Errusiako Iraultzak eta Gerra Zibila (1917-1922): Otsaileko eta Urriko iraultzak, gerra zibila eta ondorioak
Laburpena
Dokumentuak 1917ko Otsaileko eta Urriko iraultzak azaltzen ditu, Errusian tsarraren erorketaren eta boltxebikeen botere-hartzearen berri emanez. Gero, 1918-1922 bitarteko Gerra Zibila eta gerra horren ondorioak ere jorratzen ditu, SESB sortzeraino. Ikasleak Errusiako iraultzen eta boltxebikeen garaipenaren arrazoiak ulertuko ditu.
Funtsezko puntuak
- 1917ko Otsailean Nikolas II.a tsarra abdikatu zuen eta Lvov eta Kerenskiren gobernu behin-behinekoa eratu zen.
- Boltxebikeek "Bakea, ogia eta lurrak" leloarekin langile eta nekazarien babesa lortu zuten.
- 1917ko urriaren 15ean boltxebikeek San Petersburgo hartu zuten, eta Lenin izan zen Herriaren Komisarioen Kontseiluko buru nagusia.
- Brest-Litovskeko bakearekin Errusia Lehen Mundu Gerratik atera zen, lur asko galduz.
- Gerra Zibilean (1918-1922) Gorriak (komunistak) Zurien aurka borrokatu ziren, eta Armada Gorriak irabazi zuen.
- 1922an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) sortu zen, nazionalitateen auzia federalki antolatuz.
1917ko Otsaileko Iraultza
- San Petersburgon (orduan Petrograd), herria, langileak eta soldaduak Nikolas II.a tsarraren aurka altxatu ziren.
- Tsarrak abdikatu eta behin-behineko gobernua eratu zen Lvov eta Kerenskiren gidaritzapean.
- Behin-behineko gobernuak errepublika liberal parlamentario bat ezarri nahi zuen Errusian (estatu burges bat).
- Behin-behineko gobernuaren alde alderdi burgesak eta mentxebikeak agertu ziren. Kontra, berriz, boltxebikeak zeuden, sobietetan gero eta indar handiagoa hartzen ari zirenak.
Boltxebikeen Urriko Iraultza
- Boltxebikeek "Bakea, ogia eta lurrak" leloa hartu zuten, langile eta nekazarien babesa lortzeko.
- Boltxebikeak 1917ko urriaren 15ean altxatu ziren, eta San Petersburgo hartu zuten. Iraultza hedatuz joan zen hiri nagusietan.
- Herriaren Komisarioen Kontseilua osatu zuten boltxebikeek (Gobernua). Lenin zen buru nagusia; Stalinek eta Trotskik ere parte hartzen zuten.
Gobernuak hartutako erabakiak
- Nekazariei lurrak banatu zizkien gobernu iraultzaileak.
- Alemanekin bakea sinatu zuen gobernuak. Horrela, Errusia Lehen Mundu Gerratik atera zen (Brest-Litovskeko bakea). Ondorioz, Errusiak lur asko galdu zituen.
- Boltxebikeek botere osoa eskuratu zuten. Poliki-poliki, sobietetatik eta aginte-organoetatik, sozialista iraultzaileak eta mentxebikeak baztertu zituen.
- Boltxebikeak Alderdi Komunista bihurtu ziren.
- 1918an Errusiak Konstituzio berria eta izen berria onartu zituen: Errusiar Errepublika Sozialista Federatiboa eta Sobietarra. Proletarioen diktadura ezarri zen.
Gerra Zibila (1918-1922)
- Gorriak (komunistak) Zurien aurka (tsarraren aldekoak, Otsaileko behin-behineko gobernuaren aldekoak, mentxebikeak eta independentzia nahi zuten herriak: kosakoak, txetxeniarrak, ukrainarrak, poloniarrak).
- Mendebaldeko potentziek (Britainia Handia, Frantzia, AEB eta Japonia) Armada Zuriaren alde parte hartu zuten.
- Gerraren bortizkeria zela eta, gerrako komunismoa martxan jarri zuen gobernu komunistak.
- Azkenean, Armada Gorriak garaipena izan zuen, Zuriek interes eta helburu oso desberdinak zituztelako. Hala ere, Errusiak Finlandia, Polonia eta Baltikoko estatuen independentzia onartu behar izan zuen.
Gerra Zibilaren Ondorioak
- Errusia lur jota zegoen ekonomikoki, eta galera demografiko handiak izan zituen.
- Nazionalitateen auziarekin amaitzeko, Errusiar estatu berria modu federalean antolatzen hasi zen. Horrela, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) sortu zuten komunistek.
- Errusian, komunistek boterea hartu arren, munduko gainerako herrialdeetan urte horietan izandako saiakera iraultzaile guztiek porrota izan zuten: Alemania, Hungaria, Espainia...
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer izan zen Otsaileko Iraultza?
1917ko Otsailean San Petersburgon langileak eta soldaduak Nikolas II.a tsarraren aurka altxatu ziren. Tsarrak abdikatu eta behin-behineko gobernua eratu zen.
Zein leloa erabili zuten boltxebikeek?
"Bakea, ogia eta lurrak" leloa erabili zuten, langile eta nekazarien babesa lortzeko.
Nork irabazi zuen Gerra Zibila?
Armada Gorriak irabazi zuen Zurien aurka, Zuriek interes eta helburu oso desberdinak zituztelako.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.