Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Komunikazioa, Motibazioa eta Negoziazioa — Oinarrizko gakoak

Psikologia eta soziologia2,71 KB

Komunikazioa

Komunikazioa: Sentimendu, iritzi edo bestelako informazio moten elkartrukatzeari esaten zaio.

Ondo komunikatzeko ezaugarriak

  1. Besteak hitz egiten duenean, guk eman nahi dugun mezua edo erantzuna pentsatzean baino, berak esaten duena jasotzera zentratu behar gara; horrek ulermena hobetzen laguntzen du.
  2. Hitz egin aurretik pentsatu behar da, eta aurrekoari edo inori min egin gabe hitz egin behar da.
  3. Pentsamolde irekia izatea funtsezkoa da.
  4. Komunikazioan eragiten duten faktore guztiak ondo zaindu eta erabili behar dira. Adibidez: eskuen mugimenduak, ahots-tonua eta bestelako nonbertzeak.
  5. Denok eskubide berdinak ditugula argi izan behar da; guztion berdintasuna aitortu behar da.

Laburbilduz

Laburbilduz: Komunikazio ona lortzeko funtsezkoa da...

Jarraitu irakurtzen "Komunikazioa, Motibazioa eta Negoziazioa — Oinarrizko gakoak" »

Ilustrazioa, Despotismoa eta XVIII. Mendeko Espainiako Erreformak

Historia5,3 KB

Ilustrazioa: Arrazoia eta Gizarte Aurrerapena

Ilustrazioak arrazoiaren erabilera du oinarri. Arrazoia jakituriaren oinarria da. Arrazoia erabiliz, gizartearen aurrerapena zuen helburu. Horregatik, Erregimen Zaharraren mugak salatu eta sistema zaharkituaren oinarriak (erlijioa, gizarte estamentala, monarkia absolutua eta egitura ekonomikoa) aldatzeko proposamenak egingo dituzte:

Ekonomia: Fisiokrazia eta Liberalismoa

Ekonomian, Frantziako fisiokraten eta eskoziar Adam Smith-en liberalismoaren ideia ekonomiko berriak iritsi ziren.

  • Fisiokratek nekazaritzaren berritzea azpimarratzen zuten.
  • Liberalismoaren teorialariek, berriz, norbanakoaren interesari eta ekimen pribatuari emango zioten garrantzia.
  • Gobernuaren esku-hartzea (interbentzioa) kritikatu eta
...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa, Despotismoa eta XVIII. Mendeko Espainiako Erreformak" »

Errusiako Iraultza: 1917ko Urriko Iraultzatik Stalinismora

Historia2,34 KB

1917ko Iraultza: Gobernu Liberalaren Krisia

Otsailetik urrira, gobernu liberalak ez ziren herritarren gogoko izan, ez baitzituzten langileen eta nekazarien eskariak asetzen:

  • I. Mundu Gerra uztea.
  • Lurrak nekazariei ematea.
  • Lantegietako langileen lan-baldintzak eta bizimodua hobetzea.

Sobietak gobernuaren kontrakoak ziren. Boltxebikeen alderdi sozialista erradikaleko buruak, Lenin-ek, langileen iraultza bultzatu zuen, errusiar kapitalismo liberalaren hondar guztiak errotik ateratzeko.

2.5. 1917ko Urriko Iraultza

Boltxebikeak errepublikaren gobernua bota eta agintaritzaz jabetu ziren. Kapitalismoa desagerraraziko lukeen langile-errepublika defendatzen zuten eta garaile atera ziren urriko iraultzan. 1918ko martxoan Alderdi Komunista izena hartu zuten....

Jarraitu irakurtzen "Errusiako Iraultza: 1917ko Urriko Iraultzatik Stalinismora" »

Askatasuna eta Etika: Kontzeptu Nagusiak eta Motak

Filosofia eta etika2,45 KB

Askatasun motak: Kanpokoa eta barnekoa

Kanpoko askatasuna: Nahi dugun lekura oztoporik gabe joatean eta nahi duguna egiteko aukera izatean datza. Baina, betiere legeek eta gizarteko ohiturek onartzen dutenean.

Barneko askatasuna: Gauza bat edo bestea nahi izateko aukeran datza; hau da, nahimenean. Nahimenaren askatasuna ere deitu izan zaio. Norbaiti bere askatasuna kentzeko teknika batzuk erabiltzen dira, adibidez, drogak edo hipnosia.

Etika motak: Uste osoa eta erantzukizuna

  • Uste osoaren etika: Moralaren aldetik nork bere printzipioen eta balioen arabera jokatzea, ekintza horrek edukiko dituen ondorioei erreparatu gabe.
  • Erantzukizunaren etika: Ekintza batek izan ditzakeen ondorioak aurreikusten ditu eta haien arabera jokatzen du, printzipioak eta
...
Jarraitu irakurtzen "Askatasuna eta Etika: Kontzeptu Nagusiak eta Motak" »

Enpresa-ereduak: Multinazionalak, Deslokalizazioa eta ETEak

Ekonomia2,15 KB

Enpresa multinazionalak

Multinazionalak bi herrialdetan edo gehiagotan jarduten duten enpresak dira; ez dute zertan jarduera bera egin herrialde guztietan, baina, oro har, horrela egiten dute. Enpresa multinazionalek ekoizpen-ahalmen handia duten merkataritza-sozietateak dira.

Multinazionalak enpresa-multzoak dira. Horietako bat enpresa nagusia da, eta jatorrizko herrialdean jarduten jarraitzen du; gainerakoak, enpresa nagusiaren filialak dira, jatorrizkoaz besteko herrialde batzuetan daude, eta hartu-emanak izaten dituzte elkarrekin.

Deslokalizazioa

Ekoizpen-jarduerak herrialde industrializatuetatik garapen-bidean dauden herrialdeetara aldatzea da, garapen-bideko herrialde horietako per capita errentak baxuagoak izaten baitira. Kostuak murriztu...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa-ereduak: Multinazionalak, Deslokalizazioa eta ETEak" »

Nobelako Pertsonaiak: Analisi Sakona eta Zuzenketa

Latina2,55 KB

Pertsonaiak

Lehen Mailako Pertsonaiak

  • Oskar Aristu

Oskar Aristu da kontakizuneko protagonista. Denda batean lan ibili zen, baina bere emazteak etxera zekarren diruarekin nahiko zutenez bizitzeko, lana utzi eta idazteari ekin zion. Egunkari batekin kolaboratzen du batzuetan, baina ematen dioten dirua oso urria da. Nobela bat idazteko asmoa du, baina hasteko arrazoiak ditu, inspirazio falta dela eta. Eleberriaren bukaerarantz, nobela hasi egiten du. Oskar Anarekin ezkonduta dagoen arren, Xabierrekin abentura bat du. Jendeak nagitzat hartzen du, batez ere bere emaztearen amak. Oso gogoko du mendira joatea eta hasiera batean asteburuetan baino ez zen joaten, eta geroago astean zehar ere joaten da, denbora libre asko baitu.

  • Ana Urdirotz

Oskarren emaztea...

Jarraitu irakurtzen "Nobelako Pertsonaiak: Analisi Sakona eta Zuzenketa" »

Antzinako komedia eta poesia lirikoa — Aristofanes eta Safo

Latina3,49 KB

Komedia: definizio eta ezaugarriak

Komedia: Eguneroko bizitzatik hartutako giza egoerak eta une politiko eta sozial batekin erlazionatutako gertaerak islatzen ditu.

Gai nagusiak

Gai nagusiak: Politikarekin eta egoera sozialarekin zerikusia dutenak, une jakin batean pil-pilean dauden gaiak; ikuspegi sinesgarria izatea nahi da.

Pertsonaiak

Pertsonaiak: Tipikoak, gizartean ikusten diren ohikoak; hizkera bizia, lagunartekoa; pertsonaia bakoitzak bere maila sozialari dagokion esamolde eta hitzak darabiltza.

Antzinako komedia: ezaugarriak

Antzinako komedia: Ezaugarriak: komedia politikoa eta pertsonalista. Parabasis, ikusleengana zuzendutako hitzaldia.

Aristofanes (k.a. 445)

ARISTOFANES (k.a. 445): Atenasko kaleetan kokatutako, eguneroko bizitza barrea eragiten...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako komedia eta poesia lirikoa — Aristofanes eta Safo" »

Frankismoaren Gako-Hitzak: Diktaduraren eta Gerra Zibilaren Osteko Definizioak

Historia2,88 KB

Makiak

Makiak: Espainiako Gerra Zibilaren ostean, Francisco Francoren erregimenari aurre egin zioten gerrillak.

Marshall Plana

Marshall Plana: Bigarren Mundu Gerraren ostean, Europako herrialde aliatuak berreraikitzeko Estatu Batuen plana.

Sección Femenina

Sección Femenina: Falangeko emakumeen adarra, Espainiako eskuin-muturreko alderdi politikoarena, alegia. Diktadura garaiko emakume-elkarte bakarra.

Base Militarrak

Base Militarrak: Armada batek edo armada batentzat eraikitako instalazio multzoa. Bertan biltzen dira soldaduak eta ekipamendu militarra, eta bertatik bideratzen dira entrenamendu eta operazio militarrak.

Errazionamendua

Errazionamendua: Baliabideen, janariaren edota zerbitzuen banaketa kontrolatua eskasia-garaietan.

Estraperloa

Estraperloa...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Gako-Hitzak: Diktaduraren eta Gerra Zibilaren Osteko Definizioak" »

Heziketa Estiloak: Gurasoen Ereduak eta Ondorioak

Psikologia eta soziologia2,67 KB

Heziketa Estiloak

Familia bakoitzak bere heziketa estilo propioa du, hainbat faktorek eraginda:

  • Ingurune kulturala.
  • Baliabide ekonomikoak.
  • Gurasoek haurtzaroan jasotako heziketa.

Bi dimentsio nagusi

  • Permisibitatea vs. Murriztailetasuna: Mutur batean kontrol itxia eta murriztailea dago; bestean, askatasun osoa ematen dutenak.
  • Berotasuna vs. Etsaitasuna: Mutur batean tratu afektiboa dago; bestean, maitasuna gutxiespen eta etsaitasun sentimenduekin uztartzen duten familiak.

A. Estilo Autoritarioa

Gurasoak erdigunean daude, norabide bakarreko komunikazio sistema itxiarekin. Aginduak azalpenik gabe ematen dituzte, semeen autonomia murriztuz. Ohikoak dira zigorrak, mehatxuak eta debekuak arrazoitu gabe. Seme-alabei exijentzia handia eskatzen diete bizitzako...

Jarraitu irakurtzen "Heziketa Estiloak: Gurasoen Ereduak eta Ondorioak" »

Hizkuntzaren Proiektuak: Programazioa eta Ebaluazioa

Magisteritza2,96 KB

Hizkuntzaren Proiektuak eta Programazio Didaktikoa

Proiektuen Definizioa eta Helburuak

Proiektuak komunikazio (ahozko zein idatzizko) asmoa duten ekoizpen orokorrak dira.

Proiektuen helburu nagusiak

  • Helburu esplizituak finkatu.
  • Diskurtso-egoeraren parametroak sortu.
  • Testuak edo hitzaldiak ebaluatzeko irizpideak sortu.

Ana Camps: Programazio Didaktikoa

Ana Camps-ek Lehen eta Bigarren Hezkuntzan proiektuen bidez programazio didaktikoa areagotzea proposatzen du.

  • Hizkuntzen Ikaskuntza eta Irakaskuntza ahalbidetu.

Hizkuntzaren Erabileraren Funtzionalitatea

Hizkuntza ikasteko objektua izateaz gain, ariketak egin ditzakegu; eta hauetan ahoz eta idatziz komunika gaitezke, ezagutza ezberdinak landuz. Ariketez gain, ikasleak pertsonalki inplikatuko dira, komunikazio...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntzaren Proiektuak: Programazioa eta Ebaluazioa" »