Unibertsitatea mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Diplomaziaren Eraldaketa: Supranazionalitatea eta Azpinazionalitatea

Lan heziketa eta orientazioa3,58 KB

Diplomaziak jasan dituen aldaketak

Aldebiko harremanetatik gobernuarteko harremanetara

  • XIX. mendera arte, estatuen arteko harreman diplomatikoak aldebikoak ziren.
  • Nazioarteko erakundeen agerpenarekin XIX. mendean, harreman horiek gobernuarteko bilakatu dira (aldebiko izaera zabaldu egin da, gobernuarteko eta aldeanitzeko harremanak indartuz).

Joera nagusiak XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera

XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, bi joera nagusi antzeman ditzakegu: supranazionalitatea eta azpinazionalitatea.

Supranazionalitatea

  • Estatuen subiranotasuna partekatzearen ondorioa da.
  • Nazioarteko agendan gai berriak sartu dira, hala nola ingurumena eta drogen inguruko politikak (politikak adostu beharra dago).
  • Egoera berri honetatik, potentzia
...
Jarraitu irakurtzen "Diplomaziaren Eraldaketa: Supranazionalitatea eta Azpinazionalitatea" »

Alokairu Modalitateak eta Sistema

Zuzenbidea2,16 KB

Alokairu Modalitateak

3.1. Diruz ordaindutako alokairua=> Langileari diru kopurua eman ahal zaio legezko diruan, taloi bidez edo kreditu entitateen banku transferentzia bidez. Enpresaburuak, berak, erabakiko du zelan egingo den ordainketa eta horren berri eman beharko du.

3.2 Gauzaz ordaindutako alokairua=> Gauzaz ordaindutako alokairua da ekoizkinak edo zerbitzuak ematea, eta hoiek izan daitezke: Arropa, ur hornidura, garraioa, automobila, etxebizitza…

  • Erregelak:
  • a) Gauzaz jasotako alokairua ezin da izan alokairu izaerako hartukizunen %30 baino haundiagoa.
  • b) Ezin da ordaindu alkoholdun edariekin edo droga kaltegarriekin.
  • c) Zuzenean langileari ordaindu behar zaio.

Alokairu Sistema

Prozedura edo sistema batzuk bereiz daitezke alokairuaren...

Jarraitu irakurtzen "Alokairu Modalitateak eta Sistema" »

II. Errepublika: Biurteko Kontserbadorea eta Fronte Popularra

Historia3,25 KB

Biurteko Kontserbadorea (1933-1935)

Zentro-eskuinak 1933ko hauteskundeak irabazi zituen. Lerrouxen Alderdi Erradikala jarri zen gobernuan, Gil Roblesen CEDAk lagunduta. Aurreko etapan abiarazitako erreformak geldiarazi zituen, eta 1932ko kolpistak amnistiatu. Horrek ezkerreko taldeen mesfidantza eragin zuen, eta beren jarrerak muturreraino eraman zituzten.

Erreformen Gelditzea eta Urriko Iraultza (1934)

1934an, ezkerreko alderdiek gaizki hartu zuten CEDAko kideak gobernuko ministro izendatzea, eta boterea indarrez eskuratzea erabaki zuten. Horrenbestez, Urriko Iraultza piztu zen.

  • Iraultzak arrakasta izan zuen Asturiasen. Orduan, Gobernuak armada bat bidali zuen, Franco jenerala buru zuela. Ondorio nagusiak hauek izan ziren: 30.000 pertsona inguru
...
Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika: Biurteko Kontserbadorea eta Fronte Popularra" »

Erakundeetako Botere-Egiturak eta Motak

Psikologia eta soziologia2,32 KB

Erakunde guztiek kontrolatzen dituzte, nola edo hala, beren kideak edo partaideak. Erakundeek ofizialki egituratutako sistema bat behar dute sariak edota isunak/zigorrak banatzeko eta, horrela, ezarritako araudia eta emandako aginduak betearazteko. Hots, botere-egitura bat behar dute. Gaur egun, edozein erakunderen ikerketa soziologikoa egiterakoan, haren botere-egitura hartzen da ardatz gisa; izan ere, erakunde orok, biziraun nahi badu, botere-egitura bat beharrezkoa baitu.

Botere-egituraren sei mota

Botere-egitura sei motatakoa izan daiteke, sailkapen-irizpidetzat kideak kontrolatzeko erabiltzen diren modu desberdinak (sei, hain justu) hartzen baditugu:

  1. Botere koaktiboa edo koertzitiboa: Botere mota hau indar fisikoaren erabileran oinarritzen
...
Jarraitu irakurtzen "Erakundeetako Botere-Egiturak eta Motak" »

Erakundeen Soziologiarako Sarrera: Sistemaren Kontzeptua

Gizarte zientziak2,03 KB

1. Gaia: Erakundeen Soziologiarako Sarrera

1.1. Sistemaren Kontzeptua: Enpresa, Sistema Gisa

Sistema: Gure azterketaren gaia edo objektua bere osotasunean hartuko dugu aintzat. Osotasun hori elkarrekin erlazionatuta dauden (elkarren mendekotasuna edo interdependentzia duten) hainbat zatik edo osagaik gorpuzten dute, eta osagai horietako bakoitzak funtzio berezi bat izango du sistema osoaren baitan.

Enpresa, sistema gisa: Enpresa, goian aipatutako “sistema”ren ikusmoldeaz ulertu eta aztertuko dugu. Hots, modu sinplean, esan genezake enpresak sistema bat osatzen duela eta bertan argiro bereiz daitezkeela:

  • Baliabideak edo inputak
  • Prozesua edo eraldaketa fenomenoa
  • Emaitza, produktua edo outputa

Enpresa ingurune baten barruan kokatzen da. Enpresa bakoitzak...

Jarraitu irakurtzen "Erakundeen Soziologiarako Sarrera: Sistemaren Kontzeptua" »

Hitlerren Boterea Eskuratzea eta Nazismoaren Ideologia

Historia2,69 KB

HITLERREN BOTEREA ESKURATZEA

Ekonomia krisiaren ondorioz, atsekabeak sortu zituen, herritar asko gobernuaren bizkarra eman zioten eta muturreko alderdien alde jarri ziren, eta industrialariak eta finantziariak alderdi naziari laguntza ematea erabaki zuten.

1932an parlamenturako eta errepublikako presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin zituzten eta bertan komunistek eta naziek jaso zituzten boto gehien. Geroago, errepublikako presidentea aukeratzeko hauteskundeetan Hindenburg hautatu zuten berriro. Presidenteak arazo larriari aurre egin behar zion alderdi naziak, boto gehien lortu arren, ez zuen gehiengo argirik lortu eta azkenean, Hindenburgek Hitler Alemaniako kantziler izendatu zuen.

Naziak boterean zeudenean oposizioko alderdiak desegin...

Jarraitu irakurtzen "Hitlerren Boterea Eskuratzea eta Nazismoaren Ideologia" »

Industrializazioaren Desabantailak eta Balorazioa

Ingelesa3,31 KB

Industrializazioaren Desabantailak

Lan antolaketa berria: Iraultza baino lehen, nekazariek independienteki lan egiten zuten haien etxeetan, haien tresnak erabiltzen zituzten eta beraiek produzitzen zituzten produktuak merkatuan saltzen zituzten. Baina industriako makinak agertu zirenean ezin izan zuten haien produkzioarekin borrokatu eta, aldi berean, ezin zituzten horietako makinak erosi haien prezio altuengatik. Honen ondorioz lan antolaketa berri bat sortu zen, manufakturazioa, non nekazariek beste batentzako lan egin behar zuten produktuak produzitzen diruaren truke eta gainera ezin zuten etxean lan egin, egunero fabriketara joan behar zuten lanera.

Gizarte klase berriak sortu: Burgesia, produkzio osoaren jabea zena, eta proletalgoa, haientzat...

Jarraitu irakurtzen "Industrializazioaren Desabantailak eta Balorazioa" »

Musika Hezkuntza: Ahotsa, Instrumentuak eta Metodo Aktiboak

Musika3,97 KB

Ahotsa eta Abestia

Ahotsa

Ahots-aparatuak hiru atal ditu: arnas, fonazio eta erresonantzia atalak. Ondo arnastu behar da ondo hitz egiteko eta abesteko. Umeen ahotsa zorrotza da (soprano).

Abestia

Abestia baliabide bezala erabil daiteke ikasleak motibatzeko, sozializatzeko eta hainbat eduki lantzeko. Abestietan aurkitzen ditugu musikaren adierazpenaren elementu guztiak: erritmoa, melodia eta egitura. Landu ahal ditugu: erritmoa, melodia, egitura eta sormena.

Abesti motak

  • Gai bati buruzkoak
  • Klasikoak
  • Youtubekoak
  • Beste hizkuntza batzuetakoak
  • Herrikoiak

Abestiak aukeratzeko irizpideak

  • Musikalak: erritmoa, melodia, egitura.
  • Pedagogikoak: testua, beste arloekiko lotura.
  • Psikologiko ebolutiboak:
    • 1. zikloa
    • 2. zikloa: ahots heziketa, erritmo konplexuagoak.
    • 3. zikloa:
...
Jarraitu irakurtzen "Musika Hezkuntza: Ahotsa, Instrumentuak eta Metodo Aktiboak" »

Nazionalismoa eta Inperialismoa XIX. mendean

Historia2,21 KB

Nazionalismoaren Sorrera

Nazionalismoaren inguruan bi ikusmolde nagusi izan dira:

  • Alemaniako erromantikoak: Nazioaren ikuspegi kulturala defendatu zuten.
  • Frantziako teorialariak: Nazioaren ikuspegi politikoa proposatu zuten.

Estatuen Politika Nazionalizatzailea

XIX. mendeko estatuek biztanleen nazio-sentimendua eta kohesioa garatu nahi zuten, aberriarekiko harrotasunaren bidez. Hezkuntzan hizkuntza nazionala erabiltzea ezarri zuten, eta ohiturak, banderak eta abar sortu zituzten.

Mugimendu Nazionalista Sakabanatzaileak

Mugimendu nazionalista batzuen eraginez, erakunde politiko batzuetan sakabanatze-prozesuak gertatu ziren. Adibidez:

  • 1830ean, Belgika Herbehereetatik banandu eta estatu independente bihurtu zen.
  • Austria-Hungariako Inperioak eta Turkiako
...
Jarraitu irakurtzen "Nazionalismoa eta Inperialismoa XIX. mendean" »

Materialen Propietateak, Motak eta Tratamenduak

Teknologia5,13 KB

Materialen Propietate Fisiko eta Mekanikoak

  • Kohesioa: Molekulek bereizteko duten erresistentzia.
  • Gogortasuna: Gorputz batek beste bat marra ez dezan duen erresistentzia.
  • Elastikotasuna: Deformazio-kausa desagertzean hasierako forma berreskuratzeko ahalmena.
  • Plastikotasuna: Hausturara iritsi gabe deformazio iraunkorrak izateko ahalmena.
  • Harikortasuna: Trakzio-esfortzuen pean plastikoki deformatzeko ahalmena.
  • Xaflakortasuna: Konpresio-esfortzuen pean energia xurgatzeko ahalmena.
  • Zailtasuna: Bat-bateko kanpo-esfortzuen pean energia xurgatzeko ahalmena.
  • Hauskortasuna: Talkekiko erresistentzia txikia.
  • Nekea: Magnitude aldakorreko esfortzu errepikakorren pean hausturarekiko erresistentzia.
  • Erresilientzia: Haustura-esfortzuen pean zona elastikoan energia xurgatzeko
...
Jarraitu irakurtzen "Materialen Propietateak, Motak eta Tratamenduak" »