Zelula eta Erreinuak: Biologia Orokorraren Oinarriak
Monero Erreinua
Organismo zelulabakar prokariotoak dira. Batzuk autotrofoak dira, eta beste batzuk, heterotrofoak. Protisto-erreinua: Era askotako organismoak dira: zelulabakarrak, zelulaniztunak, autotrofoak, heterotrofoak. Eukariotoak dira guztiak. Onddo-erreinua: Batzuk zelulabakarrak dira, beste zenbait, zelulaniztunak. Zelula eukariotoak dituzte. Ez dute ehunik. Landare-erreinua: Organismo zelulaniztunak eta eukariotoak dira. Ehunak dituzte. Autotrofoak dira. Animalia-erreinua: Organismo zelulaniztunak eta eukariotoak dira. Ehunak ditzute. Eterotrofoak dira.
Zelula
Zelula unitate bizidunik txikiena da. Izaki bizidun guztien egiturazko unitateak eta unitate funtzionalak dira. Zelula eukariotoa: Material genetikoa nukleo izeneko atal baten...