Psikologiaren historia eta eskolak
Funtzionalismoa
- William James (1842-1910) fisiologo eta psikologo estatubatuarra Fisiologiako irakaslea zen, baina Biologia, Psikologia eta Filosofia ere irakatsi zituen. Bere laborategia zabaldu zuen Massachussets-en. Asmoa faktore fisiologikoek gogamen prozesuetan duten eragina irakastea zen.
- 1890ean, Psikologiaren Printzipioak lana argitaratu zuen. Gogamena ikertzen zuen bertan eta Wundten aurka agertu zen, hark gogamenaren estrukturari erreparatzen ziolako eta ez haren funtzioari. Wundtek, berriz, Jamesek aurkezten zuen psikologia estua, artifiziala eta inozoa zela esan zuen.
- Funtzionalismo izena eman zitzaion korronte honi, James psikologiaren alde praktikoaz arduratu baitzen eta, eguneroko bizitzara aplika zitekeen korrontea sortu...