Ilustrazioa, Despotismoa eta XVIII. Mendeko Espainiako Erreformak
Ilustrazioa: Arrazoia eta Gizarte Aurrerapena
Ilustrazioak arrazoiaren erabilera du oinarri. Arrazoia jakituriaren oinarria da. Arrazoia erabiliz, gizartearen aurrerapena zuen helburu. Horregatik, Erregimen Zaharraren mugak salatu eta sistema zaharkituaren oinarriak (erlijioa, gizarte estamentala, monarkia absolutua eta egitura ekonomikoa) aldatzeko proposamenak egingo dituzte:
Ekonomia: Fisiokrazia eta Liberalismoa
Ekonomian, Frantziako fisiokraten eta eskoziar Adam Smith-en liberalismoaren ideia ekonomiko berriak iritsi ziren.
- Fisiokratek nekazaritzaren berritzea azpimarratzen zuten.
- Liberalismoaren teorialariek, berriz, norbanakoaren interesari eta ekimen pribatuari emango zioten garrantzia.
- Gobernuaren esku-hartzea (interbentzioa) kritikatu eta ekonomiaren jarduera librea defendatzen zuten, inongo trabarik gabe (Laissez faire, laissez passer...).
Politika: Absolutismoaren Kritika
Politikan, XVII. mendeko filosofo ingelesek (Hobbes eta Locke) eta XVIII. mendeko pentsalari frantsesek absolutismoaren porrota eta gaur egungo parlamentu sistemaren oinarri doktrinalak proposatu zituzten:
- Montesquieu-k boterearen banaketa proposatu zuen, botere despotikoa ekiditeko.
- Rousseau-k herriaren subiranotasuna defendatuko du, erregearen aginte jainkotiarra kritikatuz.
- Voltaire-k, parlamentu baten beharra defendatu zuen.
Ilustrazioko ideia nagusiak gizabanakoen askatasuna eta berdintasuna ziren. Estamentuetan banatutako gizartea eta absolutismoa kolokan zeuden.
Despotismo Ilustratua Espainian (Borboindarrak)
Espainian, XVIII. mendeko monarkek, Borboindarrek, erreformak sustatu zituzten, baina beti ere beraien botere absolutuari uko egin gabe. Despotismo ilustratua sortuko da: “dena herriarentzat, baina herria gabe”. Espainian politika agintea ulertu eta aplikatzeko modu berri honen adibidea Carlos III.a izango da.
- Erreformak bai, baina erregearen eta estamentu pribilegiatuen pribilegioak ukitu gabe.
- Antzinako Erregimenaren jarraipena: monarkia absolutuak. Elizaren gaineko autoritatea indartuz (erregalismoa), armada indartuz.
- Ilustrazioaren mentalitatea: erreformak beste arloetan: Administrazioa, ogasuna, nekazaritza, artisautza, merkataritza, kultura eta hezkuntza modernizatuz.
Erreformen Porrota eta Trantsizio Liberalerako Bidea
Erreforma guztiak epe luzera porrot egingo dute. Sistemak sakoneko aldaketa behar zuen: absolutismoa eta estamentuen desagerpena. Benetako aldaketarik ezean, ideia liberalen defendatzaileak sistemaren aurka ekingo dute:
- Batzuetan iraultza moduan, Frantzian gertatu zen moduan.
- Bestetan, erreformak aplikatuz, prozesu makalagoa izango da eta gorabehera asko jasango ditu, sarritan etengo dena.
XVIII. Mendeko Demografia: Antzinako Erregimena eta Erreformak
Populazioaren Ezaugarri Orokorrak
Orokorrean, Antzinako Erregimeneko ezaugarri demografikoak bete ziren:
- Jaiotze-tasa altuak, heriotza-tasa altuak (umeena barne). Ondorioz, berezko hazkundea motela zen eta bizitza-itxaropena txikia.
- Biziraupen krisiak gertatzen ziren. Populazio hazkundeak eskatzen zuen janari kopurua ez zen ziurtatzen. Nekazaritzaren errendimendu baxuak zirela eta, uzta txarrak suertatzen baziren, lehen gaien eskasiak eta janari gabeziak herritar xeheak astintzen zituzten.
Hazkundea eta Desberdintasun Geografikoak
- Hobekuntzak eman ziren: txertoa, higienea eta elikadura hobekuntzak.
- Orokorrean hazkundea: 8,5 milioi (1700) → 11,5 milioi (1800).
- Hazkundea ez zen homogeneoa eta konstantea izan.
- Desberdintasun geografikoak: periferia eta barnealdea.
Barnealdea eta Periferia
- Barnealdean: Antzinako Erregimeneko ezaugarri demografikoak mantendu ziren: heriotza-tasa altua (umeena barne). Hazkunde motela eta mende bukaerako geraldirik gabe.
- Periferian: Jaiotze-tasa altuenak Mediterraneoan (Valentzia). Landare berria (artoa) elikagai segurua eta emankorra zen, eta horrek heriotza-tasa baxuagoa ekarri zuen. Bizitza-itxaropena luzatu zen.
Euskal Herri Hezea: Bizkaia eta Gipuzkoa
Euskal Herri hezean desberdintasunak zeuden Bizkaia eta Gipuzkoan, nahiz eta dentsitatea (biztanle kopurua km²-ko) altuena izan:
- Bizkaian: Bilbo, Nerbioi bailara, kostaldeko portuak eta barnealdeko industria herrietan bilduko da biztanleria.
- Gipuzkoan: Donostia eta Tolosa nabarmendu arren, populazioa berdinago banatua zegoen.
Populazio gune garrantzitsuenak: Bartzelona eta Madril (100.000 biztanle).