Giza Ugalketa eta Garapena: Prozesu Biologikoak eta Osasuna
Ezaugarri nagusiak
- Sexu bakoitzak gametoak sortzen ditu.
- Ernalketa barnekoa da.
- Bibiparoak gara.
- Dimorfismo sexuala dugu.
Ugalketa-prozesua
Prozesuaren faseak honakoak dira: gametogenesia, ernalketa, enbrioiaren garapena eta erditzea. Garapena zelula kopurua handitzean eta zelulak heltzean datza.
Nerabezaroa
Sexu-hormonen ekoizpenaren ondorioz gertatzen da:
Aldaketa fisikoak
- Neskak: Ugatzak garatu eta hilerokoa hasi.
- Mutilak: Ahotsa loditu eta ilea gorputzean atera.
- Biak: Aknea, gorputzaren forma aldaketa, ilea galtzarbeetan eta pubisean, gorputz-usaina eta sexu-organoen heltzea.
Aldaketa psikologikoak eta sozialak
- Humore aldaketak eta independentzia beharra.
- Jokabide oldarkorragoa eta sexu-grina.
- Garaiezina sentitzea.
- Lagun-taldearen babesa eta gizarte-talde