Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Eremu Magnetikoak eta Lorentzen Indarra: Oinarri Fisikoak

Fisika5,44 KB

Lorentzen indarra eta karga higikorrak

Eremu elektriko batean karga bat kokatuz gero, indar elektriko bat agertzen da partikula kargatu horren gainean. Eremu magnetiko batean, ordea, ez da berdina gertatzen. Esperimentalki froga daiteke eremu magnetiko baten barruan geldirik dagoen karga bat kokatzen badugu, bere gainean ez dela inongo indarrik azaltzen. Karga higitzen bada, kargaren norabidean aldaketa garbi bat azaltzen da; beraz, Newtonen bigarren legean oinarriturik, partikula horren gainean indar batek eragiten duela ondorioztatu behar da. Indar magnetiko horren propietateak hauexek dira:

  • Abiadura eremuaren paraleloa denean indarra nulua da.
  • Indarra maximoa da abiadura eta eremua perpendikularrak direnean.
  • Kargaren balioaren (q), abiaduraren
...
Jarraitu irakurtzen "Eremu Magnetikoak eta Lorentzen Indarra: Oinarri Fisikoak" »

X-izpien arriskuak eta babes neurriak — erradiografia

Biologia2,55 KB

X-izpien arriskuak

Eragina handiena hazkuntza azkarra duten zelulatan dago:

  • kristatinoa
  • tiroidesa
  • timoa eta organo linfoideak
  • hezur-muina
  • gonadak

Kalte nagusiak hauek dira:

  • Tumoreak agertzea, leuzemia eta linfomak.
  • Gonadetako (barrabil eta obarioetan) zelulei eragitea; semeengan eragina izan dezakete, patologia desberdinak eta malformazioak eraginez.
  • Haurdun dauden emakumeekin arreta berezia: enbrioiaren heriotza eta malformazio kongenitoak sor daitezkeelako.

Babes neurriak (oro har)

Zein babes neurri hartu behar ditugu X-izpien aurrean:

  • Dosimetroak jasotzen den erradiazioa neurtzeko.
  • Banakako dosimetroak: atentzioa, nahiz eta erradiologia digitalak dosia asko murriztu duen, beharra ebaluatu behar da.
  • Inguruneko dosimetroak kontsultetan.

Aho-barneko erradiografietan

Aho

...
Jarraitu irakurtzen "X-izpien arriskuak eta babes neurriak — erradiografia" »

Antropogenesia: Hominizazioa eta Humanizazioa Aztertzen

Psikologia eta soziologia3,65 KB

Antropologiaren Oinarriak

Antropologia gizakia modu integralean aztertzen duen zientzia da; animalia gisa dituen ezaugarri fisikoak eta kultura aztertzen ditu, hori baita gure ezaugarri ez-biologiko bakarra.

Eboluzioaren Teoriak

Transformismoa: Teoria honen arabera, izaki bizidunak denboran zehar eboluzionatzen edo mutatzen dira, eta espezie asko aurrekari komunetatik datoz (funtzioak sortzen du organoa).

Hominizazioa: Primateen ordenako kideetan eta, bereziki, hominidoen familian gertatu ziren aldaketa ebolutiboei esaten zaie, gaur egungo giza espeziera iritsi arte.

Humanizazioa: Giza kontzientzia erreflexiboaren gaitasun kognitiboak eta emozionalak heltzeak dakarren prozesu ebolutiboa da, materiak izpirituarekiko duen auto-transzendentzia aktiboaren...

Jarraitu irakurtzen "Antropogenesia: Hominizazioa eta Humanizazioa Aztertzen" »

Odol- eta linfa-sistemak: bihotza eta odolaren funtzioak

Biologia3,31 KB

Odol- eta linfa-sistemak

Odol-sistema

Osagaiak:

  • Bihotza
  • Odol-hodiak: arteriak, zainak eta kapilareak.
  • Odola

Linfa-sistema

Osagaiak:

  • Ganglio linfatikoak
  • Linfa-hodiak: zain linfatikoak eta kapilar linfatikoak.
  • Linfa

Bihotzaren soinua eta gastu kardiakoa

Bihotzaren soinua: Balbulak bi motatako itxiera sortzen dituzte: trikuspidala eta mitrala (aurikula eta bentrikulu artekoak) eta sigmoideak (bentrikuluetatik arterietara doazenak).

Gastu kardiakoa: Minutu batean bihotzak bonbatzen duen odol-bolumena: 5–6 l/min.

Bihotzaren eroapen intrintsekoa

Bihotzak mugimendu propioa du; borondatez kanpokoa da. Eroapen sistema propioa dauka; nerbio-sistemak parte hartzen du azkartzeko eta moteltzeko.

  • Nerbio-sistema autonomoa (begetatiboa) bihotza modulatzeko arduraduna da.
...
Jarraitu irakurtzen "Odol- eta linfa-sistemak: bihotza eta odolaren funtzioak" »

Euskal Nazionalismoaren Bilakaera eta Barne Tentsioak

Historia2,77 KB

Euskal Nazionalismoaren Hasierako Tentsioak

Sabino Arana hil ondoren, bi proposamen nazionalisten arteko tentsioak hasi ziren alderdiaren kontrola eskuratzeko:

  • Aberritarrak edo lehenengo Aranistak: independentziaren aldekoak ziren, eta Aberri egunkaria zen beren komunikabidea.
  • Euskalerriakoak edo Komunionistak: autonomistak ziren, eta Euskalduna astekaria zen beren ideiak zabaltzeko bitartekoa.

Alderdi Nazionalistaren Bilakaera (1905-1915)

Bi joeren artean elkarbizitza uneak eman ziren hasieran, eta hauteskunde emaitzen arabera bat edo bestek izan zuen alderdiaren kontrola. 1905eko udal hauteskundeetan, nazionalismoak Bilbon lortu zuen arrakastarekin batera, Euskalerriakoen tesiek irabazi zuten, independentziaren nahiak alde batera utziz. Baina...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Nazionalismoaren Bilakaera eta Barne Tentsioak" »

Ontologia, Antropologia eta Jainkoaren existentziaren frogak

Filosofia eta etika2,73 KB

Ontologia eta antropologia

San Agustinek bi eratako izakiak bereizten ditu: alde batetik, Izaki Absolutua, eta bestetik, sortutako izaki kontingenteak.

Izaki Absolutua eta kontingenteak

Izaki Absolutua Jainkoa da: betierekoa, perfektua, guztiz ona eta justua. Fedearen bidez ezagutzen dugu. Izaki kontingenteak, aldiz, munduko izaki guztiak dira; ezerezetik (ex nihilo) sortuak dira, finkotasunik ez dutelako.

Ideia eredugarriak

Agustindar frogapena ideia eredugarrietan datza. Gizakiak egia mugagabeak hautematen ditu, adimenaren gainetik daudenak. Jainkoak ideia horiek ariman jarri ditu, eta adimenak ezin ditu aldatu.

Antropologia eta bekatua

Gizakia arima hilezkorrak eta gorputz hilkorrak osatutako izaki konposatua da. Arimak gorputza gobernatzen du....

Jarraitu irakurtzen "Ontologia, Antropologia eta Jainkoaren existentziaren frogak" »

Osasun-materiala eta Sendaketa-tresneriaren Gida

Teknologia3,15 KB

Osasun-tresneria eta Materialen Gida Praktikoa

Osasun-ingurunean erabiltzen diren tresna eta materialen deskribapena eta mantentze-lanak azaltzen dira jarraian.

Oinarrizko tresneria medikoa

  • Autoklabea: Presio eta tenperatura jakin batzuekin, tresneria eta materiala esterilizatzeko erabiltzen da, lurrun hezearen bidez.
  • Termozigilagailua: Esterilizatu behar den tresneriaren poltsak hermetikoki ixten dituen makina da.
  • Esfignomanometroa: Arteria-presioa neurtzeko tresna da. Eskuzkoa zein digitala izan daiteke.
  • Fonendoskopioa edo estetoskopioa: Arnasa eta bihotz-taupadak entzuteko tresna da.

Material suntsikorra

Material suntsikorrak hainbat elementu biltzen ditu, besteak beste:

  • Gasak, bendak eta aposituak.
  • Xiringak, orratzak eta kateterrak.
  • Eskularruak eta
...
Jarraitu irakurtzen "Osasun-materiala eta Sendaketa-tresneriaren Gida" »

Patria: Pertsonaien eta Gertaeren Analisia

Hizkuntza eta literatura1,3 KB

  1. Zein da Joxeren iragana?

    Hasieran Estatu Batuetan bizi zen eta bere osabarentzat lan egiten zuen artzain gisa. Ondoren, kamioilari aritu zen, diru asko bankuan inbertitu eta galdu zuen, eta Estatu Batuetako etxea saldu zuen. Euskal Herrira bueltatu eta txofer lanetan hasi zen.

  2. Non egiten du lo Ainhoak eta zeinekin bizi da?

    Nabalako etxe batean bizi zen, Julia eta Felisarekin.

  3. Zergatik jo zioten Julianei?

    Guardia Zibilak esandakoa egin nahi ez zuelako.

  4. Zertan egiten du lan Ainhoaren anaiak eta nola lortu zuen Hierros Darrocako jabearen telefonoa?

    Polizia da eta datu-basea erabiliz lortzen du informazioa.

  5. Jabearekin elkartzea lortzen du?

    Ez, langile batekin baizik.

  6. “Badakit zer ezkutatzen duzun hor eta badakizu zertaz nabilen”. Zertaz dabil?

    Ugezabak

...

Jarraitu irakurtzen "Patria: Pertsonaien eta Gertaeren Analisia" »

Ilustrazioa: Gizakiaren Autonomia eta Sapere Aude

Filosofia eta etika2,38 KB

Testuak iradokitzen du Ilustrazioa gizakia berezko adingabetasunetik askatzea dela. Adingabetasun gisa definitzen da norberaren adimena erabiltzeko ezintasuna, besteen gidaritzapean egon gabe —alferkeriagatik edo koldarkeriagatik—. Autonomia intelektualaren garrantzia nabarmentzen da eta jendea bere adimena erabiltzen ausartzera animatzen da.

Sapere Aude: Jakitera Ausartu

Sapere aude "jakitera ausartu" esan nahi duen latinezko esaldia da, nahiz eta normalean "pentsatzera ausartu" gisa ere interpretatzen den. Haren zabalkundea Immanuel Kant filosofoari zor zaio, "Zer da Ilustrazioa? galderari erantzuna" saiakeran, nahiz eta jatorrizko erabilera Horazioren II. Epistolan agertzen den. Horaziok hau esaten du: "Hasi denak, erdia egin du jada:...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Gizakiaren Autonomia eta Sapere Aude" »

Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: XVIII. Mendea

Historia2,67 KB

Gizarte Estamentala eta Demografia

XVIII. mendean, batez ere bigarren erdialdean, Europako biztanleria ugaritu zen. Jaiotza-tasa oso altua zen eta heriotza-tasa gutxitu egin zen, arrazoi hauei esker: izurriteak eta uzta txarrak gutxitu egin ziren, elikadura hobetu egin zen eta gerrak ez ziren hain hilgarriak izan.

Gizartea hiru estatutan antolatuta zegoen: noblezia, kleroa eta herri xehea. Nobleziak eta kleroak pribilegioak zituzten (adibidez, ez zuten zergarik ordaintzen).

Ilustrazioa eta Despotismo Ilustratua

Ilustrazioa XVIII. mendeko Antzinako Erregimenaren printzipioak zalantzan ipini zituen korronte intelektuala izan zen. Bere oinarri ideologikoak honako hauek izan ziren: arrazoia, berezko eskubideak eta tolerantzia.

Despotismo ilustratua:

...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: XVIII. Mendea" »