Unibertsitatea mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Haur Hezkuntzan Irakurketa eta Idazketa: psikogenesia, fase eta metodologia

Magisteritza-n eguneratua20,8 KB

HH5: Irakurketa eta Idazketa

1. EXAMEN 1

1.1 Hizkuntza idatzia lantzeko ariketa

Ikasleek beren familiako kide bati eskutitz bat idatziko diote eskerrak emateko, eskolako ekitaldi batera etorri izanagatik. Ekitaldia eskolako jaialdia izan daiteke, non ikasleek dantza, abesti edo antzerki bat aurkeztu duten. Idatziko den mezuaren helburua da ikasleek eskerrak ematea eta maitasuna adieraztea, eta, bide batez, idazketa hobetzea, hizkuntzaren erabilera garatzea eta komunikazio gaitasunak lantzea.

Jardueraren faseak:
  1. Sarrera (5 minutu): Irakasleak idazketa jardueraren helburua azalduko die ikasleei: eskerrak ematea. Adibide bat emango du eta modelo gisa erabiliko du.
  2. Ideien bilketa (10 minutu): Ikasleak, binaka edo talde txikitan, beren ideiak partekatuko
...
Jarraitu irakurtzen "Haur Hezkuntzan Irakurketa eta Idazketa: psikogenesia, fase eta metodologia" »

Amaren Eskuak: Laburpena eta Pertsonaien Gida

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,46 KB

Amaren Eskuak – Karmele Jaio

  • Non egiten du lan Nereak?

    Egunkari batean.

  • Norekin bizi da?

    Bere senar Lewisekin, eta alaba Maialenekin.

  • Non ezagutu zuen bere senarra?

    Oxforden, beste lagun batekin (Maite) urtebeterako Ingalaterrara joan zenean.

  • Zergatik dago Nerearen ama (Luisa) ospitalean?

    Burua galtzen hasi delako. Kalean galduta topatu zuten, ezer gogoratu eta ezagutzen ez zuela.

  • Zein senideri deitu dio Nereak amaren egoera dela eta, laguntzeko?

    Bere izeko Doloresi (amaren ahizpa).

  • Non bizi da hau?

    Alemanian.

  • Non egiten zuen lan amak gaztetan?

    Familiako jatetxe batean.

  • Zer dakizu Karlosi buruz?

    Nerearen mutil-laguna zen. Egun batetik bestera bat-batean desagertu zen ezer esan gabe. Badirudi jarduera politikoengatik polizia atzetik zuela eta ihes egin behar

...

Jarraitu irakurtzen "Amaren Eskuak: Laburpena eta Pertsonaien Gida" »

Xabier Lizardiren poema: Euskal Pizkundea eta euskararen defentsa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua981 bytes

EUSKAL PIZKUNDEA: Poema hau Xabier Lizardik idatzitakoa da

Euskal Pizkunde garaiko idazlea dela esan dezakegu. Euskal Pizkunde garaia, 1876ko Gerra Karlistaren bukaerarekin eman zen eta garai hau euskararen sustapenaren mugimendu sozial eta kulturalen oinarrituta dago.

Xabier Lizardi olerkaria da

Olerkari honen helburua, euskal kultura bultzatzea da. Poema honetan argi ikusten da hizkuntza politiko bat erabiltzen duela, baliabide literarioekin, metadoreekin, sinboloekin...

Lizardi garbizalea da

Neologismoak erabiltzen ditu gaztelerazko hitzak kentzeko. Euskara erabilia izan behar da baina inongo mailegu gabe.

Felipe Arrese Beitiak hilzorian utzi duen Amatxo Zarra

Neologismoa ageri da azkentzea eta heriotza esan nahi du. Gurutzea hitza ere agertzen...

Jarraitu irakurtzen "Xabier Lizardiren poema: Euskal Pizkundea eta euskararen defentsa" »

Espainiako klimaren faktoreak, elementuak eta motak: laburpena

Geografia-n eguneratua13,81 KB

Oinarrizko Kontzeptu Meteorologikoak

Eguraldia
Atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da. Aldakorra izan ohi da, eta behaketa zuzenen bidez zehazten da. Meteorologia da eguraldia aztertzen duen zientzia.
Klima
Atmosferak leku jakin batean duen batez besteko egoera da, urte osoan gertatzen diren eguraldi moten ohiko segidak eraginda. Klimaren ezaugarriak modu estatistikoan zehazten dira, batez besteko balioak kalkulatuz; horien fidagarritasuna epe luzeko (30 urteko) behaketak eginez lortzen da.
Eguraldi mota
Altuerako nahiz gainazaleko zirkulazio atmosferikoak egoera atmosferiko ugari eragiten ditu urtearen joanean, eta horrek eguraldia mota batekoa edo bestekoa izatea ekartzen du.
Ekintza-gunea edo ekintza-zentroa (antizikloia eta depresioa/
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako klimaren faktoreak, elementuak eta motak: laburpena" »

Giza baliabideen kudeaketa enpresan: plangintza eta hautaketa prozesua

Ekonomia-n eguneratua2,72 KB

1. Enpresak helburu zehatz batzuk lortzeko jaiotzen eta bizi izaten dira. Helburu horietara eramango dituzten jarduerak garatzeko, baliabide batzuk behar dira. Giza baliabideek, beste baliabideen aldean, ezaugarri bereziak azaltzen dituzte, hala nola, kostu handia, helburu eta interes propioak dituzte, eragina eta boterea ere.

Giza Baliabideen Azpisistema

2. Giza baliabideen azpisistema erakunde bat osatzen duten pertsona guztiek eratzen dute. Azpisistema handia da, erakunde osoan zehar hedatzen da. Horrek betetzen duen funtzioa lan-harremanetako funtzioa da. Erakundea lan-indar nahikoaz eta efizienteaz hornitzea, behar den unean eta ekonomikotasun-irizpideaz. Enpresa-jarduera hauetaz arduratzen da: giza baliabideen plangintza, bilatzea eta aukeratzea,...

Jarraitu irakurtzen "Giza baliabideen kudeaketa enpresan: plangintza eta hautaketa prozesua" »

Zientzia-metodoa eta ikerketa motak: gida laburra

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,12 KB

Zientziaren Metodoaren Urratsak

  1. Problema definitu.
  2. Funtsezkoa ez dena baztertu.
  3. Behaketa sinple eta esperimentala erabiliz, arazoari buruzko ahalik eta datu gehien bildu.
  4. Hipotesia formulatu: esaldi labur bat edo formula matematiko bat.
  5. Esperimentuek egiaztatzen badute, hipotesia indartu egiten da eta teoria edo lege natural bihur daiteke.

Metodo Zientifikoaren Oinarriak

  • Arazoa definitu.
  • Hipotesiak formulatu.
  • Datuak bildu.
  • Datuen analisia eta emaitzen azterketa.

Ikerketaren 5 Ezaugarri Nagusiak

  1. Sistematikoa: Arazoak eta aldagaiak aurkitu, ikerketa diseinatu, aldagaien arteko loturak bilatu eta datuak bildu.
  2. Logikoa: Prozesuaren azterketak ondorioen balioa aztertzeko aukera emango digu.
  3. Enpirikoa: Errealitatetik jasoko ditugu datuak erabakiak hartu aurretik.
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzia-metodoa eta ikerketa motak: gida laburra" »

Erregimen Zaharra eta liberalismoa: gizartea eta ekonomia

Historia-n eguneratua2,96 KB

Erregimen Zaharraren Gizarte Egitura

Nobleziaren Mailak eta Ezaugarriak

  • Baroia: Noble tituludunen sailkapenean mailarik xumeenetarikoa zen, Euskadin aitoren semeekin pareka zitekeena. Beste nobleen menpe zeuden eta lurralde baten administrazioaz arduratzen ziren.
  • Zaldunak: Hiribilduetako etxe armarridunen jabeak ziren. Hiriko oligarkiako kideak ziren.
  • Kapare soilak: Jaiotza-eskubideengatik nobleen pribilegioak zituztenak ziren. Gipuzkoan eta Bizkaian gertatzen zena zen, eta hori zela eta, administrazioan lan egiteko aukera zeukaten.

Ekonomia eta Sistema Feudala

Lurraren Jabetza eta Maiorazkoa

Nekazaritzak garrantzi handia zeukan, eta lurraren jabetzak boterea eta aberastasuna ematen zituen. Lurrak ezin ziren erosi edo saldu, eta herentzia pertsona...

Jarraitu irakurtzen "Erregimen Zaharra eta liberalismoa: gizartea eta ekonomia" »

Esaera basatiak euskaraz: atsotitz eta esaera zaharren bilduma

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua1,44 KB

ibiltari gauean, logale goizean/ txakur zaunkalaria, nekez hozkari/ baneuka eta balitz, elkarren ondoan dabiltz/ atzerri, otserri/ ardien kulpak, bildotsak pagatu/ bost zentimoko pupua, hamar zentimoko trapua/ zahar hitz, zuhur hitz/ eroriz, ikasten da oinez/ askoren mina, txoroen atsegina/ oilo ibiltari, azerien janari/ gezurrak buztana labur/ gogozko tokian, aldaparik ez/ han ere, gozez hil/ nagusi askoren mina, txakurrak oinutsik/ adiskide onekon, orduak labur/ eguzkia nora, zapiak hara/ zenbat buru, hainbat aburu/ burutik nekatzen ez duenak, hanketik nekatu behar/ itsuen herrian, begibakarra alkate/ sua eta ura, belaunetik behera/ a zer parea, karakola eta barea/ osasuna munduko ondasuna/ lan lazterra, lan alferra/ geroa, alferraren leloa/
...
Jarraitu irakurtzen "Esaera basatiak euskaraz: atsotitz eta esaera zaharren bilduma" »

Epe luzerako ibilgetu hornitzaile

Ekonomia-n eguneratua2,42 KB

Irabaziak:1.Negozio zifraren

 zenbateko garbia: /Salmentak

2.Ekoizkinen izaki-aldaketa(0)

3.Bere aktiborako Enpresak

egindako lanak:/ (sacar pobecho I+G)

Gastuak:4.Horniketak:

Lehengaien kontsumoa eta

 beste kontsum.Gaiak

5.Ustiapeneko beste sarrerak

6.Langileen gastuak(soldatak)

7.Ustiapeneko beste gastuak

(energía edo garraio kostua)

(kudeaketa arrunteko gastuak)

8.Ibilgtu.Amortizazioa:Ukiezina

9.Ibilgtu.Dirulaguntza(0)

10.Hornidura ezkorregiak

(merktal funtsaren narrioa

, bezeroen narrio-galera)

11.Ibilgtu.Hondatzearen emaitza:

Narrioak-galerak

Besterenganaketa Emaitza(makinaria kontabiliz)




A.Ez-korron:

Ibilg.Ukiez:jabetza Indus,I+G,apl.Infor

Ibilg.Material:lurrak,erainkuntzak

,makinaria,garraioak,makinaria

amort.Metatua

Ibilg.Finantziario:epe Luz. finantza-

...
Jarraitu irakurtzen "Epe luzerako ibilgetu hornitzaile" »

Euskal baserrien arkitektura: historia, tipologiak eta paisaia

Arteak eta humanitateak-n eguneratua4,31 KB

Historia

XIX. Mendea arte

Baserria ustiapen bat osatzen zuen elementu multzoa zen (animaliak, lurrak, baratzak, labeak...). Kontzeptu abstraktuagoa zen orubea, abizen edo leinu baten jatorria, sorlekua. Antzinako mitoak, sinesmenak, ohiturak eta kulturarekin lotura estua zuen. Materialei dagokienez, harria behean eta zura goian erabiltzen ziren (hasieran dena zura zen), ondoren harlangaitza edo adreilua, eta azkenik, harrizkoa guztiz. Baserri zaharrenak zurezkoak ziren, eta XVII. mendekoak harlangaitzez eraikitzen ziren (1. solairuan). Taulaz estalitako oin et habez osatutako egitura zuten, ganbara barne.

XVI-XVII. Mendeak

Forma bernakularraren aberastasuna nabarmena zen (geografia zatiketa naturalak, eraikuntza tradizioa oso lokalista eta ekonomia,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal baserrien arkitektura: historia, tipologiak eta paisaia" »