Konstituzio Auzitegia eta Oinarrizko Eskubideen Babesa
Konstituzio Auzitegirako bideak eta babes-helegitea
MDD desjabetua: 53.2 artikuluak dio lehenbizi, Konstituzio Auzitegira (KA) jo aurretik, beste bideak agortu behar direla; hau da, beste auzitegietara jo behar da. Hauek ez badute bere aldeko epaia ematen, KA-ra jo ahalko da babes-helegite batekin, 18.2 artikuluan xedatzen den bizilekuaren bortxaezintasunerako eskubidea (14-29 artikulu bitartean) babesteko.
JE, gizonezko alarguna eta berdintasun printzipioa
KA-ra jo aurretik, ohiko bide guztiak agortuta egon behar dira. 53.2 artikuluari jarraituz, auzitegi arruntera jo beharko du lehenbizi (lehentasun eta sumariotasun printzipioetan oinarritutako prozeduraz). Auzitegi arruntek bere alde egingo ez balute, KA-ra jo beharko du babes-errekurtsoaz....