Euskal baserrien arkitektura: historia, tipologiak eta paisaia

Arteak eta humanitateak-n eguneratua4,31 KB

Laburpena

Dokumentuak Euskal Herriko baserrien arkitektura aztertzen du, XVI. mendetik XVIII. mendera arteko garapena azalduz. Baserrien materialak, egitura motak (saredun, egurrezko, arku atariko, adreiluzko bilbadura, jauregi baserria...) eta eskualdeen arabera dituzten ezaugarriak azaltzen dira. Azkenik, paisaiaren eta ingurune naturalaren arteko integrazio kontzeptua laburki aipatzen da.

Funtsezko puntuak

  • Baserria ustiapen bat osatzen zuen elementu multzoa zen: animaliak, lurrak, baratzak eta labeak barne.
  • Materialei dagokienez, hasieran dena zura zen; ondoren harlangaitza edo adreilua eta azkenik harria erabili zen.
  • Saredun baserriak XVI. mende hasieran hasi ziren eraikitzen, eta zurezko habexkak sare bat osatzen zuten, baoak harlangaitzez edo adreiluz beteta.
  • Arku ataria duten baserriak historian garatuenak dira; Gipuzkoan hiru arku baino gehiago dituztenak daude.
  • XVIII. mendean harlandua pinturaz tapatzen saiatu ziren, eskualde bakoitzaren arabera ezberdin.
  • Adreiluzko bilbadura Bizkaiko zati batean soilik zabaldu zen; jauregi baserria XVIII. mendetik aurrera Elorrio eta Markina inguruan garatu zen.

Frogatu zeure burua

Historia

XIX. Mendea arte

Baserria ustiapen bat osatzen zuen elementu multzoa zen (animaliak, lurrak, baratzak, labeak...). Kontzeptu abstraktuagoa zen orubea, abizen edo leinu baten jatorria, sorlekua. Antzinako mitoak, sinesmenak, ohiturak eta kulturarekin lotura estua zuen. Materialei dagokienez, harria behean eta zura goian erabiltzen ziren (hasieran dena zura zen), ondoren harlangaitza edo adreilua, eta azkenik, harrizkoa guztiz. Baserri zaharrenak zurezkoak ziren, eta XVII. mendekoak harlangaitzez eraikitzen ziren (1. solairuan). Taulaz estalitako oin et habez osatutako egitura zuten, ganbara barne.

XVI-XVII. Mendeak

Forma bernakularraren aberastasuna nabarmena zen (geografia zatiketa naturalak, eraikuntza tradizioa oso lokalista eta ekonomia, gizarte talde araberakoa). Baserrietan teknika berriak sartu ziren moda zela eta. Gaur egungo baserri zaharrak 1500-1900 urte ingurukoak izango dira. Berritzun, adibidez, 1309ko erregistroa duen baserri bat dago.

1. Harrizko baserri errenazentistak

Gipuzkoako lehen baserri ezagunenetan, lau fatxadak harrizkoak ziren (itxura osoa, itxura hermetikoa). Oin handiak zituzten, eta horrek esan nahi du nekazaritzan aritu zirela guztiz, nekazaritza etxeak zirela.

2. Saredun baserriak

Fatxadan egitura bizia zuten (Ondarroako rotondako bloke etxeak bezala). Gehienak Gipuzkoan aurkituko dira. XVI. mende hasieran hasi ziren eraikitzen, eta XIX. mendera arte garatu ziren aldaketekin. Ezaugarri amankomunak zituzten: zurezko habexkek sare bat sortzen zuten (hainbat dimentsioetakoa), plano bertikala eusten zuten, eta baoak kareaz luzitutako harlangaitzez edo adreiluz beteta zeuden (gertukoa zenez, agerian uzten zen adreilua). Egitura mota horri esker, arinak eta sendoak ziren (altuagoak ziren baserrietan hegalak sortuko ziren, baina ez Gipuzkoan).

3. Egurrezko baserriak

Fatxadako atal handiak egurrez zituzten baserriak Gipuzkoako lehenak ziren (merkea, ohola erabili, ikusgarria). XVI. mendean eta XVII. mende erdira arte indarrean egon ziren. Atarioa nahi zuten baserrietan, eskeletoa ez zegoen zertan haritza izan.

4. Arku ataria duten baserriak

Historian garatuenak diren baserriak dira hauek (harrizko arkuak). Hiru arku baino gehiago dituzten baserriak Gipuzkoan daude (gehienetan lau bat solairuko baserriak, lau arku). Hiru arku baino gutxiago dituztenak, Nafarroan eta Bizkaian. Arkuak erabiltzen ziren estalitako eremuak handitzeko, ukuiluak edo ataripeak kendu eta sukalde, egongela eta logelak egiteko.

XVII-XVIII. Mendeak

Intentzio estetikoa ikusiko da, arkuetan dekorazioa bitartez. Egitura motak, karga hormak, su hormak eta kolomoak. Mota ezberdinak ikusiko dira, harlandua eta harlangaitza. XVIII. mendean harlandua tapatzen saiatuko dira, pintura bitartez. Hau eskualde bakoitzaren arabera ezberdina izango da. Sarreran, erdi puntuko arkua, dobelak eta harlangaitz leuna.

1. Adreiluzko bilbadurako baserriak

Adreilua erabiltzen zen egurraren ordez, suteak ekiditeko gehienbat. Baoak estaltzeko habeak bistan uzten ziren fatxadan. Arku beheratuak erabiltzen hasiko dira, pisua banatzeko eta gutxitzeko. Fatxadak zarpiatzen eta harlangaitza estaltzen ziren (oinarri amankomuna: zurezko habexka sarea fintzea eta plano bertikalen sostengatzea). Adreiluzko bilbadura Bizkaiko zati batean soilik zabaldu zen.

2. Jauregi baserria

XVIII. mendetik aurrera garatzen hasi zen, Elorrio eta Markina inguruan. Bolumenak eta harria protagonistak ziren.

3. Arku ataripera baserriak

Fatxadaren zabaltasun osoan harria erabiltzen zen. Arkoa askotan harlanduzko ate buruetan jarrita aurkituko da, horrela baoak erregularizatuko dira.

4. Arku atariperik gabeko baserriak

Baserri motak Euskal Herrian

  • Laborantza eta abeltzaintza
  • Solairu bakarrekoa
  • Bi solairukoa
  • Dekorazioa
  • Garaia
  • Dorre baserria

Paisaia Europa kontzeptua

Natura eta kulturan integrazioa eta kontsiderazioa, diseinu arkitektonikoari dagokionez. Eraikitzen dena naturarekin eta paisaiarekin integratuta egotea nahi dute. Identitatea eremuarena, ondare naturala. Ingurune naturala, ondare kulturala, jasangarritasuna, identitate lokala, espazio publikoak, hiri/landa arteko konexioak. Lurralde langa, bizia, eraikia = arkitektura (espontaneoa/diseinatua).

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein materialekin eraikitzen ziren euskal baserriak?

Hasieran dena zura zen. Gero harlangaitza edo adreiluak erabiltzen hasi ziren, eta azkenik harria guztiz. Zurezko baserri zaharrenak ziren, eta XVII. mendean harlangaitzez eraikitzen hasi ziren.

Zer da saredun baserria?

Fatxadan egitura bizia duen baserri mota da, zurezko habexkek sare bat osatzen dutena. Gehienak Gipuzkoan daude, eta XVI. mende hasieran hasi ziren eraikitzen.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer zen baserria, testuaren arabera?
2. Zein mendetan hasi ziren eraikitzen saredun baserriak?
3. Zein eskualdetan daude hiru arku baino gehiago dituzten arku ataria duten baserri gehienak?
4. Zein ezaugarri zuten saredun baserriek?
5. Zein eskualdetan garatu zen jauregi baserria XVIII. mendetik aurrera?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.