Errenazimentuko arkitektura eta eskultura: ezaugarri nagusiak eta ordezkariak
Arkitektura Errenazentista
Antzinateko forma arkitektonikoak berreskuratu ziren, arkitektura klasikoaren printzipio eta eskema jakinak jarraituz:
- Ordena arkitektonikoetan oinarritutako diseinua.
- Elementu klasikoen berreskurapena: zutabea, taulamendua, frontoia, arkua, pilarea, atea eta leihoa.
- Giza arrazoian eta Antzinateko ereduen prestigioan oinarritutako espazioen antolaketa.
Arkitektura kalkulu arrazionalerako eta apaindura zibilerako tresna bihurtu zen.
Garaiak eta Ordezkariak
- Quattrocentoa (Florentzia): Brunelleschi (Santa Maria del Fiore katedraleko kupula, Inuzenteen ospitalea).
- Cinquecentoa: Bramante (San Pietro in Montorio, Belvedereko eskailera) eta Michelangelo (Biblioteca Laurenzianako eskailera, San Pedro basilikako kupula).
- Espainia: