Jazza eta blues musika: jatorria, ezaugarriak eta musikari ospetsuak
Laburpena
Dokumentu honek jazzaren eta bluesaren jatorria, bilakaera eta ezaugarri nagusiak azaltzen ditu. Work songs eta negro spirituals bezalako aurrekariak, New Orleans eta Chicagoko garrantzia, eta blues musikaren sorrera esklabotzaren testuinguruan jorratzen dira. Musikari eta instrumentu garrantzitsuak ere aipatzen dira.
Funtsezko puntuak
- Jazzaren aurrekari nagusiak work songs eta negro spirituals dira.
- Jazzak New Orleansen hartu zuen indar handiena, Mississippi ibaiaren ahoan eta portu garrantzitsuan.
- Jazz hitza 1910ean agertu zen eta 1917an egin zen ezagun.
- Bluesa XIX. eta XX. mendeen artean sortu zen, esklaboen musika erlijioso eta tradizionaletik abiatuta.
- Bluesaren hitza ingelesez malenkonia esan nahi du.
- XX. mende hasieran blues doinuak Detroit eta Chicagora zabaldu ziren lan bila joandako jendeari esker.
Jazza
Jazza: Definizioa eta Jatorria
- Zeintzuk izan ziren Jazzaren musika-aurrekari zaharrak?
Work songs eta negro spirituals izan ziren.
- Zer dira work songs-ak?
Laneko abestiak dira, kantu errazak. Afroamerikarrek abesti horiek kantatzen zituzten lan gogorra arintzeko asmoz.
- Zer dira negro spirituals edo izpiritual beltzak?
Melodia eta himno erlijiosoak dira, zuriei ikasiak. Beltzek erritmo afrikarrez hornitu zituzten.
- Non hartu zuen indarrik handiena jazzak?
New Orleansen hartu zuen indarrik handiena jazzak. Mississippi ibaiaren ahoa eta merkataritzako portu handia zeuden, eta bertako biztanlerik gehienak beltzak ziren.
- Jazz hitza zein urtetan agertu zen? Noiz egin zen ezagun?
Jazz hitza 1910ean agertu zen eta ezagun 1917an egin zen.
- Non grabatu ziren jazzaren diskorik ospetsuenak?
Chicagon grabatu ziren jazzaren diskorik ospetsuenak.
- Aipatu jazz-jole ospetsuen izenak.
Ella Fitzgerald, Dizzy Gillespie, Louis Armstrong, King Oliver...
- Zeintzuk instrumentu erabiltzen dira jazz-ean?
Saxofoia, tronpeta, pianoa, tronboia, kontrabaxua...
- Zeintzuk dira inguru honetako jazzaldi ezagunenak?
Donostiako Jazzaldia, Gasteizko Jazzaldia eta Getxoko Jazzaldia.
Bluesa
Bluesaren Jatorria eta Bilakaera
- Noiz sortu zen bluesa?
XIX. eta XX. mendeen artean, Virginiako hondartzetara lehorreratzen ziren Afrikatik zetozen itsasontziak, esklabuz beteta. Pertsona horien musika erlijioso eta tradizionala garatu, eta blues musika jaio zen.
- Noiz eraman zituzten Afrikako arraza beltzeko pertsonak Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldera?
XVII. eta XVIII. mendeetan eraman zituzten.
- Zer lan egiteko?
Kotoi eta tabako soroetan lan egiteko.
- Zer esan nahi du "blues" hitzak?
Malenkonia esan nahi du ingelesez.
- Zein gaitasun handi zuten? Nolako kantak sortu zituzten?
Inprobisatzeko gaitasun handia zuten. Work songs izenaz ezagunak diren kantak sortu zituzten.
- Non sortu zen bluesa?
Ezin daiteke esan bluesa hiri edo estatu zehatz batean sortu zenik. Esklaboak zeuden estatuetan entzun ziren lehenengo doinuak. Garai hartan egin zituzten lehen grabazioak, eta horregatik askok uste dute Mississippi ibaiaren inguruko lurraldeetan sortu zela bluesa.
- Zeintzuk instrumentu erabiltzen zituzten?
Hasieran eurek egindako banjo zaharrak erabiltzen zituzten. Gerora, biolina jotzen hasi ziren, eta azkenik gitarra.
- Noiz zabaldu ziren blues doinuak AEB-tan?
XX. mende hasieran, Detroit eta Chicago industriaguneetara lan bila joan zirenean.
- Zein musikari ezagunek egin zuen ezaguna mundu zabalean?
Adibidez: Eric Clapton.
- Zeintzuk dira blueseko musikari famatuak?
Eric Clapton, B.B. King, Gary Moore, Johnny Winter, Rory Gallagher...
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zeintzuk dira jazzaren aurrekari nagusiak?
Jazzaren aurrekari nagusiak work songs eta negro spirituals dira. Work songs laneko abestiak dira, eta negro spirituals melodia eta himno erlijiosoak, zuriei ikasiak eta beltzek erritmo afrikarrez hornituak.
Non hartu zuen indarrik handiena jazzak?
Jazzak New Orleansen hartu zuen indarrik handiena. Mississippi ibaiaren ahoa eta merkataritza-portu handia zeuden bertan, eta biztanle gehienak beltzak ziren.
Zer esan nahi du blues hitzak?
Ingelesez malenkonia esan nahi du.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.