DBH mailako Teknologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Korronte elektrikoa: noranzkoa, unitateak eta legeak

Teknologia4,64 KB

Korronte elektrikoa: galderak eta erantzunak

Zein da korrontearen noranzko konbentzionala?

Erantzuna: Polo positibotik polo negatiborantz.

Zein da korrontearen noranzko egiazkoa?

Erantzuna: Polo negatibotik polo positiborantz.

Zirkuitu elektrikoen osagaiak

Erantzuna:

  • Sorgailuak
  • Kableak edo eroaleak
  • Konektatutako zenbait elementu (adibidez, kargak, erresistentziak, motorrak, etab.)

Eraldagailu motak eta egiten dituzten eraldaketak

Erantzuna: Lanparak eta motorrak energia elektrikoa energia erabilgarriago bihurtzen dute (argia, mugimendua, etab.).

Korronte elektrikoa zergatik eten da?

Erantzuna: Zirkuituan edo haren elementu baten akatsak eraginda edo segurtasun-elementuen (adibidez, fusiblea edo etengailua) eraginez korrontea eten daiteke.

Karga motak

Erantzuna:

...
Jarraitu irakurtzen "Korronte elektrikoa: noranzkoa, unitateak eta legeak" »

Uraren Arazketa: Prozesuak, Garrantzia eta Ondorioak

Teknologia2,45 KB

Zer funtzio betetzen du araztegi batek?

Araztegi batzuek naturatik hartutako ura edangarri bihurtzen dute eta kontsumo-sareetara bidaltzen dute. Beste araztegi batzuk, berriz, uraren erabileraren ondorioz bertan sortutako hondakinak garbitzeaz arduratzen dira.

Oinarrizko prozesuak eta tratamenduak

  1. Aurretratamendua: Ura iragazi egiten da burdin sare baten bidez, eta bertan zikin edo zabor handiena kentzen da.
  2. Lehen tratamendua: Ura filtratu eta dekantatu egiten da. Dekantazio-ontzietan osagai arinak eta pisuak bereizten dira. Pisutsuak hondoratu egiten dira eta arinak gainean geratzen dira; biak ala biak kentzen dira.
  3. Bigarren tratamendua: Hainbat bakterio sartzen dira putzu horietan. Bakterio horiek materia organikoa deskonposatzen dute eta berriz
...
Jarraitu irakurtzen "Uraren Arazketa: Prozesuak, Garrantzia eta Ondorioak" »

Energia: Motak, Iturriak eta Ekoizpen Elektrikoa

Teknologia5,34 KB

Energiaren Oinarriak eta Motak

1. Energia motak eta haien azalpenak

  • Energia mekanikoa: Mugimenduari lotutako energia da.
  • Energia elektrikoa: Deskarga eta korronte elektrikoei lotutako energia da.
  • Energia termikoa: Beroari lotutako energia da.
  • Argi-energia: Argiak berarekin dakarren energia da.
  • Energia nuklearra: Erreakzio nuklearrei lotutako energia da.
  • Energia kimikoa: Erreakzio kimikoek askatzen duten energia da, edo erreakzio horiek gertatzeko eman behar dena.

2. Energiaren eraldaketa eta adibideak

Zura erretzean, bertan metatutako energia kimikoa energia termiko eta argi-energia bihurtzen da.

Energia-iturriak eta Erregai Fosilak

3. Energia-iturri motak

  • Energia-iturri berriztagarriak: Haizea, eguzkia...
  • Energia-iturri berriztaezinak: Erregai fosilak,
...
Jarraitu irakurtzen "Energia: Motak, Iturriak eta Ekoizpen Elektrikoa" »

Energia Motak, Ezaugarriak eta Iturriak

Teknologia7,5 KB

Energia Motak

1. Mekanikoa:

  • Zinetikoa: Mugimenduekin lotutako energia.
  • Potentziala: Altuerarekin lotutako energia.

2. Energia Elektrikoa: Elektroien mugimendu edo korronte elektrikoekin lotutako energia.

3. Barne-energia: Atomo eta molekulen mugimenduekin lotutako energia.

4. Irradiazio-energia: Uhinekin lotutako energia.

5. Energia Kimikoa: Erreakzio kimikoetan agertzen den energia.

6. Energia Nuklearra: Atomoen nukleoekin lotutakoa. Bi mota:

  • Fisioa: Atomo nukleoa puskatzean sortzen da.
  • Fusioa: Atomo nukleoa elkartzean sortzen da.

7. Bero-energia: Tenperatura aldaketekin lotutako energia.

Energiaren Ezaugarriak

  1. Metatu egin dezakegu; horri esker, behar dugunean erabil dezakegu.
  2. Garraiatu egin dezakegu. Energia leku batetik bestera igaro daiteke, hura lekualdatzeko
...
Jarraitu irakurtzen "Energia Motak, Ezaugarriak eta Iturriak" »

Instalazio Elektrikoetako Gailu eta Osagaiak

Teknologia2,51 KB

Aginte elementuak

  • Etengailuak: Elementu honek zirkuitua zabaldu edo itxi egiten du. Akzionamendu desberdinetakoak izan daitezke: palanka, giltza...
  • Konmutagailuak: Elementu honek bi linea independente kudeatzen ditu; hiru kontaktu ditu. Era honetara, elementu bat edo gehiago elikatu ditzakegu bi puntu ezberdinetatik.
  • Gurutzatze-konmutagailuak: Elementu honek sarrerako bi borne eta irteerako beste bi dauzka. Lau kontaktuetatik bi edo beste biak egongo dira kontaktuan, bere posizionamenduaren arabera.
  • Pultsadorea: Etengailu batek duen funtzio bera du. Elementu honen bidez zirkuitua itxita edo irekita mantenduko da.
  • Korronte-hartuneak edo entxufeak: Klabijen bidez, hargailuak sare elektrikoarekin hartu-emanetan jartzeko erabiltzen dira.

Argiztapen osagaiak

  • Erreaktantziak:
...
Jarraitu irakurtzen "Instalazio Elektrikoetako Gailu eta Osagaiak" »

Osagai Elektronikoak: Kondentsadoreak, Transistoreak eta Diodoak

Teknologia2,33 KB

Kondentsadoreak

Kondentsadoreek karga elektrikoa pilatzeko eta gero erabiltzeko balio dute. Isolatzaile batez banatutako metalezko 2 plakak osatzen dute. Plakek terminal bana dute lotuta, zirkuituan konektatzeko. Farad (F) unitatetan neurtzen da.

Kondentsadore baten terminalak pilara konektatzen baditugu, kondentsadorea ia bat-batean kargatzen da. Behar duen denborari karga-denbora deritzo, eta deskargatzeko behar duenari, deskarga-denbora. Bat kargatzeko eta deskargatzeko behar duen denbora kontrolatzeko tenporizadoreak sortzen dira.

Transistoreak

Material erdieroalezko hiru geruzak osatzen dute, eta hiru terminal dituzte. Transistorearen terminalei kolektore, igorle eta oinarri deritze.

  • Etete-egoera: Rb oso handia bada, Ib=0 da eta ez du uzten
...
Jarraitu irakurtzen "Osagai Elektronikoak: Kondentsadoreak, Transistoreak eta Diodoak" »

Motor Elektrikoak: Korronte Zuzeneko eta Alternoko Oinarriak

Teknologia2,2 KB

Korronte Zuzeneko Motorrak

Energia elektrikoa korronte zuzen moduan hartu eta bere atal higikorraren biraketaren ondorioz energia mekaniko bihurtzen duen motorra da.

Osaera

Estatorea

Atal finkoa da, haril induzitzaile izenekoak elektroimanaren poloen inguruan kokatutakoak. Poloak karkasan finkatuta daude.

Errotorea

Atal higikorra da. Induzitu izeneko burdinazko nukleo baten arteketan kiribildutako hainbat harilez, haril induzitu izenekoez. Harilen muturrak kolektorea osatzen duten delga izeneko kobrezko orri batzuetara soldatzen dira. Horrez gainera, motorrak eskuilak ditu eskuila-etxeetan muntatuak.

Funtzionamendua

Motorra elikatze-iturriarekin konektatzen dugunean, korronte elektrikoak haril induzitzaileetatik zirkulatzen du elektroiman bat sortuz...

Jarraitu irakurtzen "Motor Elektrikoak: Korronte Zuzeneko eta Alternoko Oinarriak" »

Elektroimanak, Motorrak eta Palankak: Oinarrizko Gida

Teknologia3,31 KB

Elektromagnetismoaren Oinarriak

Zer da haril bat edo solenoide bat?
Material isolatzailez estalitako hari eroale harilkatu bat da.
Zer gertatzen da korronte elektrikoa eroale batetik pasatzen denean?
Bere inguruan eremu magnetiko bat sortzen da.
Nola alderantzika daitezke haril baten poloak?
Korrontearen noranzkoa aldatuz.

Elektroimana

Zer da elektroiman bat?
Haril baten barnean burdin gozozko hagatxo bat duen gailua da.
Zeren araberakoa da haril batek sortzen duen eremu magnetikoaren intentsitatea?
Harilaren bira kopuruaren eta bertatik pasatzen den korrontearen intentsitatearen araberakoa da.
Zer gertatzen zaio magnetismoari elektroiman baten korrontea eteten denean?
Magnetismoa galtzen du.
Zein da materialik onena elektroimanen nukleoa egiteko?
Burdin
...
Jarraitu irakurtzen "Elektroimanak, Motorrak eta Palankak: Oinarrizko Gida" »

Pneumatika: Aire konprimituaren printzipioak eta osagaiak

Teknologia5,86 KB

Pneumatikoak

Pneumatikoak: nahi diren efektu mekanikoak lortzeko aire konprimituaren ikasketaz eta aplikazioaz arduratzen den teknika.

Ezaugarri fisikoak

Aireak beregan indarra egitean bolumena asko gutxitzeko gaitasuna du. Airea ontzi elastiko baten barruan sartzean uniformeki zabaltzen da. Oso biskositate txikia du, beraz hodietan zehar erraz igaro edo abiatzen da. Tenperaturarekin densitate-aldaketa handiak izaten ditu.

Aire komprimituaren abantailak eta desabantailak

Abantailak

  • Airea ugaria eta doanena da.
  • Giro arriskutsuetan ez dago eztandarako arrisku handirik.
  • Oso gutxi kutsatzen du eta ihesak erraz antzematen dira.
  • Airez eragindako elementuen abiadura eta indarrak erraz erregula daitezke.

Desabantailak

  • Airea tratatua izan behar da.
  • Osagai pneumatikoekin
...
Jarraitu irakurtzen "Pneumatika: Aire konprimituaren printzipioak eta osagaiak" »

Kontrol Sistemaren Oinarrizko Osagaiak eta Babes Elektrikoa

Teknologia2,67 KB

Kontrol Sistemaren Oinarrizko Osagaiak

Agindu-sorgailua: Kontrolagailuari magnitude fisikoa zer mailatan erregulatu behar den adierazten dion elementua da.

Sentsorea: Magnitude fisikoaren balioa antzematen du, kontrolagailuak prozesatu dezakeen magnitude berri bat bihurtuz.

Elikadura-iturria: Bere funtzioa tentsioa murriztea eta korronte zuzena bihurtzea da.

Kontrolagailua: Bere funtzioa eragingailuek eta sentsoreek emandako seinaleak kontrolatzea da.

Magnitude Fisikoaren Balioaren Adierazlea: Magnitude fisikoaren balioaz eta agindu-puntuez informatzen gaituen elementua da.

Eragingailua: Magnitude fisikoan aldaketa eragiten du, zuzena edo zeharkakoa.

Galderak eta Erantzunak

1. Metagailua tenperaturara iristen bada eta eguzkiak berotzen jarraitzen badu,

...
Jarraitu irakurtzen "Kontrol Sistemaren Oinarrizko Osagaiak eta Babes Elektrikoa" »