Isabel II.aren Erregealdia eta Estatu Liberal Zentralistaren Egituraketa

Historia-n eguneratua2,78 KB

Laburpena

Testuak Isabel II.aren erregealdiaren aurrekariak azaltzen ditu, 1841eko foruen murrizketa eta Esparteroren erregeordetza barne. Ondoren, 1843-1868 bitarteko estatu liberal zentralistaren finkapena eta Hamarkada Moderatuaren ekintza nagusiak aztertzen ditu, besteak beste 1845eko Konstituzioa, Monen zerga erreforma, Udalen Legea eta 1851ko Konkordatua.

Funtsezko puntuak

  • 1841ean hiru probintzien administrazioa, legedia eta aduanak estatuaren menpe jarri ziren, eta foru baimenak eta aldundiak kendu ziren.
  • Esparterok erregeordetzan politika pertsonalista eta autoritarioa bultzatu zuen, eta erbestera ihes egin behar izan zuen.
  • 1843ko azaroaren 11n Gorteek Isabel II.aren adin nagusitasuna onartu zuten, hamahiru urte zituela.
  • Hamarkada Moderatuan (1844-1854) Ramón María Narváez izan zen pertsonaia nagusia, eta 1845eko Konstituzio moderatua onartu zen.
  • 1845ean Alejandro Monek zerga sistema arrazionalizatzeko eta liberalizatzeko erreforma egin zuen.
  • 1851ean Vatikanorekin Konkordatua sinatu zen; Elizak desamortizazioa onartu zuen, hezkuntzaren kontrola estatuaren esku utziz.

Frogatu zeure burua

Isabel II.aren Erregealdiaren Aurrekariak

Foruen Murrizketa eta Ondorioak (1841)

Horren arabera, hiru probintzietako administrazioa, legedia eta aduanak estatuaren menpe geratu ziren. Gainera, foru baimenak, aldundiak eta batzar tradizionalak kendu ziren; aduanak portu eta mugetara eraman zituzten, eta estatuko legeak aplikatu ziren udal antolamendu guztietan. Foruak, dena den, ez ziren erabat baliogabeturik geratu: bereizitasun militar eta fiskalak gorde egin baitziren.

Esparteroren Erregeordetza (1840-1843)

Esparterok bere erregeordetzan politika pertsonalista eta autoritarioa bultzatu zuen, eta horrek bere alderdia ere bere aurka jarri zuen. Progresistek eta moderatuek egindako oposizioaren aurrean, eta armadaren eta zenbait hiriren altxamenduen aurrean, Esparterok erbestera ihes egin behar izan zuen.

Isabel II.aren Erregealdia (1843-1868)

Estatu Liberal Zentralistaren Finkapena

Espartero joan zenean, 1843ko azaroaren 11n Gorteek adin nagusitasuna onartu behar izan zioten Isabel II.ari, hamahiru urte baino ez zituen arren. Bere erregealdian (1843-1868) behin betiko finkatuta gelditu zen estatu liberal zentralista eta joera moderatukoa, nekazaritza eta finantza arloko oligarken interesekin bat zetorrena.

Alderdi liberal moderatua izan zen agintean, 1854 eta 1856 urteen artean izan ezik, progresisten esku izan baitzen boterea. Euskal Herrian foruak konstituzio-erregimen berriari egokitzeko negoziazioak egiten jarraitu zuten.

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Isabel II.aren erregealdiaren lehen hamar urteetan Ramón María Narváez jeneral moderatua izan zen pertsonaia nagusia, 1844ko maiatzean boterea eskuratu ondoren. Liberalismo moderatuaren ekintza nagusiak ondorengoak izan ziren:

  • 1845eko Konstituzioa. Berria eta erabat moderatua zen.
  • Ogasunari dagokionez, 1845ean, Alejandro Monek erreforma sakona egin zuen zerga sistema arrazionalizatzeko eta liberalizatzeko; zuzeneko zerga ezarri zitzaien hiriko ondasun higiezinei eta laborantza lurren errendimenduari.
  • 1845eko Udalen Legea onartu zen (urtarrilaren 8an). Tokiko agintea gobernuaren ordezkari ahaltsuei (geroago gobernadore zibilak izango direnak) ematen zien. Euskal lurraldeetan ere ezarri zuten lege hura, nahiz eta foruzaleek protesta gogorrak egin.
  • 1851n, Vatikanorekin Konkordatua sinatu zuen Bravo Murilloren gobernu kontserbadoreak. Vatikanoak Elizaren ondasunak desamortizatu izana onartu zuen; baina horren truke hezkuntzaren kontrola bereganatu eta estatuaren esku utzi zuen kleroa eta gurtza mantentzea.
  • Prentsaren zentsura ezarri zen, eta 1844an Guardia Zibila sortu zuten progresisten Milizia Nazionala ordezkatzeko. Azken hori desegin egin zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Noiz onartu zuten Isabel II.aren adin nagusitasuna?

1843ko azaroaren 11n Gorteek onartu zioten Isabel II.ari adin nagusitasuna, hamahiru urte baino ez zituela.

Zer izan zen 1845eko Udalen Legea?

1845eko urtarrilaren 8an onartu zen lege bat, tokiko agintea gobernuaren ordezkari ahaltsuei ematen zien. Euskal lurraldeetan ere ezarri zen, foruzaleen protestak gorabehera.

Zein ziren 1851ko Konkordatuaren ondorioak?

Vatikanoak Elizaren ondasunen desamortizazioa onartu zuen, baina horren truke hezkuntzaren kontrola bereganatu eta kleroa eta gurtza mantentzeko estatuaren esku utzi zuen.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein urtetan kendu zituzten foru baimenak eta aldundiak?
2. Noiz onartu zioten Gorteek Isabel II.ari adin nagusitasuna?
3. Nor izan zen Hamarkada Moderatuko pertsonaia nagusia?
4. Zein erreforma egin zuen Alejandro Monek 1845ean?
5. Zer lortu zuen Vatikanoak 1851ko Konkordatuan?
6. Zein erakunde sortu zen 1844an progresisten Milizia Nazionala ordezkatzeko?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.