Unibertsitatea mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Enpresa Motak Euskadin: Forma Juridikoen Gida

Ekonomia9,65 KB

Mota

Bazkideak

Erantzukizuna

Kapitala

Fiskalitatea

Ezaugarriak

Banakako Enpresa (Autonomoa)

Bazkide bat, autonomoa:

  • Adin nagusikoa.
  • Bere ondasunak erabiltzeko eskubidea du.
  • Ez du lege-araubide berezirik.
  • Enpresaren erabateko kontrola du.

Mugagabea.

Ez dago gutxieneko kapitalik.

PFEZ: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.

  • Enpresa-mota ohikoena da.
  • Enpresaren erabateko kontrola du.
  • Izaera fisikoa du.
  • Forma juridiko egokia da enpresa txikien funtzionamendurako.

Ondasun-Erkidegoa

Bi bazkide edo gehiago.

Mugagabea.

Ez dago gutxieneko kapitalik (ondasunak soilik).

PFEZ: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.

  • Ez du nortasun juridikorik.
  • Eskritura publiko bidez eratzen da.
  • Bi bazkide edo gehiago izan behar ditu.
  • Kideen ekarpenen arabera banatzen dira irabaziak eta
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa Motak Euskadin: Forma Juridikoen Gida" »

Euskeldun Batzokija: Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Printzipioak

Historia3,84 KB

11. Eskualdeen BE:TK

1894an Bilbon idatzi zen testu zirkunstantzial honetan, Euskeldun Batzokijaren Estatutuen atal batzuk jasotzen dira. Hauek izan ziren lehen batzokia arautu zuten legeak. Lehen batzokia eta euskal nazionalismoaren sorrera ulertzeko, industrializazioak eta foruen galerak eragindako testuingurua hartu behar da kontuan. Egileak, ziurrenik, Sabino eta Luis Arana anaiak izan ziren. Testua oro har irakurleei zuzenduta dago, eta zehazkiago, euskal nazionalistei. Publikoa eta nazio mailakoa ere badela esan dezakegu.

TA: Helburu Nagusia eta Printzipio Ideologikoak

Euskeldun Batzokija arautuko duten legeak aditzera ematea da helburu nagusia. Batzokiaren zeregin nagusia euskal nazionalismoaren aldekoen arteko lotura sendotzea dela dio,...

Jarraitu irakurtzen "Euskeldun Batzokija: Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Printzipioak" »

Adierazpen Askatasunaren Mugak: Erlijioa, Terrorismoa eta Gehiago

Beste ikasgaiak6,17 KB

Adierazpen- eta Informazio-Askatasunen Mugak: Ikuspegi Orokorra

Konstituzioaren 20.4 artikuluak adierazpen- eta informazio-askatasunaren mugak zehazten ditu. Muga hauek dira:

  • Konstituzioaren I. Tituluan aitortutako eskubideen errespetua.
  • Aurrekoak garatuko dituzten legeek diotena.
  • Batez ere, ohorerako eskubidea, intimitaterako eskubidea eta norberaren irudirako eskubidea.
  • Gazteen eta haurren babes-eskubidea.

Ideologia Adierazteko Askatasunaren Mugak: Ordena Publikoa

Ordena publikoaren kontzeptua modu itxian ulertu behar da. Pertsonak edo ondasunak arriskuan ez jartzeko egitatezko egoerak babestean datza. Bizitzeko edo osotasun fisikorako lotura estua du. Helburuak hauek dira: indarkeriazko portaerak ekidin, delituak prebenitu, eta herritarren oinarrizko...

Jarraitu irakurtzen "Adierazpen Askatasunaren Mugak: Erlijioa, Terrorismoa eta Gehiago" »

Obligazioen Sailkapena: Gida Osoa

Psikologia eta soziologia3,49 KB

Obligazioen Sailkapena

Obligazioak hainbat modutan sailka daitezke, haien ezaugarrien arabera:

Emateko Obligazioak

Obligazio bat ematean datza. Saintzeko betebeharra, gehigarriak eman behar dira kontratuan jarri ez arren. Gaia zehaztua denean, amaitzeko obligazioa eta eman ezean honen pareko diru kopurua. Zehaztugabea bada, ez da amaitzen baina desagertu ezkero antzeko zerbait eman.

Egiteko Obligazioak

Baiezkoak ala positiboak dira. Bi aukera daude:

  • Jarduera Obligazioa: Eskatzen zaiguna jarduera bat da, hau bukatzerakoan gure obligazioa bukatzen da.
  • Emaitza Obligazioa: Eskatzen zaiguna emaitza bat da, hau lortu arte gure obligazioa ez da bukatu.

Ez Egiteko Obligazioak

Hasieratik egiten ez direnak edo zerbaiten ondorioz egiten ez direnak bereiz daitezke....

Jarraitu irakurtzen "Obligazioen Sailkapena: Gida Osoa" »

Nazioarteko Asanblada Orokorra: Segurtasun eta Gizarte-Ekonomia Kontseiluak

Frantsesa3,3 KB

Asanblada Orokorra

• Estatu guztiak ordezkatuak berdintasun printzipioa bermatzen da • Erabakiak ez dira lotesleak. Gomendioak • Idazkari Nagusiaren izendapena • SK-rako kide ez iraunkorrak hautatu• Kide berrien onarpena (SK-rekin batera)• Bakea eta segurtasunaren inguruan neurriak har ditzake • Bakea mantentzeko operazioen aurrekontua erabaki• Aurrekontua 2 urtetarako onartu eta estatu kideen kuotak zehaztu• Gizarte eta Ekonomia Kontseiluko eta Adm. Fiduziarioaren Kontseiluko hautazkoak diren kideak aukeratu • SK-rekin batera Nazioarteko Justizia Auzitegi komagistratuak • Ohiko Batzarraldia urtero irailaren hirugarren asteko asteartean hasi

Segurtasun Kontseilua

• Funtzio nagusia nazioarteko bakea eta segurtasuna mantendu...

Jarraitu irakurtzen "Nazioarteko Asanblada Orokorra: Segurtasun eta Gizarte-Ekonomia Kontseiluak" »

Lan Kooperatiboa, Galderak eta Sailkapen Taxonomikoak

Hizkuntza eta literatura2,29 KB

Zergatik Lan Kooperatiboa?

Argitasunez idazteko gaitasunaren garapena errazten du.

Ahoz komunikatzeko gaitasuna errazten du.

Ikaslegoa hiritar gisa prestatzea ahalbidetzen du.

Gaur egungo lan-merkaturako hobeto prestatzen du.

Ikaskuntza independente eta autozuzendua sustatzen du.

Ikasleen konpromiso gradua areagotzen du.

Ikaskuntza prozesuan partaidetza aktiboa sustatzen du.

Galdera Onek Azalpen Zientifikoen Eraikuntza Gidatzen Dute

Zeintzuk dira galdera onak?

  • Zer gertatzen da? Nola aldatzen du? Nola azalduko zenuke…? Zer gertatuko litzateke…?
  • Modelo zientifikoak azaltzen laguntzen dutenak…
  • Pentsatzen duguna zalantzan jartzea eramaten gaituenak.
  • Errealitatea deskribatzen eta interpretatzen laguntzen dutenak…

Kategoria Taxonomikoak

  • Domeninua
  • Erreinua
  • Phylum-
...
Jarraitu irakurtzen "Lan Kooperatiboa, Galderak eta Sailkapen Taxonomikoak" »

Ortega y Gasset: Objektibismoa, Perspektibismoa eta Arraziobitalismoa

Filosofia eta etika6,96 KB

Objektibismoa (1902-1914)

Neokantismoaren eragina jaso zuen korronte honek ezagutza-prozesurako oinarri gnoseologiko sendoa aldarrikatzen du. Zientziaren eta filosofiaren oinarrian fisika matematikoaren baldintza formalak ezarri behar dira.

Espainiaren arazoak eta konponbideak

Espainia Europatik urruntzen duten arazoak:

  • Pentsamendu sakona landu ordez, “literatura” egiteko zaletasuna.
  • Eztabaida antzuetan aritzeko joera.
  • Atzerapen zientifikoa.
  • Jarrera subjektiboa.

Konponbideak:

  • Objektibismoaren diziplina landu.
  • Subjektibismoaren gaixotasuna sendatzeko, zientziaren gaitasun hauek garatu:
    • Zehaztasuna eta metodoa.
    • Jarrera kritikoa.
    • Arrazionaltasuna.
  • Ezagumena hezi eta trebatu.

Masa eta elitea

Gizartearen gainbehera gizakien bikaintasun-zaletasuna galtzen denean...

Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset: Objektibismoa, Perspektibismoa eta Arraziobitalismoa" »

Aurkikuntzak eta Errege Boterea: XVI. Mendeko Gakoak

Matematika3,33 KB

Aurkikuntzak

Eragileak

  • Politikoak eta Ekonomikoak: Erregetzaren sendotzea, ekialdeko merkatura zuzenean bidaltzeko.
  • Zientzia eta Teknika:
  • Lurraren biribiltasuna onartzen da.
  • Nabigaziorako tresna berriak: koadrantea, portulanoa, astrolabioa eta karabela ontzi berria.
  • Erlijiosoak eta Ideologikoak

Bidaiak eta Bidaiariak

  • Portugesen Esplorazioa:
  • Portugaleko infante Enrique Nabigatzaileak nabigazio eta esplorazio bidaiak sustatu zituen.
  • Portugalen helburua Sudaneko urrea lortzea eta Indiarekin salerosketan aritzea zen.
  • Portugaldarrek Sudanera eta Afrikara joan nahi zuten espezie bila.
  • Ibilbidea: Afrikako kostaldea inguratuz ailegatu ziren Indiara (+Madeira, +Azoreak, +Cabo Verde, +Bojador, +Gineako Golkoa, +azkenik Indiara).
  • Gaztela:
  • Amerikako jatorria itsas gizon
...
Jarraitu irakurtzen "Aurkikuntzak eta Errege Boterea: XVI. Mendeko Gakoak" »

Akoplamenduak, Enbrageak eta Balaztak: Mugimenduaren Kontrol Mekanismoak

Teknologia2,52 KB

Akoplamenduak

Cardan giltzadura: Akoplamendu mugikorrik ezagunena da. Mugimendua igortzeko aukera ematen du nolabaiteko angelua sortzen duten ardatz biren artean, transmisio angelu hori aldatu arren. Gurutze bat dauka erdian, bi urkilari lotuta. Halako bi giltzadurarekin eta ardatz ildokatu batekin, ardatz zurrun hedagarriak lortzen dira, eta horiek aplikazio ugari dute mugimendua berriz ere mugikorrak diren elementuetara igortzeko.

Enbrageak

Enbrage gobernatuak: Loturiko ardatzen arteko mugimenduaren jarraitasuna eusteko edo eteteko aukera ematen duten akoplamenduei ematen zaie enbrage izena. Jarraitasuna eta ez-jarraitasuna aldaketa-eragingailu zehatzen bidez egiten denean, enbrageak gobernatuak direla esaten da. Mugimenduaren jarraitasuna diskoak...

Jarraitu irakurtzen "Akoplamenduak, Enbrageak eta Balaztak: Mugimenduaren Kontrol Mekanismoak" »

Testu-estrategiak eta adibideak

Beste ikasgaiak4,01 KB

1. Sarrerakoa

Gaira hurbildu eta interesa sortu. Gaia aurkeztu. Testua ulertzeko giltza eman. Kiztikatu irakurlea, itxaropenak sortu.

Liburu adimen-ezetik? Honi erantzuteko, erakutsiko dugu gogo bat atal txiki askoz eraiki daitekeela, horietako bakoitza berez adingabea delarik. Minsky, M. (2008). Gogoaren elkartea. Klasikoak. (Gogoek nola funtzionatzen duten azaltzen saiatzen da. Nola sor daiteke adimena)

2. Bukaerakoa

Informazioa itxi, azaldutakoa laburbildu, arazoari konponbidea eman.

Liburu honek abiapuntutzat hartzen du izaki gogodun oro, dela burmuina dela makina, pentsatzeko gai ez diren gauza txikiagoz osatuta dagoela. Liburuaren egitura bera ere horren erakusle da: orrialde bakoitzak beste orrialde batzuek egiten dutenari probetxua ateratzen...

Jarraitu irakurtzen "Testu-estrategiak eta adibideak" »