Boleibolaren Jatorria
Boleibola Estatu Batuetako heziketa fisikoko irakasle batek asmatu zuen.
Oinarrizko Jarrerak eta Teknikak
Oinarrizko jarrera: Belaunak flexionatu, gorputza apur bat aurrerantz makurtu, oinak banandu eta bat aurreratu, besoak flexionatu eta gorputz aurrean jarri.
Hatz Ukitua (Goiko Pasea)
Baloiaren atzealdean eta goialdean kokatu. Oinak baloia pasa nahi den tokira begira jarri. Ukondoak flexionatu, eskuak kopetaren aurrean triangelu forma eginez. Baloia hatz mamiekin ukitu, malguki baten moduan gorputza mugituz.
Besaurre Ukitua (Beheko Pasea)
Baloiaren atzealdean kokatu. Oinak baloia bota nahi duzun norabidean jarri. Hankak flexionatu eta enborra aurrerantz makurtu. Besoak 45 graduko angeluan jarri, esku bateko hatzak bestearen...