Askatasuna eta Etika: Kontzeptu Nagusiak eta Motak
Askatasun motak: Kanpokoa eta barnekoa
Kanpoko askatasuna: Nahi dugun lekura oztoporik gabe joatean eta nahi duguna egiteko aukera izatean datza. Baina, betiere legeek eta gizarteko ohiturek onartzen dutenean.
Barneko askatasuna: Gauza bat edo bestea nahi izateko aukeran datza; hau da, nahimenean. Nahimenaren askatasuna ere deitu izan zaio. Norbaiti bere askatasuna kentzeko teknika batzuk erabiltzen dira, adibidez, drogak edo hipnosia.
Etika motak: Uste osoa eta erantzukizuna
- Uste osoaren etika: Moralaren aldetik nork bere printzipioen eta balioen arabera jokatzea, ekintza horrek edukiko dituen ondorioei erreparatu gabe.
- Erantzukizunaren etika: Ekintza batek izan ditzakeen ondorioak aurreikusten ditu eta haien arabera jokatzen du, printzipioak eta balioak bigarren mailan utziz.
Moraltasuna eta amoralitatea
Amorala: Izaki jakin bat amorala izango da modu automatikoan jokatzen badu, eta hortaz, bere ekintzen jabe eta erantzule ez bada. Adibidez, animaliak. Gu gizakiok, moralki ala immoralki jokatu dezakegu, baina ezin gara amoralak izan.
Morala: Gizakiok moralak gara. Aukerak imajinatzen ditugu, hortaz, haien artean hautatu behar dugu eta gero egindako aukera arrazoitu, arrazoiak emanez. Aukerak imajinatzea, justifikatzea eta arrazoitzea moralaren hiru uneak dira.
Gizartea eta herritartasuna
Maila konbentzionala: Gizabanakoa giza talde bateko kide sentitzen da eta gizarte horren arauak eta printzipioak onartzen ditu.
Herritar arduratsuak: Denoi dagozkigun kontuetan parte hartzen dute, aktiboki eta arduraz. Ez da moralki nahiz legez berez dagozkion eskubideak erabili baino egiten ez duena, gainerako kontuez batere arduratzen ez dena.
Askatasunaren mugak eta kontzientzia
Baldintzatua egoteak esan nahi du askatasuna ez dela absolutua, baina bai nor bere ekintzen erantzule dela. Determinatuta egoteak, aldiz, askatasunez jokatzeko aukera guztiak ukatzea esan nahi du.
"Ezin dezaket hori egin" esaldia kontzientzia moralaren bigarren funtzioarekin dator bat: epai praktikoarekin. Epai praktikoan, nola jokatu aukeratzen datza; hau da, printzipio orokorrak egoera konkretu horretan aplikatzea. Normalean, kontzientziak beti bultzatzen gaitu ongia egitera.