Alokairu Modalitateak eta Sistema

Zuzenbidea2,16 KB

Alokairu Modalitateak

3.1. Diruz ordaindutako alokairua=> Langileari diru kopurua eman ahal zaio legezko diruan, taloi bidez edo kreditu entitateen banku transferentzia bidez. Enpresaburuak, berak, erabakiko du zelan egingo den ordainketa eta horren berri eman beharko du.

3.2 Gauzaz ordaindutako alokairua=> Gauzaz ordaindutako alokairua da ekoizkinak edo zerbitzuak ematea, eta hoiek izan daitezke: Arropa, ur hornidura, garraioa, automobila, etxebizitza…

  • Erregelak:
  • a) Gauzaz jasotako alokairua ezin da izan alokairu izaerako hartukizunen %30 baino haundiagoa.
  • b) Ezin da ordaindu alkoholdun edariekin edo droga kaltegarriekin.
  • c) Zuzenean langileari ordaindu behar zaio.

Alokairu Sistema

Prozedura edo sistema batzuk bereiz daitezke alokairuaren zenbatekoa zehazteko. Aukeratzea alderdiei dagokie, batez ere hitzarmen kolektiboak aplikatzen dira.

Denboraren araberako soldata eta emaitzaren araberako soldata

Bi izan daitezke alokairua finkatzeko irizpideak: lan zerbitzuak emateko erabili den denbora eta lanarekin lortutako emaitzak. Denbora unitatearen araberako alokairua finkatzeko kontutan izango da zerbitzuaren iraupena ez egindako lan kantitatea. Beti ere gutxieneko etekina emateko betebeharra dago.

Obra unitatearen araberako alokairua finkatzean kontutan izango da egindako lan kantitatea eta kalitatea, ez hori egiteko erabili den denbora.

Atazaren araberako alokairua

Sistema honetan langileak bere gain hartuko du, lansaioan zein beste denbora-unitate batzuetan, lan kantitate jakin bat egiteko betebeharra. Beraz, atazaren arabera finkatutako lana burutzean, lansaio edo denbora unitate hori bete dela ulertuko da. Sistema honen berezitasuna da emaitza ordaintzea ez lansaioa.

Komisioaren araberako sistema

Emaitzaren araberako sistema mota bat da. Sistema honetan alokairua ordaintzen denean, ordainsariak kalkulatu behar dira langilea bitartekari izan den negozioak aintzat hartuta.

Mozkinetan parte hartzea

Alokairua edo horren zati bat, finka daiteke enpresaren errentagarritasuna kontutan hartuta, hau da, enpresaren mozkinaren arabera.

Deskargatu

PDF Word HTML