Lehen hezkuntza mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Zelula prokariotoak eta eukariotoak: egitura eta teoria zelularra

Biologia-n eguneratua3,95 KB

Bizidunen Egitura: Teoria Zelularra

Zelulak, unitate txiki horiek dira, hain zuzen ere, bizidun guztien oinarrizko egitura. Zelulak tamaina eta forma askotakoak izan daitezke, bakarrik edo elkarturik ager daitezke, baina beti osatzen dute bizidunen oinarrizko egitura. Bizidun guztiak zelula bakar batez edo zelula ugariz osatuta daude.

Teoria Zelularraren Oinarriak

  • Bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.
  • Zelula horiek bizidunen bizi-funtzio guztiak betetzen dituzte: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa. Hau da, zelula da bizia duen izakirik txikiena.
  • Zelula orok du jatorria beste zelula batean, eta bizidun oro zelula batetik sortua da.

Zelula Prokariotoa

Zelula xumeenak dira. Ez dute barne-mintzik. Bakterioen erreinukoak dira.

Osagaiak

  • Mintz plasmatikoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Zelula prokariotoak eta eukariotoak: egitura eta teoria zelularra" »

Erretikulu endoplasmatiko zimurtsua eta leuna: egitura eta funtzioak

Biologia-n eguneratua2,63 KB

Erretikulu Endoplasmatiko Zimurtsua (EEZ)

Organulu hori mintz batez eta barneko barrunbe batez osatuta dago; barrunbean zisternak eta tubulu lautuak daude, askotan elkarri loturik. Mintza entzimetan oso aberatsa da. Mintzaren kanpoaldean, erribosoma itsatsiak daude, eta horiek ematen diote itxura zimurtsua.

Erretikulu endoplasmatiko zimurtsuaren mintzek mintz nuklearrean jarraitzen dute; mintz nuklearra nukleoa biltzen duten erretikulu sakuluen multzoa dela esan daiteke.

Funtzio Nagusiak

Funtzio nagusia gainazaleko erribosomek sintetizatutako proteinak gordetzea eta garraiatzea da. Proteina horien artean, jariaketa proteinak, lisosomen berezko proteinak eta mintz zelularren proteina integralak nabarmentzen dira. Beste funtzio nagusietako bat proteinen

...
Jarraitu irakurtzen "Erretikulu endoplasmatiko zimurtsua eta leuna: egitura eta funtzioak" »

Elikagaien kontserbazioa: teknikak eta garrantzia

Biologia-n eguneratua3,31 KB

Elikagaien Kontserbazioa

Elikagaiak kontserbatzea beren jatorrizko ezaugarriak (itxura, usaina eta zaporea) alda ditzaketen eragileen (mikroorganismoak edo entzimak) ekintza ezeztatzean datza. Eragile horiek elikagaietatik kanpo (bakterioak, legamiak...) edo barruan (entzima naturalak) egon daitezke. Antzinatik, elikagaiak kontserbatzeko modu ugari erabili dira. Azken mende honetan kontserbatzeko teknika berriak landu dira eta horri esker bizimodu berriak garatu dira.

Elikagaiak kontserbatzeko teknikak bost talde nagusitan sailkatzen dira:

  • Beroaren bitartez
  • Hotzaren bitartez
  • Deshidratazioz bitartez
  • Gehigarri bitartez
  • Irradiazioz

Bero Bidezko Kontserbazioa

Elikagaiak tenperatura garaietan (70ºC-tik gora) jarriz gero, mikroorganismo eta entzima degradatzaileak...

Jarraitu irakurtzen "Elikagaien kontserbazioa: teknikak eta garrantzia" »

Giza ehunak: ehun epiteliala, nerbio, konektiboa eta giharrak

Biologia-n eguneratua2,66 KB

Ehunak: Definizioa eta Osagaiak

Ehuna espezializatutako zelulen multzoa da. Askotan, ehunek zelulak edukitzeaz gainera, zelula horiek substantziak sortzen dituzte. Horiei zelularteko substantzia deritze. Funtzio bera egiteko elkartzen diren zelula multzoari ehun esaten zaio. Gehienetan, mota bereko zelulak elkartzen dira.

Ehun Epiteliala

Gorputzaren kanpoko gainazala eta organoen barnealdea nahiz kanpoaldea biltzen ditu. Bi mota nagusi daude:

  • Estaldura epitelioa: Zenbait zelula geruzak osatuta egon daiteke. Haren funtzioa babestea da.
  • Guruin epitelioa: Substantziak sortzen eta jariatzen espezializatutako zelula epitelialek osatzen dute. Multzotan biltzen dira eta guruin izeneko egiturak osatzen dituzte.

Nerbio Ehuna

Nerbio ehunek entzefaloa, bizkarrezur-...

Jarraitu irakurtzen "Giza ehunak: ehun epiteliala, nerbio, konektiboa eta giharrak" »

Nerbio sistema: egitura eta funtzioak

Biologia-n eguneratua2,88 KB

Telentzefaloa (Garuna)

Gero eta konplexuagoa da, eta garun-azala garatzen joan da. Ugaztunetan dago garatuen, eta gizakietan barruko espazio gehiena okupatzen du. Azalera oso biribilkatuta dago, eta zirkunboluzioak eta zisurak eratzen ditu.

Mesentzefaloa

Ikusmenarekin eta entzumenarekin lotutako tuberkulu batzuk dira.

Erronbentzefaloa (Zerebeloa)

Mesentzefaloaren eta bizkarrezur-muinaren artean dago. Metentzefaloak (zubia eta zerebeloa) eta mielentzefaloak (bizkarrezur-erraboila) osatzen dute. Bizkarrezur-erraboilak metentzefaloa eta bizkarrezur-muina lotzen ditu.

Bizkarrezur-muina

Entzefaloaren oinarritik bigarren gerri-ornora bizkarrezurraren barrutik doan nerbio-hodia da. Ependimo izeneko erdiko hodi txiki bat dauka, materia grisarekin inguratuta,...

Jarraitu irakurtzen "Nerbio sistema: egitura eta funtzioak" »

Giza aparatuak eta funtzioak: digestioa, arnasketa eta nerbio sistema

Biologia-n eguneratua2,81 KB

Giza Aparatuak eta Funtzioak

Nutrizio Funtzioa

Digestio Aparatua

Funtzioa:
Mantenugaiak eta energia eskuratzea.
Deskribapena:
Janaria digeritzen dugu, eta janariko mantenugaiak zeluletara iristen dira.

Arnas Aparatua

Funtzioa:
Gasak trukatzea.
Deskribapena:
Oxigenoa hartzen dugu mantenugaiak erretzeko; karbono dioxidoa botatzen dugu, kaltegarria delako.

Zirkulazio Aparatua

Funtzioa:
Hainbat gai garraiatzea.
Deskribapena:
Mantenugaiak, oxigenoa eta hondakinak garraiatzen ditu. Bihotza da motorra.

Iraitz Aparatua

Funtzioa:
Hondakinak kanporatzea.
Deskribapena:
Hondakinak kanporatzen ditugu, giltzurrunen eta maskuriaren laguntzarekin, baita izerdiaren bidez ere.

Erlazio Funtzioa

Nerbio Aparatua

Funtzioa:
Gainerako sistemak zaindu eta koordinatzea.
Deskribapena:
Nerbioen
...
Jarraitu irakurtzen "Giza aparatuak eta funtzioak: digestioa, arnasketa eta nerbio sistema" »

ATP sintesia eta aminoazidoen metabolismoa: fosforilazioa eta desaminazioa

Biologia-n eguneratua2,87 KB

ATParen sintesia: Fosforilazio motak

ATPa sortzen da ADP molekulari fosfato bat lotzean; prozesu hau endergonikoa da, hau da, energia behar du. Bi motatakoa izan daiteke:

Substratu mailako fosforilazioa

Erreakzio exergonikoei akoplatuta gertatzen da: fosforilatuta dagoen molekula batek transferitzen dio fosfato taldea ADPari, eta hidrolizazio horretan askatzen den energia erabiltzen da fosforilazioa egiteko. Kinasa entzimek katalizatzen dituzte mota honetako erreakzioak; adibidez, glukolisian gertatzen direnak.

Fosforilazio oxidatiboa

Elektroien garraio-kateari uztartuta gertatzen da eta ATP sintetasa entzimek katalizatzen dute. H+-en fluxuak gradientearen alde zeharkatzean askatzen den energia baliatzen dute ADPa fosforilatzeko. Mitokondrioetan...

Jarraitu irakurtzen "ATP sintesia eta aminoazidoen metabolismoa: fosforilazioa eta desaminazioa" »

Biomolekulak: gatz mineralak, ura eta proteinak

Biologia-n eguneratua3,28 KB

Gatz Mineralak

Gatz mineralak izaki bizidunen funtsezko osagai inorganikoak dira, eta bi motatan sailkatzen dira:

Gatz Disolbaezinak

  • Egoera solidoan aurkitzen dira eta egitura-funtzioa dute.
  • Funtzioa: Kanpo eta barne eskeletoa eratzea.
  • Adibidez: Kaltzio karbonatoa, kaltzio fosfatoa eta silizea.

Gatz Disolbagarriak

  • Uretan disolbatuta, euren ioietan banatuta erabiltzen dira.
  • Funtzio orokorra: Zelularen oreka osmotikoa eta pH-a kontrolatzen dute.
  • Funtzio espezifikoa: Gatz bakoitzak bere funtzio espezifikoa du prozesu metabolikoetan.

Ura

Ura izaki bizidunen osagai nagusia da, eta bere molekula txikia, polarra eta erraz eratzen ditu molekulen arteko loturak, bereziki hidrogeno zubiak.

Uraren Propietateak eta Bizidunetan Ondorioak

  1. Disolbatzaile unibertsala: Substantzia
...
Jarraitu irakurtzen "Biomolekulak: gatz mineralak, ura eta proteinak" »

DNAren erreplikazioa eta gene-kodea: azterketa-galderak eta erantzunak

Biologia-n eguneratua21,29 KB

2010-Ekaina; 3B galdera

DNAren erreplikazioaren funtsezko ezaugarriak hauek dira, besteak beste: noranzko bikoa eta erdikontserbakorra da, eta 5´ 3´ zentzuan egiten du aurrera.

a) Zeure hitzak erabiliz, azladu ezaugarri horietako bakoitzaren esanahia.

No

ranzko bikoitza: ADNren bi kateetan aldi berean aldi berean gertaten da bikoizketa. Bikoizketa puntu jakin batena hasten da ;bikoizketa jatorrian.Puntu horretan , bi kateak banatzen dira, bikoizketak aurrera jarraitzen du eta harizpiak aldi berean kopiatzen dira ; hau da bikoizketak bi noranzko ditu

Erdikontserbakorra: DNA_kateka banandu egiten dira, eta horietako bakoitza kate berri bat eratzeko molde gisa erabil daiteke. Molekulakume bakoitzak ukitu gabeko molde -kate bat eta bikoiztu berria

...
Jarraitu irakurtzen "DNAren erreplikazioa eta gene-kodea: azterketa-galderak eta erantzunak" »

Landareen tropismoak, nastiak eta ugalketa: laburpena

Biologia-n eguneratua2,93 KB

Landareen Interakzioak: Tropismoak eta Nastiak

Landareek inguruneko estimuluei erantzuten diete, beren hazkundea eta mugimenduak horien arabera orientatuz. Bi erantzun mota nagusi daude: tropismoak eta nastiak.

Tropismoak

Tropismoek landarearen hazkundea estimuluaren noranzkoan (edo aurkako noranzkoan) orientatzen dute. Hainbat mota daude:

  • Fototropismoak

    Argiari emandako erantzunak dira. Zurtoinak argirantz hazten dira eta sustraiak, ostera, aurkako noranzkoan.

  • Geotropismoak

    Grabitateari emandako erantzunak dira. Sustraiak grabitateak erakartzen dituen alderantz hazten dira.

  • Idrotropismoak

    Urari emandako erantzunak dira. Sustraiak ura dagoen lekurantz hazten dira.

Nastiak

Nastiak landareen erantzunak dira; zehazki, mugimendu azkarrak dira eta, normalean,

...

Jarraitu irakurtzen "Landareen tropismoak, nastiak eta ugalketa: laburpena" »