DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Bakezaletasuna eta giza eskubideen aldeko borrokalariak

Historia2,54 KB

Bakezaletasuna

Oinarrian bakea lortu nahia dago. Bakea ez da “gerrarik ez egote hutsa” (hori “hilerriko bakea” izan daiteke). Benetako bakea justizian oinarritzen da. Pertsonen eta herrien eskubideak errespetatzea eskatzen du: pertsona eta herrien garapena.

Oinarrizko printzipioak

  • Ezin da onartu inolako biolentziarik erabiltzea, nork bere helburuak lortzeko.
  • Ezin gaitezke gelditu ezer egin gabe injustizien aurrean. Ekintzak antolatu behar dira pertsonen eskubideen alde, baina biolentziarik erabili gabe.

Bakezaletasunaren eredu bikaina da Nazareteko Jesus. Heriotza onartu zuen, denen barkamenerako. Eta erlijio handien sortzaile batzuk ere bai: Buda, Konfuzio...

Óscar Romero

Óscar Romero gotzain katolikoa izan zen. San Salvador hirian hil...

Jarraitu irakurtzen "Bakezaletasuna eta giza eskubideen aldeko borrokalariak" »

Lehen Mundu Gerra: Historia, Faseak eta Bilakaera

Historia2,81 KB

Lehen Mundu Gerra (1914-1918)

Lehen Mundu Gerra 1914tik 1918ra bitartean gertatu zen. Lau urte hauetan hiru fase nagusi bereizi ziren:

  • Hasierako mugimenduen gerra.
  • Lubakietako gerra luzea.
  • Amaierako krisialdia.

Gerraren hasiera eta mugimenduen gerra

Gerra 1914ko uztailean piztu zen, Austria-Hungariako artxidukea, Franz Ferdinand, Sarajevon hil zutenean. Austria-Hungariak Serbia eraso zuen, eta Errusiak Serbia babestu zuenean, Alemaniak Austria-Hungariaren alde egin zuen. Alemaniak Frantzia ere eraso nahi zuen, eta horretarako Belgika neutrala inbaditu zuen; ekintza horrek Britainia Handia gerran sartzea ekarri zuen.

Hasieran guztiek uste zuten gerra laburra izango zela, baina ez zen horrela izan. Lehenengo fasean, Alemaniak Frantzia azkar garaitzeko...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Historia, Faseak eta Bilakaera" »

Erdi Aroko Gizarte, Ekonomia eta Kultura: Laburpena

Historia4,37 KB

1. Ekonomia eta Teknika Berriak

Teknika Berriak

XII. mendetik aurrera, nekazaritza-emaitzak hobetu ziren hainbat aurrerapen teknikoen ondorioz:

  • Golde belarriduna: Lurra sakonago lantzeko.
  • Ureztapen-sistemak: Arroz eta zitrikoetarako.
  • Hiru urteko labore-txandaketa.
  • Haize zein ur-errotak zabaldu ziren.

Kanbio-letra

XIV. mendean sortu zen dokumentu hau. Merkataritzan erabiltzen zen diru-eragiketak egiteko, eskuz dirurik erabili beharrik ez izateko.

2. Gremioak eta Eskulangintza

Zer zen gremioa?

Lanbide berean aritzen ziren eskulangileen elkarteak ziren (ehuleak, harginak...). Elkarri laguntzeko eta kiderik ez zirenekin lehiarik ez izateko sortuak.

Arauak (Estatutuak)

Gremio bakoitzak bere arauak zituen:

  • Lehengaiak banatzeko.
  • Langile kopurua eta produktuen kalitatea
...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Gizarte, Ekonomia eta Kultura: Laburpena" »

Europa 1000. urtean: Inbasioak eta Erresumen Egitura

Frantsesa2,71 KB

1. Inbasio-bolada berriak Europan

1000. urte inguruan, Europa ez zen gaur egun bezain segurua. Oso garai biolentoa izan zen eta arriskutsua zen bertan bizitzea. Garai hartako jendearen bizitzak oso gogorrak ziren. Epidemiak eta gerrak ohikoak ziren. Baina 1000. urte inguruan, Europara inbaditzaile berriak heldu ziren:

  • Bikingoak
  • Hungariarrak
  • Sarrazenoak

Hungariarrak

Asiako estepetatik zetozen. Eslaviar herriekin batera iritsi ziren Europara.

Sarrazenoak

Afrika iparraldeko pirata musulmanak ziren, eta Europa hegoaldeko kostaldea suntsitzen zuten arpilatzeekin.

Bikingoak

Eskandinaviatik zetozen. Hasieran arpilatze-espedizioak egiten zituzten, baina denborarekin erasotako lurraldeetan jarri ziren bizitzen. Oso borrokalari onak ziren, eta beldur asko eragiten...

Jarraitu irakurtzen "Europa 1000. urtean: Inbasioak eta Erresumen Egitura" »

Beroketa: Zer da, Helburuak eta Faseak

Kirola eta gorputz hezkuntza2,89 KB

Zer da Beroketa?

Beroketa da gorputza eta burua jarduera fisikorako prestatzen dituen ariketa multzoa, helburu nagusia errendimendua hobetzea eta lesioak saihestea delarik.

Helburuak

Prestakuntza Fisikoa

Bihotz-arnasketa sistema prestatzea:

  • Taupadak eta arnasketa handitzen dira.
  • Odol-jarioa eta oxigenoaren banaketa hobetzen dira. → Giharrak azkarrago berreskuratzen dira eta gehiago elikatzen dira.

Gihar prestaketa hobetzea:

  • Tenperatura igotzean, giharrak elastikoago eta arinago bihurtzen dira.
  • Mugimendu handiagoak egin daitezke eta lesio-arriskua txikitzen da.

Sistema neuro-muskularra prestatzea:

  • Nerbio eta gihar arteko koordinazioa hobetzen da.
  • Mugimenduak azkarrago eta zehatzago egiten dira.

Ingurua eta materiala ezagutzea:

  • Kirolariak egoera eta tresnak
...
Jarraitu irakurtzen "Beroketa: Zer da, Helburuak eta Faseak" »

Laborategiko Larrialdiak eta Oinarrizko Tresneria

Teknologia4,51 KB

Larrialdi Kasuetan Egin Beharrekoak

Atmosfera Kutsatua

Zergatik gertatzen da?

  • Gasen ihesengatik.
  • Substantzia lurrunkorren isurtzeagatik.

Zer egin?

  • Gas botilatik badator, itxi botila.
  • Leihoak ireki eta gas erauzketa sistemak martxan jarri (atmosfera erregarria bada, ez ireki).
  • Laborategia hustu.

Substantzia Kimiko edo Biologikoen Isuriak

Zer egin?

  • Isuritakoa jaso, gailu egokiekin.
  • Isuritakoa sukoia, erregaia, toxikoa edo arrisku biologikokoa bada, laborategia hustu eta garbiketa segurtasun neurri egokiekin egingo da.

Sutea

  • Sua txikia bada, itzalgailu batekin itzali.
  • Sua handiagoa bada:
    • Suhiltzaileei deitu.
    • Arriskua badago, hustu eta leihoak eta ateak itxi, oxigenoa ez sartzeko.
    • Kea asko badago, lurretik arrastaka atera, ahoa eta sudurra trapu heze batekin estaliz.
...
Jarraitu irakurtzen "Laborategiko Larrialdiak eta Oinarrizko Tresneria" »

Negozio Plana: Ideiatik Finantzaketara

Ekonomia5 KB

1. Negozio Eredua: Sorkuntza eta Monetizazioa

A. Negozio Eredu Bat Asmatzen

AZALPENA: Negozio-ideia bat behar bat asetzen duen produktu/zerbitzua da. Balioa eduki behar du: hobea izatea edo desberdina. Monetizatzea ere garrantzitsua da, eta negozio-eredua gure ideiarekin balioa sortzeko eta hori monetizatzeko modua da.

Definizio Garrantzitsuak

NEGOZIO-IDEIA:
Behar sozial bat asetzen duen produktu edo zerbitzuaren ideia.
BALIOA:
Behar hori hobeto asetzeko duen gaitasuna adierazten duena.
MONETIZATZEA:
Gure produktuak dirua irabazteko duen gaitasuna.
NEGOZIO-EREDUA:
Ideiarekin balioa sortzeko eta monetizatzeko modua.

2. Negozio Ideia

Negozio ideia sortu aurretik gogoan izan behar ditugun bi puntu nagusi:

  1. Zure negozio-ideiak zurekin du zerikusia.
  2. Ideia ekintzaile
...
Jarraitu irakurtzen "Negozio Plana: Ideiatik Finantzaketara" »

Euskal Literatura: Esaera Zaharrak eta Baladak

Latina2,68 KB

Esaera Zaharrak eta Atsotitzak

  • Atsotitzak laburrak dira, herri ikuspegi eta balore sorta handia biltzen dute.
  • Motzak eta trinkoak dira. Aditz jokatu gabeekin eta sarri errima, alterazioa, errepikapena eta paralelismoa erabiltzen dituzte.
  • XVI. mendetik hona hainbat euskarazko atsotitz bilduma argitaratu dira.

Adibideak:

  • “Ataunen ta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman”
  • “Ezkur urte, elur urte”
  • “Bildurti dana anker”

Baladak

  • Baladak narrazio kantu laburrak dira, askotan une garrantzitsuetatik edo amaieratik hasten dira.
  • Ezinezko maitasuna, heriotza bortitza, hilketak eta borrokak dira gai nagusiak.
  • Pertsonaiak ekinean aritzen dira, deskribapenik eta baloraziorik gabe.
  • Lekuak eta denbora ez dira zehazten, aipamen orokorrak baino ez.
  • Tentsio handieneko
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura: Esaera Zaharrak eta Baladak" »

Antzinako Egipto: Faraoia, gizartea eta bizimoduak

Historia2,79 KB

Gobernua: Faraoia

Antzinako Egipton faraoia botere absolutuaren jabe zen. Aberastasunez inguraturik bizi zen jauregi handietan, eta ehunka zerbitzari eta esklabo zituen. Egiptoarrak faraoiak jainkotzat hartzen zituzten; guztiak belaunikatzen ziren haien aurrean. Debekatuta zegoen haiei aurpegira begiratzea edo gorputza ukitzea. Faraoi bat hiltzen zenean, semeetako batek hartzen zuen haren lekua; horrela 31 dinastia sortu ziren. Emakumeek ez zuten ohiko lanbidean faraoi gisa jarduten, baina zenbait erreginek modu aktiboan eta garrantzitsuan hartu zuten parte politikan. Egiptoko inperio hain handia izanik, funtzionario talde baten laguntza behar izan zuten faraoiek haren administraziorako; hauek Egiptoko talde pribilegiatuak ziren.

Nobleak

Nobleak:

...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Egipto: Faraoia, gizartea eta bizimoduak" »

Euskarazko Komunikazioa eta Baliabide Linguistikoak

Psikologia eta soziologia5,94 KB

Komunikazio Asmoak

  1. Helburu Informatiboa

    Informazioa objektiboki helaraztea.

    Adibidea: "Eguzkia ekialdetik ateratzen da." Helburua: gertakari edo datu objektiboak transmititzea.

  2. Helburu Emotiboa/Adierazlea

    Helburua: sentimenduak, emozioak edo barne-estatuak adieraztea.

    Adibidea: "Pozik nago!"

  3. Helburu Konatiboa

    Helburua: hartzailearengan eragitea.

    Adibidea: "Ez dizut hori egitea gomendatzen."

  4. Aginte Helburua

    Mezuak indarra eta autoritatea adierazten ditu. Agindua betetzea ezinbestekoa izaten da, agindua ematen duen pertsonak botere edo autoritate bat duela ulertzen baita.

    Adibidea: "Zabaldu leihoa!"

Perpaus Konpletiboak

"Zer?" galderari erantzuten dioten hiru atzizki nagusiak: -ela, -rik, eta -en.

  • -ela

    Perpausaren edukia, hau da, baieztapen edo pentsamendu baten

...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Komunikazioa eta Baliabide Linguistikoak" »