Uhin-higidura: motak, magnitudeak eta adibideak
Uhin-higidura dimentsio batean: ekuazioa, magnitudeen definizioa, hedapen-abiadura, zeharkako uhinak eta luzetarako uhinak bereiztea, adibideak
Uhin-higidura energia transmititzeko modu bat da, nolabaiteko perturbazio motaren baten bidez burututakoa, baina materiaren garraio garbirik gabea. Espazioan hedatzen den perturbazio horri uhina deritzo.
Uhinen hedapenarekin zerikusia duten fenomeno guztietan badaude zenbait elementu komun:
- Hasierako perturbazioa
- Energia transmisioa
- Atzerapena
Uhin motak
Hedatzeko orduan ingurune materiala behar izatearen ala behar ez izatearen araberako sailkapena
Uhin mekanikoak: izaera mekanikoa duen perturbazio baten hedapena ingurune material elastiko batean zehar gertatzen da, uhinaren energia mekanikoa transmitituz....