Eremu Magnetikoak: Indukzioa, Legeak eta Materialak
Espira baten inguruko eremu magnetikoa
Espira baten inguruko eremu magnetikoan aldaketa bat gertatzen denean, espiran indar elektroeragile bat sortzen da. Lau printzipio:
- Eroale batetik zehar korrontea zirkulatzean, eroalearen inguruan eremu magnetiko bat sortzen da. Korrontearen balioa handitzen bada, fluxuarena ere bai. Korrontea sinusoidala bada, fluxua ere bai.
- Espira bat, denboran zehar aldatzen den eremu magnetiko baten eraginpean badago, espira horretan tentsio bat induzituko da (Faraday-ren legea).
- Korronte batez zeharkatutako eroale bat eremu magnetiko baten barruan badago, eroale horren gainean indar bat agertuko da (motor ekintza). (Biot eta Savart-en legea).
F = B · L · I · sinα (non: B = indukzioa; L = eroalearen luzera; I = intentsitatea