Natura eta Kultura: Gizakiaren Oinarriak
- Naturak eta kulturak elkarri eragiten diote gizakiongan, bereizezinak izateraino.
- Homo sapiensetik gure gorputza ez da asko aldatu, baina kulturak izugarrizko garapena izan du.
- Garunaren eboluzioari esker garatu da kultura.
- Biologiaren eta kulturaren produktu bat gara.
- Natura: Denok ditugun ezaugarriak.
- Kultura: Artifiziala, desberdintzen gaituena.
Kulturaren Garrantzia Gizakian
- Animalien jokabidea sortzetikoa da, instintuz jokatzen dute.
- Animaliak mundu itxi batean bizi dira.
- Gizakion mundua irekia da, sortu eta landu beharrekoa.
- Instintuak baditugu eta garunean daude, baina kontrolatu egiten ditugu.
- Gizakiok estrategiak sortzen ditugu arazoei aurre egiteko.
- Kultura bigarren umetokia da.
Sozializazio-prozesuak Haurtzaroan eta Bizitza Osoan
- Lehen sozializazioa: Haurtzarotik nerabezarora (harreman emozionala).
- Bigarren sozializazioa: Nerabezarotik heriotzara.
- Gaitasun neuronalen garapena:
- Komunitatera egokitzea.
- Gizartean bizitzea.
- Gizaki izateko prestatzea.
- Ezaugarri nagusiak:
- Kultura-ereduak ikastea:
- Balioak, ohiturak, lanaren garrantzia...
- Kultura baten beharra dugu gizarteratzeko.
- Ikasitakoa barneratzea:
- Haurrari barnean geratzen zaio txikitan ikasitako guztia (lehen sozializazioa).
- Ez dute autonomiarik, heteronomoak dira, ereduak jarraitzen dituzte.
- Oreka psikologikoa lortzea:
- Integratzea (mentalki babestuta egotea):
- Gizabanakoak besteekin harremanak izan ditzake, bere mundua ulertuz.
- Oreka aurkitzen dugu.
- Sozializazio-prozesuak bizitza osoan zehar irauten du, baina erabakigarria da haurtzaroan.
- Funtsezkoak dira ingurukoen maitasun-adierazpenak eta haurrarentzat garrantzitsuak diren pertsonak, hala nola familia.
- Bigarren sozializazioan, txikitan erakutsitakoa zalantzan jartzen da.
- Sozializazio-prozesua sozializazio-eragile izeneko talde edo eremuetan egiten da.
- Lehen sozializazioko eragileak:
- Familia: Jokabide-ereduak, balioak, ezagutza eta mintzamena.
- Lagunartea (eskola): Jokabide-ereduak.
- Masa-komunikabideak.
- Bigarren sozializazioko eragile berriak:
- Lana.
- Familia berria.
- Aisialdiko jarduerak.
- Politika.
- Kultura.