Materiaren antolakuntza-mailak eta giza zelularen egitura

Biologia2,89 KB

Materiaren antolakuntza-mailak

Antolakuntza-maila: Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta gaude. Materia zenbait maila gutxi-asko konplexutan antolatzen da; maila horietako bakoitzari antolakuntza-maila deritzo.

Maila subatomikoa

Atomoak eratzen dituzten partikulen mailari dagokio; hau da, protoiei, neutroiei eta elektroiei.

Maila atomikoa

Atomoek osatzen dute; adibidez, oxigeno atomoa eta karbono atomoa.

Maila molekularra

Atomoak lotuz sortzen diren molekulek osatzen dute; adibidez, ura eta beste batzuk, hala nola proteinak. Izaki bizidunak eratzen dituzten molekulei lehen printzipioak (biomolekulak) deritze, eta bi motatakoak izan daitezke:

  • Ez-organikoak: Materia bizidunean nahiz bizigabean daude. Ura eta gatz mineralak dira.
  • Organikoak: Materia bizidunean soilik daude. Gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak dira.

Giza zelulen egitura

Giza zelula guztiak eukariotoak dira; material genetikoa gorde eta babesten duen nukleoa dute.

Mintz plasmatikoa

Zelula inguratzen duen mintz mehea da. Babesa emateaz gain, mantenugaien sarrera eta hondakin-substantzien irteera erregulatzen du.

Zitoplasma

Mintz plasmatikoaren barruan dagoen ur-disoluzioa da. Zitoplasmaren baitan zelula-organuluak daude: erribosomak, mitokondrioak, erretikulu endoplasmatikoa, Golgiren aparatua, bakuoloak eta lisosomak.

Nukleoa

Nukleoak osagai hauek biltzen ditu:

  • Mintz nuklearra: Nukleoa biltzen du.
  • Kromatina: Zelularen funtzioak kontrolatzen dituen material genetikoari dagokio. ADN zuntz luzeen multzoa da, kromosomak deritzenak.
  • Nukleoloa: ARNz osatutako zati esferikoa da.

Zelula-organuluak

  • Mitokondrioak: Mitokondrioetan arnasketa zelularra egiten da, eta hari esker, mantenugaietako energia lortzen dugu. Horretarako, oxigenoa baliatzen dute eta CO2, ura eta energia sortzen dute.
  • Erretikulu endoplasmatikoa: Erretikulu endoplasmatiko pikordunak erribosometan sintetizatzen diren proteinak gordetzen eta garraiatzen ditu. Erretikulu endoplasmatiko leunak lipidoak sintetizatzen, metatzen eta garraiatzen hartzen du parte.
  • Erribosomak: Proteinak sintetizatzeaz arduratzen dira.
  • Golgiren aparatua: Erretikulu endoplasmatikotik datozen substantziak metatzen dira bertan. Kanpora jariatzeaz ere arduratzen da.
  • Bakuoloak: Erreserba edo hondakin-substantziak gordetzen dituzte.
  • Lisosomak: Substantzia konplexuenak digeritzeaz arduratzen dira, substantzia sinpleagoak lortzeko.
  • Zentrosoma: Zelularen zatiketan hartzen du parte.

Deskargatu

PDF Word HTML