Beste ikastaroak mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Bioelementuak, biomolekulak eta ura: biologia oinarriak

Biologia22,39 KB

1. Bioelementuak

Bioelementuak izaki bizidunak osatzen dituzten elementu kimikoak dira. Elementu horiek konbinatzean biomolekulak sortzen dira. Bioelementuak hiru multzotan sailkatzen dira: lehen mailakoak, bigarren mailakoak eta oligoelementuak.

1.1. Lehen mailako bioelementuak

Karbonoa (C), hidrogenoa (H), oxigenoa (O), nitrogenoa (N), fosforoa (P) eta sufrea (S) dira. Izaki bizidunen masaren zatirik handiena osatzen dute, eta biomolekula organiko nagusien egituran parte hartzen dute.

Karbonoa (C): lau lotura kobalente sor ditzake; kate luzeak, adarkatuak eta eraztunak eratzeko gai da. Horregatik, molekula organikoen oinarrizko elementua da.

Hidrogenoa (H) eta oxigenoa (O): uretan eta molekula organiko askotan agertzen dira.

Nitrogenoa (N): aminoazidoetan...

Jarraitu irakurtzen "Bioelementuak, biomolekulak eta ura: biologia oinarriak" »

Birusen Ziklo Litikoa eta Lisogenikoa: Biologia Molekularra

Biologia1,58 KB

Birusen ziklo litikoa

Gene biralak transkribatu eta mRNA sintetizatu. Gene biralak RNA polimerasa biralaren bidez transkribatzen dira.

mRNA itzuli eta proteinak sintetizatu. Zelula-makineria erabiltzen da proteina biral egiturazkoak nahiz ez-egiturazkoak itzultzeko.

Genoma erreplikatu. Erreplikatzeko mekanismoa birus motaren araberakoa da, Baltimoreren sailkapenean azaltzen den bezala.

Birioiak muntatu. Egiturazko proteinak azido nukleikoaren kopiekin batera paketatzen dira, eta birioiak eratzen dira.

Birioiak zelulatik irten. Birioiak zelula ostalaritik irteten dira, zelularen lisia (desegitea) eraginez, gemazioz (animalia-birusen kasuan) edo zelulartekoen poroetan zehar (landare-birusen kasuan).

Ziklo lisogenikoa

Ziklo lisogenikoan, zelula infektatua...

Jarraitu irakurtzen "Birusen Ziklo Litikoa eta Lisogenikoa: Biologia Molekularra" »

Erantzun Immunitarioa: Ez-Espezifikoa, Espezifikoa eta Immunitate-Oroimena

Biologia4,07 KB

Erantzun immunitario ez-espezifikoa

Osagai nagusiak

  • Zelulak: Zelula fagozitikoak (neutrofiloak eta makrofagoak) zein eosinofiloak eta basofiloak.
  • Molekulak: Zitokinak eta osagarri-sistema.

Hantura-erreakzioa

Mikrobioak zauri batean sartzen direnean, kapilarrak dilatatu egiten dira eta odol-isuria handitzen dute. Odoleko neutrofiloak eta monozitoak kapilarretatik ateratzen dira zaurirantz. Bertan, monozitoak makrofago bihurtzen dira eta mikrobioen fagozitosiaren bidez infekzioari aurre egiten diote. Partikula patogenoak fagozitatu ondoren, neutrofilo asko hil egiten dira eta infekzio-tokian antigeno-zatikiekin elkartzen dira, zornea sortuz.

Hanturaren sintomak

  • Bero lokala: Neutrofiloek ekoiztutako zitokinek eragina.
  • Gorritasuna: Odol-kapilarren dilatazioaren
...
Jarraitu irakurtzen "Erantzun Immunitarioa: Ez-Espezifikoa, Espezifikoa eta Immunitate-Oroimena" »

Immunitate Mota eta Txertoak: Azalpen Osoa

Biologia3,56 KB

Immunitate Mota eta Txertoak

1. Immunitate Naturala

Sortzetik: jaiotzetik dagoen immunitatea da, agente arrotzei aurre egiten diena.

Hartua: zenbait patogeno jakinekin kontaktuan jartzean lortzen dena.

1.1. Natural Aktiboa

Gaixotasuna pasatzean gertatzen da. Birusa edo bakteria baten antigenoekin kontaktuan jartzean, organismoak immunitatea lortzen du. Mikrobioak bigarren infekzioa garatzean, organismoak lehen defentsa organikoak (antigorputzak eta linfozitoak) erantzun azkarra ematen du patogenoaren aurka.

1.2. Natural Pasiboa

Organismoak behar dituen antigorputzak kanpotik jasotzen dira, ez dira ekoizten. Amarengandik datoz: haurdunaldian ama-antigorputzak zeharkatu egiten dute plazenta eta umea infekzioetatik babesten du. Edoskitzaroan, esnearen...

Jarraitu irakurtzen "Immunitate Mota eta Txertoak: Azalpen Osoa" »

PCR, CRISPR eta Bioteknologia: Oinarriak, Aplikazioak eta Industria

Biologia4,51 KB

PCR, CRISPR eta Bioteknologia: Oinarriak eta Aplikazioak

PCR (Polimerasa Kate-Erreakzioa)

PCR termozikladore batean egiten den teknika da. Prozesua hiru urratsetan banatzen da:

  1. Desnaturalizazioa: tenperatura 95 °C-ra igotzen da, DNA bi kateetan banatzeko.
  2. Lerrokatzea: tenperatura jaitsi egiten da, hasiera-oligonukleotidoak (primers) DNAren kate bakoitzari lotzeko.
  3. Elongazioa: tenperatura berriro igotzen da, polimerasak DNA berria sintetiza dezan.

Zikloak errepikatzean, DNA zati jakin baten anplifikazio esponentziala gertatzen da.

Emaitzen interpretazioa

Elektroforesiaren bidez, anplifikatutako DNA zatia tindaketa fluoreszenteaz ikusten da.

  • Emaitza negatiboa: anplifikatutako DNA zatia ez da detektatzen. Horrek esan nahi du patogenoaren DNA ez dagoela
...
Jarraitu irakurtzen "PCR, CRISPR eta Bioteknologia: Oinarriak, Aplikazioak eta Industria" »

Informazio Genetikoaren Fluxua: DNA, RNA eta Proteinen Sintesia

Biologia4,64 KB

Informazio genetikoaren fluxua (dogma molekularra)

Informazio genetikoaren fluxua DNAtik hasten da. Zelula batek bere DNA bikoiztu behar du, zelula-zatiketan kopia bat jaso dezan. DNA nukleoan dago eta proteinen sintesia zitoplasman ematen da. Tarteko molekula bat behar da: RNAm (RNA mezularia) DNAtik informazioa hartu eta ribosomara eramaten duena. Transkripzioa RNAm sortzeko prozesua da, eta RNA transferitzailea eta ribosomak lagunduta, RNAm-ak duen informazioa aminoazidoen sekuentzia bihurtzen da, hau da, itzulpena.

Hasieran informazio genetikoak noranzko bakarra zuela uste zen. Hala ere, erretrobirusak (HIESA birusa adibidez) aurkitzean dogma aldatu zen. Birus hauek alderantzizko transkriptasa entzima dute, eta horri esker RNA birikoaren...

Jarraitu irakurtzen "Informazio Genetikoaren Fluxua: DNA, RNA eta Proteinen Sintesia" »

Giza odolaren konposizioa eta iraiz-sistema

Biologia2,88 KB

Odolaren konposizioa

Giza odolak bi osagai mota nagusi ditu: atal likidoa, plasma deritzoguna; eta hainbat motatako odol-zelulak, plasman barreiatuta daudenak.

Plasma

Kolore horixka duen likidoa da eta % 90 urez osatuta dago. Bertan substantzia mota asko daude disolbatuta: hainbat proteina, gluzido, lipido, gatz mineral eta gas (oxigenoa, karbono dioxidoa eta nitrogenoa).

Odol-zelulak

Hiru motatakoak dira: globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak. Bizkarrezur-muin gorriko zelula amaetatik eratorritakoak dira.

Globulu gorriak

Zelula txiki bikonkaboak (ahurbikoak) dira, nukleorik gabeak. Elastikoak eta deformagarriak dira, eta horrek kapilarrik meheenetatik igarotzeko ahalmena ematen die. Kolore gorria barruan duten hemoglobinak ematen die. Haien...

Jarraitu irakurtzen "Giza odolaren konposizioa eta iraiz-sistema" »

Biologia eta Antolamendu Biologikoa: Ariketa Praktikoak

Biologia3,72 KB

Antolamendu Biologikoa eta Ehunak

1. Antolamendu-maila hierarkikoa (Txikienetik Handienera)

Hurrengo elementuen antolamendu-maila hierarkikoa identifikatzea eta maila txikienetik handienera ordenatzea (Erabili < sinboloa):

Hidrogenoa < Karbonoa < Karbono dioxidoa < Ura < Glukosa < Adipozitoa < Neurona < Globulu gorria < Kondrozitoa < Muskulu-ehuna < Ehun epiteliala < Gibela < Urdaila < Bihotza < Digestio-aparatua < Zirkulazio-sistema < Nerbio-sistema < Gizakia < Txakurra < Landarea.

2. Molekula Organikoak, Funtzioak eta Elikagai Adibideak

Organismoan dauden molekula organikoak, haien funtzioak eta elikagai adibideak:

  • Gluzidoak (Karbohidratoak):
    • Funtzioa: Energia iturri nagusia eta erreserba.
...
Jarraitu irakurtzen "Biologia eta Antolamendu Biologikoa: Ariketa Praktikoak" »

Digestio-aparatua: Organoak, Funtzioak eta Osasuna

Biologia181,82 KB

bFPht0lt7EAAAAABJRU5ErkJggg==

Digestio-aparatuaren organo nagusiak eta funtzioak

  1. Ahoa: Elikagaia murtxikatzen den lekua. Listuarekin nahasten da.
  2. Listu-guruinak: Txistua sortzen den lekua. Mihipekoa eta masailpekoa dira nagusiak.
  3. Faringea: Elikagaiak urdailera eramateko bidea.
  4. Hestegorria: Elikadura-boloa faringetik urdailera eramaten du mugimendu peristaltikoen bidez.
  5. Gibela: Digestioan behazuna jariatzen du. Funtzio metaboliko garrantzitsuak ditu: gluzemiaren erregulazioa (odoleko glukosa maila kontrolatu) eta substantzia toxikoen desaktibazioa.
  6. Pankrea: Intsulina ekoizten du. Azukrea kontrolatzen du intsulina eta glukagoiaren bidez; gainera, urina sortzen du.
  7. Urdaila: Digestio kimikoa egiten da bertan, urdail-urinaren pH azidoari esker.
  8. Heste mehea: Mantenugaiak xurgatzen diren
...
Jarraitu irakurtzen "Digestio-aparatua: Organoak, Funtzioak eta Osasuna" »

Proteinen Sintesia: Transkripzioaren Prozesua eta Fasetak

Biologia2,79 KB

Transkripzioa: Proteinen Sintesiaren Oinarria

Proteinen sintesia erribosometan egiten da, eta ADNa nukleoan dago. Horregatik, ARN mezularia (ARNmk) ADNan eta erribosomaren artean bitartekari lana egiten du.

Transkripzioa gene bateko base nitrogenatuen sekuentzia batetik, ARNmko base nitrogenatu osagarrien sekuentzia batera igarotzeko prozesua da.

Transkripzioaren Baldintzak

  1. Molde modura diharduen ADN katea: Eratzen diren ARN kateak ADNa eratzen duten bi kateetako baten osagarriak baino ez direla egiaztatu da.
  2. Entzimak: Transkripzio prozesua ARN polimerasak kontrolatzen du.
  3. A, G, C eta U erribonukleotido trifosfatoak: ARN polimerasa entzimak trifosfato nukleotidoak lotzen ditu 5´- 3´ noranzkoan, lotura fosfodiesterren bidez. ARN katea osagarria
...
Jarraitu irakurtzen "Proteinen Sintesia: Transkripzioaren Prozesua eta Fasetak" »