Errepublika 1931–1936: bilakaera politikoa eta erreformak
Errepublikaren bilakaera politikoa (1931–1936)
Errepublika iraun zuen bost urteetan bilakaera pendularra izan zuen: 1931ean ezker erreformatzaileak gobernua eskuratu zuen; 1933an eskuinak; eta 1936an berriro ezkerrak. Gobernu batek egindakoa besteek desegiten zuten, eta horrek eragotzi zuen larriak ziren arazoak konpontzea.
Behin-behineko gobernua (1931ko apirilaren 14tik abenduera)
Errepublika aldarrikatu ondoren, Donostiako Itunean sortutako batzorde iraultzaileak Behin-behineko Gobernua osatu zuen, Alcalá-Zamora presidente zuela. Kideak honako hauek ziren: zentroko errepublikazale katolikoak, ezkerrepublicazaleak, eta kataluniar eta galiziar nazionalistak. Intelektualak nagusi ziren. Kanpoan geratu ziren anarkistak eta komunistak, euskaldun...