Erromantizismoa: Askatasunaren Oihua eta XIX. Mendeko Artea
Erromantizismoa: Jatorria eta Ideologia
Erromantizismoa 1830. urte inguruan sortu zen mugimendu artistikoa da, denboran bat egin zuena Napoleonen erorketa eta Berrezarkuntzaren indartzearekin. Artista erromantikoak Berrezarkuntzaren asmoen aurka altxatu ziren, Frantziako Iraultzaren eragina eta ondorioen arrasto txikiena desagerraraztea baitzen haren helburua. Ondorioz, politikan, literaturan, filosofian eta gainontzeko arloetan lurperaturik zeuden balore iraultzaileak errebindikatu zituzten.
Mugimendu artistiko hau XVIII. mendeko amaieratik 1850 arte hedatu zen. XIX. mendeko lehen hamarkaden ezaugarria burgesiak bultzatutako bi ideal handiren inguruan ibiltzea izango da: sentimendu nazionala eta liberalismoaren printzipioak. Ikuspegi berri hori Erromantizismoaren bidez islatuko da kultur eremuan.
Erromantizismoaren Oinarriak eta Askatasunaren Aldarrikapena
Ezer baino lehen, Erromantizismoa askatasunaren aldeko oihua dugu: arte mailan eta gizarte mailan askatasuna. Neoklasizismoaren aurka, mugimendu berriaren oinarriak hauek dira:
- Indibidualtasuna: Norberaren barne gogoetak, desioak, asmoak eta ametsak pintura-gai bihurtzea.
- Paisaiaren irudikatze subjektiboa: Paisaiaren bidez barruko sentsazioak azaltzea (arimaren egoera tristeak, samina, amodio ez onartuak, heriotza...).
- Jarrera militantea: Herriaren aldeko jarrera eta askatasunaren aldarrikatzea.
Artearen arlo askotan garatu zen: musikan (Chopin) eta literaturan (Byron), besteak beste. Politika mailan, orduko nazionalismoen aldeko jarrera azaldu zuten, inperio handien pean zeuden herrien alde, hain zuzen. Horren adibide garbia dugu, esaterako, Otomandar Inperioaren kontrolpean zegoen Greziaren aldeko jarrera.
Artistaren Rol Berria eta Errealismorako Trantsizioa
Artista erromantikoak gizartearen eta artearen arteko ordura arteko harreman ezberdina proposatzen du. Artistak boterearen aurka egin behar duela eta akademiek ezarritako arau zurrunetatik askatu behar duela uste baitzuten.
1848ko iraultzaren ondoren, ordea, gizarte-arazo larriez ahazteak Errealismoa ekarri zuen, eta horrek arte mailara jaso zuen herri klaseen eguneroko bizitza.
Frantziako Erromantizismoaren Ezaugarri Bereziak
Erromantizismoa Frantzian garatu zen bereziki. Bertako mugimenduaren ezaugarriak, ondokoak dituzu:
- Artista erromantikoek Neoklasizismoa gustuko tailerretan haziak izan arren, berau ukatu eta Barrokoaren alde egin zuten.
- Kolorearen balio adierazkorra eta iradokitzailea berreskuratu nahi izan zuten, kolore indartsu, gogor, bero eta erasokorraz baliatuz. Koloreak aurreko garai artistikoan marrazkiak zeukan nagusitasuna ezabatu zuen, formak askatu eta oso ondo jarritako bolumenen arteko mugak desagerraraziz.
- Kromatismoarekin batera, argi distiratsuak agertuko dira eta forma desegiten lagunduko dute.
- Konposizio dinamikoak: Lerro nagusiek jarrera bortitzak eta keinu dramatikoak agertzen dituzte. Neoklasizismoaren irudi geldi, bertikal zein eseriekin kontraste oso handia sortuz.
- Paisaia gurtzea: Honen bidez, kolorea lantzeko aitzakia izan, forma dinamikoak osatu (olatuak, basoak, ekaitzak...) eta baita barruko sentsazioak azaltzeko ere.
- Giro exotikoak: Industrializazioak suposatu zuen uniformizazioaren aurrean, ekialde urruneko gai sentsual nahiz abenturazkoak jorratzera pasatuko dira, nolabaiteko ihesa osatuz.
Artista eta Eskola Erromantiko Nabarmenenak
Artista garrantzitsuenak eskualdeka:
- Frantzia: Gericault eta Delacroix.
- Alemania: Friedrich (nazarenoen artean nabarmenduko genuke).
- Ingalaterra: Paisaiagileak diren Constable eta Turner.
- Aurrerafaeldarrak: Rossetti eta Millais.
- Errealismorako zubilana: Barbizoneko eskolako Corot, Courbet, Millet eta Daumier.