DBH mailako Teknologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Mekanismo bakunak eta eraldatze mekanismoak: laburpena

Teknologia-n eguneratua2,63 KB

Ziria: Plano inklinatu bakoitza da. Oinarriarekiko zut egiten den indarra handituta transmititzen da ziriaren aldeetara.

Torlojua: Zilindro batekin kiribildutako plano inklinatu bat da. Indarrez eragina hariz lortzen denean, handitu egiten da egindako indarra.

Uhal bidezko transmisioa: Uhal baten bidez higidura txirrika batetik bestera transmititzen duen mekanismoa da.

Torloju amaigabea eta gurpila: Higidurak transmititzeko beste modu bat da, baina ardatz elkarzut arteko higidurak transmititzen ditu.

Mekanismo Tresnak

Zenbait mekanismo bakun elkartuta osatzen dira.

Mekanismo Sistema Murriztatzailea

Txirrika sistema bat eta engranaje sistema bat lortzeko, txirrikak eta engranajeak ardatz berean egon behar dute eta abiadura berean biratu, hau da, solidarioak...

Jarraitu irakurtzen "Mekanismo bakunak eta eraldatze mekanismoak: laburpena" »

Fresaketa-eragiketak: mugimenduak, makinak eta tresnak

Teknologia-n eguneratua2,86 KB

Fresaketa-eragiketen hiru mugimendu nagusiak

  • Ebaketa-higidura: Fresak bere ardatzaren inguruan biratzean egiten duen mugimendua da.
  • Aitzinamendu-higidura: Piezaren mugimendu horizontalak sortzen duen higidura da.
  • Sartze-higidura: Fresaren edo piezaren mugimendu bertikalak sortzen duen higidura da.

Fresatzeko makinen sailkapena

Ardatz nagusiaren posizioaren arabera:

  1. Horizontala
  2. Bertikala
  3. Unibertsala

Iraganaldia egiteko moduaren arabera:

  1. Kontsola-fresatzailea
  2. Bankadadun fresatzailea

Makinaren osagaien deskribapena

  • Gorputza: Egitura zurrunak dira eta esfortzu handiak jasan ditzakete. Barrualdean abiarazteko motorra, koipeztaketa eta hozte-sistemen mekanismo gehienak daude.
  • Zubia: Lunetaren euskarria da. Lunetak ardatz fresa-etxeari eusten dio mutur libretik.
...
Jarraitu irakurtzen "Fresaketa-eragiketak: mugimenduak, makinak eta tresnak" »

Energia motak, eraldaketa eta elektrizitatearen oinarriak

Teknologia-n eguneratua3,05 KB

Energia Motak

  • Energia mekanikoa: mugimenduari lotutako energia
  • Energia elektrikoa: deskarga edo korronte elektrikoei lotutako energia
  • Energia termikoa: beroari lotutako energia
  • Argi energia: argiak berarekin dakarren energia
  • Energia nuklearra: erreakzio nuklearrei lotutako energia
  • Energia kimikoa: erreakzio kimikoek askatzen duten energia

Energia Eraldaketa

Energia mota oro eralda daiteke beste bat lortzeko. Adibidez, aerosorgailuen hegalek bira egitean, haizearen energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen da sorgailuan, haren ardatza hegalen ardatzari lotuta baitago. Energia erabiltzean ez da xurgatzen, eraldatu baizik.

Lana

Lana egin behar da karga bat lurretik altxatzeko, gorputz bat bultzaka edo tiraka mugitzeko, malguki bat konprimitzeko edo...

Jarraitu irakurtzen "Energia motak, eraldaketa eta elektrizitatearen oinarriak" »

Materialen propietate mekanikoak: erresistentzia, elastikotasuna eta gehiago

Teknologia-n eguneratua3,86 KB

Materialen Propietate Mekanikoak

Tentsioa eta Deformazioa

Tentsioa: Material batek deformatzeari kontrajartzen dion barne-erresistentzia da.

Deformazioa: Piezak tentsiopean jartzean jasaten duen forma edo dimentsio-aldaketa (neurri-aldaketa).

Elastikotasuna

Elastikotasuna: Materialek, deformatzen dituzten indarrek eragiteari uztean, beren hasierako forma eta dimentsioak (neurriak) berreskuratzeko duten ahalmena edo gaitasuna.

Elastikotasun-muga: Material batek, kargak eragiteari uztean hasierako forma eta neurriak galdu gabe jasan dezakeen kargarik handiena.

Elastikotasun-modulua: Elastikotasun-mugaren barruan, tentsioaren eta deformazioaren arteko zatiduraren balioa da. Elastikotasun-moduluaren arabera, materialak duen zurruntasuna zehaztu daiteke....

Jarraitu irakurtzen "Materialen propietate mekanikoak: erresistentzia, elastikotasuna eta gehiago" »

Bariadoreak eta motor elektrikoen funtzionamendua: maiztasun kontrola eta balaztatzea

Teknologia-n eguneratua2,7 KB

Bariadoreak eta Maiztasun Kontrola

Bariadoreek hiru faseko korrontea jaso eta AC-tik DC-ra pasatzen dute; ondoren, korronte zuzenetik beste korronte alterna trifasiko bat sortzen dute, guk nahi dugun maiztasunarekin (F). Argia une batez joaten denean, sistemak elikatzen jarraitzen du. Bariadorearekin motorraren abiaraztea erregulatzen dugu, eta maiztasuna jaistean motorra balaztatzen dugu.

V/F Kontrola eta Parearen Kudeaketa

Bariadoreek maiztasun txikietan V/F kontrola eginez, arazoak izaten dituzte motorraren pare-kontrolarekin. Motor bati jasaten duen maiztasuna baino altuagoa eskatzen diogunean, motorraren parea jaitsi egiten da, motorra gehiegi berotzen delako.

Balaztatze Sistema eta DC Injekzioa

V/F kontrolak maiztasuna 1-3 Hz-era jaistean,...

Jarraitu irakurtzen "Bariadoreak eta motor elektrikoen funtzionamendua: maiztasun kontrola eta balaztatzea" »

Substantzia puroak: konposatuak eta bakunak

Teknologia-n eguneratua2,47 KB

SUBSTANTZIA PUROAK:

Beste substantzia batzuekin nahasturik ez badaude substantzia puroak dira método fisikoen bidez nahasturetatik nasten diren azken osagaiak substantzia puroak dira Substantzia puro batzuk: Aluminioa, Kobrea, Merkurioa...

substantzia puroak bereizteko modu kimikoak erabili behar dira eta beroa, argia, korronte elektrikoak... Izan daitezke método haiek, hasierako substantzia hori beste substantzia batean bihurtu daiteke.

substantzia puroak bere propietate berezi edo espezifikoen arabedra bereizten dira batz: Dentsitatea, Disolbagarritasuna, Fusio-puntua, Irekite-puntua... Substantzia puro bakoitzak propietate espezifiko berak ditu beti.

Substantzia puroak bi taldetan bereizten dira: KONPOSATUAK eta BAKUNAK (simpleak):

 ·Konpsatuak:...

Jarraitu irakurtzen "Substantzia puroak: konposatuak eta bakunak" »

Destilazio teknikak: arrunta, zatikatua eta hutsunepekoa

Teknologia-n eguneratua1,78 KB

Destilazio Teknikak

Sarrera

Likidoen purifikaziorako metodorik ohikoena eta garrantzitsuena distilazioa da. Likido bat bere ezpurutasun ez-hegazkorrengandik banatzeko eta, ahal denean, bi likido edo gehiago elkarrengandik bereizteko erabiltzen da.

Destilazio Arrunta

Distilazio kasurik sinpleenean, likidoa bere irakite-punturaino berotzen da, lurrundu arte. Lurrun hori hoztaile batekin kontaktuan jartzean kondentsatu egiten da, distilatua eratuz, eta beste ontzi batean jasotzen da. Bi substantzien nahastea banatzeko erabil daiteke, baldin eta bietako bat bakarrik bada hegazkorra. Osagai hegazkorra lurrunaren kondentsazioz jasotzen da, osagai ez-hegazkorra distilazio-matrazean geratzen den bitartean.

Destilazio Zatikatua

Nahaste bateko bi osagaiak...

Jarraitu irakurtzen "Destilazio teknikak: arrunta, zatikatua eta hutsunepekoa" »

Energia: oinarriak, motak, kontserbazioa eta iturriak

Teknologia3,87 KB

Energia

Energia.

Zer da energia?

Energia sistema material batek bere barruan edo beste sistema batean aldaketak sortzeko duen gaitasuna da.

Energiaren ezaugarria

Energiaren bi ezaugarri nagusi daude: bihurgarria da eta kontserbatu egiten da. Edozein aldaketa fisiko edo kimikotan, energia ez da sortzen ez suntsitzen: aldatu baino ez da egiten.

Sistemen arteko energia-trukea

Beroa eta lana ez dira energia-formak, sistema materialen (edo gorputzen) artean dabilen energia baizik. Beroaren bidez edo lanaren bitartez transferitzen da.

Energia motak

Energia mekanikoa

Em = Ec + Ep

Energia zinetikoa

m masa duen gorputz baten energia zinetikoa, Ec, gorputz horrek higitzeagatik duena da, hau da, azkar (v) higitzearen ondorioz duena.

Ec = ½ · m · v²

Energia potentzial

...
Jarraitu irakurtzen "Energia: oinarriak, motak, kontserbazioa eta iturriak" »

Inbertsio termikoa

Teknologia917 bytes

Eguzkiak igortzen duen energia erreakzio nuklearren ondorioz sortzen da. Zenbat eta handiagoa izan erradiazioak zeharkatu beharreko aire-lodiera, orduan eta eraginkorragoa da atmosferaren iragazpena. Aire hotzak jaisteko joera du eta aire beroak igotzeko, orduan, goranzko haize laster termikoak sortzen dira. Ekaitz hodeia: kumulonimboa, hodei normala: zirrostrato. Haize kirriak: gauez,itsasorantz. Egunez, kontinenterantz. Goiko airea behekoa baino beroagoa dagoenean: inbertsio-termikoa. Airea antizikloietatik depresioetara mugitzen da eta Haizea sortzen da. Euria: ur lurruna kondentsatzen. Txingorra: tantak izozten. Agente geologikoak materialak higatu, garraiatu eta jalkitzen dituzten sistema naturalak dira.

Petrolioaren alde onak

Teknologia5,03 KB


ENERGIA:energia magnitude fisiko bat da eta gorputzen aldaketen ahalmenekin lotuta dago .ENERGIA UNITATEAK:caloria=4,19J joule.ENERGIAREN JATORRIA:erabiltzen dugun ia energia guztia eguzkitik dator,eguzki energia, planetan bizia egotrko klima egokia zortzeaz gain, enrgia ematen duten zenbait fenomeno ere zortzen ditu ,bi fenomeno garrantsitsuak: uraren zikloa eta materia organikoaren eraketa da,eguzki argiari esker landareek fotosintesia egiten dute.ENERGIAREN EZAUGARRIAK:energiak ez du frmarik, ezta pisurik,volumenik,kolorerik eta usainik ere.METATU:baterietan etab. Metatzen degu energia bertan gordetzen degu.GARRAIATU:energia leku batetik bestera igaro daiteke.Adib:energia elektrikoa kableen bidez garraiatzen da.ALDATU:aldatu dezakegu mota...

Jarraitu irakurtzen "Petrolioaren alde onak" »