XVIII. Mendeko Gizartea eta Ideiak
Burgesiaren Garrantzia
Hirien eta merkataritzaren garapenagatik. Botere ekonomikoa izan arren, burgesia herri xehekoa zen eta ezin zituen administrazioko eta Gobernuko karguak eskuratu. Hala, estamentuzko gizartearen aurka egin zuen. Nobleziak eta kleroak zergak ordaintzea eskatu eta botere politiko handiagoa eskuratzen hasi zen. Hori guztiaren ondorioz, arazoak izan zituen klase pribilegiatuekin eta iraultza burgesa piztu zen.
Nekazarien Egoera
Oso ahalmen txikia zutelako gizartean eragiteko. Oso nekazari gutxi ziren beren lurren jabe: %10a baino ez. Beste guztiak, berriz, jaun-erregimenaren mende zeuden: nobleziaren eta kleroaren lurretan lan egiten zuten errenta batzuen truke.
XVIII. Mendeko eta Gaur Egungo Gizartea
XVIII. mendeko gizartea talde edo estamentutan banatzen zen jaiotzetik:
- Noblezia eta kleroa: pribilegioak zituzten, botere politikoa zuten eta lurren jabe ziren.
- Nekazariak: biztanleriaren talde ugariena.
Gaur egungo gizartean, pertsona guztiek eskubide berberak dituzte teorikoki, nahiz eta batzuk besteen baino aberatsagoak izan.
Monarkia Motak
Monarkia absolutua batean, botere guztiak Erregearen esku daude: legegilea, judiziala, betearazlea, militarra...
Monarkia parlamentarioa batean, legea monarkaren gainetik dago eta monarkiak parlamentuaren kontrola onartzen du.
Liberalismoa
Oinarrizko hiru printzipio ditu:
- Askatasuna: pertsona guztiek berezko eskubide batzuk dituzte.
- Berdintasuna: legearen aurrean, estamentuen pribilegioen aurka egiteko.
- Jabetza: gizarte-bereizketarako irizpide gisa.
Ilustrazioaren Pentsalariak
Rousseauk demokraziaren teoria sortu eta landu zuen, subiranotasuna herriaren esku dagoela dioen teoria.
Montesquieuk hiru botere nagusi daudela defendatu zuen:
- Legegilea: legeak egin.
- Betearazlea: legeak betearazi.
- Judiziala: justizia administratu.
Espainiako Ilustrazioaren Helburuak
Hauek izan ziren:
- Nekazaritzaren zein ekonomiako beste sektore batzuetan erreformak egin.
- Ilustrazioaren ideiak zabaldu zituzten. Horretarako, Sociedades Económicas de Amigos del País izeneko elkarteak sortu zituzten.
- Hezkuntza erreformatzeari ekin zioten. Kleroaren ardura zen, baina ilustratuek gizarte-sektore guztietara zabaldu nahi izan zuten.
- Nobleziaren eta kleroaren pribilegioak deuseztatzen saiatu ziren eta lana gizarte-bertute bihurtzen.