Hominizazioa eta Humanizazioa: Giza Eboluzioaren Azterketa
HOMINIZAZIOA: Duela 6 milioi urte klima aldaketa bat egon zen. Oihana izatetik sabana izatera pasatu zen. Beraz, zuhaitzean bizitzetik zuhaitzik gabe geratzea pasatu zen. Horrexegatik, aldaketa biologiko ugari egon ziren. Bi oinetan ibiltzeak eskuak libre geratzea ahalbidetu zuen eta tresnak egiten hasi ziren. Tresnak egiteko gehiago pentsatu behar zutenez, zerebroa gehiago garatu zen. Gainera, hazamar lodiaren oposizioa egin zenez, eskua txikiti zen eta gauzak hartzeko trebetasuna agertu zen. Bestalde, aldakak estutuz joan ziren eta bizkarezurra indartuz. Horrek bi oinetan ibiltzea erraztu zuen, eta garaizago jaiotzea ere. Beste aldaketa garrantzitsua mandibula txikitzea izan zen. Elikadura aldaketa handi bat eman zen: Janaria prestatzen hasi...