka Posizionamendua edo Kokapena:

  • Produktuaren Atributuak
  • Produktuak Ematen dituen Onurak
  • Balore eta Sinesmenak (onura emozionala)

2. Marka Izenaren eta Logotipoaren Aukeraketa:

  • Laburtasuna eta sinpletasuna.
  • Idazterraza eta ahoskatze erraza.
  • Gogoratzeko erraza.
  • Originala.

Logotipoaren aldetik:

  • Erraza.
  • Modarekin zerikusirik ez.
  • Kolore, sinboloak eta tipografia.

3. Markaren Jabetza (Patrocinio de Marca):

  • Fabrikantearen marka.
  • Banatzailearen marka (pribatuak).
  • Lizentziak.
  • Aliantzak (cobranding): adibidez, Nestle + Coca Cola.

4. Markaren Garapena:

  • Lerro luzapena.
  • Arka luzapena.
  • Marka anitza.
  • Marka berriak.

Komunikazio Plana

  1. Helburu publikoa identifikatu.
  2. Komunikazioaren helburuak definitu.
  3. Mezua diseinatu: Onena da mezuak kontsumitzailearen Arreta erakartzea, Interesari eustea, produktua erosteko Nahia piztea eta Ekintzara iristea animatzera (AIDA eredua). Argudio arrazionalak eta emozionalak daude.
  4. Komunikazio tresnen mix-a aukeratu: merchandising (berehalakoa), salmenten sustapena (epe labur/luze) dohaineko aleak, deskontuak, hitzaldiak..., zuzeneko marketina eta salmenta pertsonala, publizitatea eta HHPP (epe labur/luze).
  5. Aurrekontua ezarri.
  6. Emaitzak kontrolatu.

Marjina kostuen gainean: p = KT(u) + mKT(u) / Marjina prezioen gainean: p = (KT(u) / 1 - m) / KT = KF + KA * Q / Helburu prezioa: p = KT(u) + m / Prezio minimoa: p = KA(u) / Lokagunea: P * Q - KF(u) - KA(u) = 0 / Prezio teknikoa: KT(u)

Elastikotasuna: E = ((Q2 - Q1) / Q1) / ((P2 - P1) / P1)

Full cost: p = KT(u) + m / Direct costing: p = KA(u) + mKA(u) / Kostuen gainean helburu prezioa: p = KA(u) + (KF(1 + m)) / Q / Marjin gordin unitarioa direct costing: M = mKA / Puntu hila = lok.

Deskargatu

PDF Word HTML