Etika eta zoriontasuna: Sokrates eta Aristoteles

Filosofia eta etika-n eguneratua3,2 KB

Laburpena

Dokumentuak etikaren oinarriak aztertzen ditu Sokratesetik Aristotelesera. Lehenik, Kohlberg-en moral garapen mailak eta erantzukizun printzipioa azaltzen dira, eta ondoren Sokratesen maieutika eta intelektualismo moralaren ideia. Azkenik, Aristotelesen eudemonismoa, zoriontasuna jarduera teorikoan, politikaren eragina eta zuhurtasuna bertute dianoetiko gisa aurkezten dira.

Funtsezko puntuak

  • Kohlbergen moral garapenak hiru maila ditu: aurrekonbentzionala, konbentzionala eta postkonbentzionala, azken hori autonomoa dena.
  • Sokratesek egia bilatzeko bi metodo erabili zituen: gogoeta eta elkarrizketa (ironia eta maieutika).
  • Sokratesen intelektualismo moralaren arabera ongia ezagutzen duenak ongia egiten du, eta horrek zoriontasuna dakar.
  • Aristotelesen ustez zoriontasuna jarduera teorikoan datza, adimena erabiltzean.
  • Aristotelesek uste zuen politikak eta ingurune egokiak ere eragina dutela zoriontasunean.
  • Zuhurtasuna bertute dianoetikoa da eta gabeziaren eta gehiegikeriaren arteko erdibidea aurkitzen laguntzen digu.

Frogatu zeure burua

DETERMINISMOARI EGINDAKO KRITIKA: Legeak geure buruari jartzen dizkiogu eta legeak baldintzatzen gaituzte, baina ez digute determinatzen.

Maila Aurrekonbentzionala

Zigorra edo sariengatik jokatzen du, hau da, hori egiten baduzu karamelo bat emango dizut, beraz hori egiten du karameloa lortzeko. Heteronomoak dira, hau da, ez dira autonomoak.

Maila Konbentzionala

Gizarteko legeekin bat datorrena da bidezkoa. Gizarteko arauak eta printzipioak onartzen ditu. Oraindik pixka bat heteronomoak dira, gizarteko arauetara moldatzeko jokatzen dutelako eta ez dute norberaren printzipioei jarraitzen.

Maila Postkonbentzionala

Autonomoak dira. Bere kontzientearen arabera jokatzen dute eta bidezkoa dena bakoitzak ondo pentsatuta erabakitzen du. Norberaren justizia eta elkartasun globala batera doaz. Heldutasun moral handieneko maila da autonomia.

Erantzukizun Printzipioak

Aurrerapenari buruzko kontzeptua faltsua zen, pentsatzen genuelako baliabideak gizakion ongizatea asetzeko zirela eta horrela lurra suntsitzen ari gara, beraz, aurrerapenari buruzko ikusmoldea aldatu egin behar da: gure ekintzen ondorioak erantzukizunez gure gain hartzea da aurrerapena.

Mendebaldeko Etikaren Hastapenak: Sokratesen Metodoa edo Jarrera

Sokratesen helburua egia bilatzea zen eta hainbat ideia erakutsi zigun.

  • Egia bilatu behar da atsedenik hartu gabe.
  • Egia gizakien bihotzean dago. Egia aurkitzeko bi metodo: gogoeta eta elkarrizketa. Bi elkarrizketa mota: Ironia eta maieutika.

Ironia: besteei ikusgarri jarri ezjakintasuna.

Maieutika: egia mundura ekartzeko artea.

Sokratesek maieutika esan zion bere metodoari. Zoriontsu izateko, intelektualismo moralaren jarreraren lotura ezinbestekoa da. Hau da, ongia ezagutzen duena (jakinduria) → ongia egiten du (bertutea) → zoriontsu izan (zoriontasuna).

Zoriontasuna Aristotelesen Ustez: Eudemonismoa

Aristotelesek zioen gizakiok egiten ditugun gauza guztiak beste helburu bat lortzeko bideak direla eta helburu hori beste helburu berri bat lortzeko bitartekoa dela soilik, baina benetako azken helburua zoriontasuna da eta egiten ditugun gauza guztiak zoriontsu izatera heltzeko egiten ditugu. Aristotelesen ustez zoriontasuna jarduera teorikoan datza, hau da, adimena erabiltzen dugunean gara zoriontsu, gizakiok dugun berezitasuna da adimena, animalietatik bereizten gaituena, beraz, pentsatzeak edo adimena erabili ahal izateak egiten gaitu zoriontsu. Etika norberak zoriontsu izateko egiten duena da, baina hori ez da nahikoa zoriontsua izateko. Gure inguruak ere eragina du eta egoera txar batean zaila da zoriontsua izatea horregatik dio.

Etikak Politika

Aristotelesek gure etikaren gain politikak ere eragina duela, gure inguruan lege egokiak behar ditugulako zoriontsu ahal izateko.

Zuhurtasuna

Bi bertute mota daude: dianoetikoak (adimenarenak) eta etikoak (izaerarenak).

Zuhurtasuna jakinduria praktikoa osatzen du eta bertute dianoetikoa da:

  • Ongi erabakitzen laguntzen digu, gure bizitzan zer komeni zaigun proposatuz.
  • Bertuteak gabeziaren eta gehiegikeriaren arteko erdibidea aurkitzen laguntzen digu.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da maieutika Sokratesen ustez?

Egia mundura ekartzeko artea da, Sokratesek bere elkarrizketa metodoari ematen zion izena. Testuaren arabera, Sokratesek egia gizakien bihotzean zegoela uste zuen.

Zer da Aristotelesen eudemonismoa?

Aristotelesen ustez gizakiok egiten ditugun gauza guztiak zoriontasunera heltzeko egiten ditugu, zoriontasuna baita azken helburua. Zoriontasuna jarduera teorikoan datza.

Zein da zuhurtasunaren funtzioa?

Zuhurtasunak ongi erabakitzen laguntzen digu, gure bizitzan zer komeni zaigun proposatuz. Gainera, gabeziaren eta gehiegikeriaren arteko erdibidea aurkitzen laguntzen digu.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Kohlbergen arabera, zein mailatan dira pertsonak autonomoak?
2. Zein da Sokratesen metodo bat egia aurkitzeko?
3. Zer dio intelektualismo moralak?
4. Aristotelesen ustez, non datza zoriontasuna?
5. Zer bertute mota da zuhurtasuna?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.