Golgiren aparatua: egitura, kokapena eta funtzioak

Biologia3,36 KB

Ezaugarriak

Golgiren aparatua

Definizioa

Tubuluen eta zakuen konplexua (multzoa) da; horietatik hainbat besikula askatzen dira.

Kokapena zelulan

Zelula eukariotiko guztietan dago (ugaztunen globulu zurietan izan ezik), nukleotik hurbil.

Mota (eskema moduan)

Egitura (Polarizazioa) (eta Ultraegitura dagoenean)

Golgiren aparatua polarizaturik dagoela esaten da, diktiosoma bakoitzean bi zati bereizten direlako.

  1. Cis aldea: Erretikulu endoplasmatikoko mintzetatik hurbil, nukleorantz orientaturik. Mintza meheak ditu eta sarekoaren antzeko osaketa erakusten du. Ganbila da eta fenestrazio (sartune-irtenune) asko ditu. Inguruan besikula asko daude; trantsiziozko besikula izeneko besikula horiek erretikulu endoplasmatikoaren gemazioz askatzen dira, eta cis aldeko lehenengo zisternarekin lotzen dira. Horrela, molekulak bi organuluen artean garraiatzen dira.

  2. Trans aldea: Mintz plasmatikotik hurbil. Bere zisternek cis aldetik zenbat eta urrunago egon, gero eta mintz lodiagoak dituzte. Horietatik iraitz-besikulak askatzen dira (gemazioz). Besikula horiez gain, diktiosomaren erdiko zisternen ertzetan ere besikula asko (garraiokoak) daude, zisterna baten gemazioz eratuta eta hurrengoarekin lotzen direnak. Horrela, molekulak zisterna batetik bestera garraiatzen dira, betiere cis→trans norabidean.

Osagaiak (eskema moduan)

Zisterna multzo bat (disko formako zaku zapalak) eta lotutako besikulak. Zisternak diktiosoma izeneko multzoak eratuz kokatzen dira.

Funtzioak (zenbakitu eta eskema moduan)

  1. SEan sintetizatutako molekulak aldatzea, paketatzea, garraiatzea, banatzea eta iraiztea: Proteinak eta lipidoak erretikulu endoplasmatikotik Golgiren aparatuko cis aldeko zisternetara igarotzen dira trantsiziozko besikulen bitartez. Bertatik, molekulak zisterna batetik bestera joaten dira garraio-besikulen bidez. Azkenik, iraitz-besikuletan paketatzen dira; horiek askatzen dira diktiosomako trans aldeko zisternen gemazioz. Iraitz-besikula horiek leku desberdinetara joan daitezke: batzuk zitoplasman metatzen dira (lisosomak), beste batzuk mintz plasmatikora lekualdatzen dira eta euren edukia askatzen dute (exozitosia), eta beste batzuk mintz plasmatikatik hurbil metatzen dira eta edukia kanpora askatzen dute (erregulaturiko exozitosia).

  2. Mintz plasmatikoa suspertzea: Iraitz-besikulen mintzak mintz plasmatikoarekin lotzen direnean, azken hori hazten da endozitosian galtzen diren mintz-zatiak berreskuratzen direlako. Exozitosi-prozesua (iraiztea) eraketa-exozitosia da.

  3. Glukosilazioa: Golgiren aparatua zeharkatzen duten bitartean, proteinen eta lipidoen glukosilazioa amaitzen da, erretikulu endoplasmatikoan hasi dena. Horrela, glukoliproteinen eta glukolipidoen behin betiko molekulak eratzen dira.

  4. Polisakaridoen sintesia: Landare-zeluletan, horma zelularra osatzen duten polisakarido asko sintetizatzen dira, eta horiek besikuletan garraiatzen dira bertaraino.

  5. Lisosoma primarioak eratu.

Deskargatu

PDF Word HTML