Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Adimenaren Teoriak eta Ikusmoldeak: Spearman, Thurstone, Guilford eta Piaget

Psikologia eta soziologia2,29 KB

Zer da Adimena?

Batzuentzat adimena pentsamendu abstraktuetarako ahalmena da, besteentzat problemak ebazteko gaitasuna. Batzuek gaitasun orokor bat dela dioten bitartean, besteek gaitasun multzo bat dela defendatzen dute.

Adimenaren Analisi Faktoriala

Adimenaren analisi faktorialak adimenaren faktoreak edo osagaiak aurkitzea du helburu. Horretarako, testetan agertzen diren galderei emandako erantzun sail luzeak aztertu eta estatistikoki landu ondoren, erantzun horiek sorrarazi dituzten faktore nagusiak bereizten dira.

Charles Spearman

Maila altuenean “g” faktorea edo faktore orokorra zegoela baieztatu zuen, hau da, edozein jarduera gauzatzeko beharrezkoa den adimen orokorra. Honen azpian, adimenaren jarduera bereziei dagozkien 7 faktore nagusi...

Jarraitu irakurtzen "Adimenaren Teoriak eta Ikusmoldeak: Spearman, Thurstone, Guilford eta Piaget" »

Frustrazioa, Gatazkak eta Defentsa Mekanismoak: Gida Psikologikoa

Psikologia eta soziologia2,97 KB

Frustrazioa, Gatazkak eta Defentsa Mekanismoak

Frustrazioa:

Frustrazioa emozio-esperientzia desatsegina da, tristura, etsipena eta amorrua eragiten ditu. Oztopo fisikoak, urritasun fisiko edo psikologikoak, indargarria atzeratzea, indargarria azkentzea eta gatazkak izan daitezke frustrazioaren zergatiak.

Gatazkak (Kurt Lewin):

  • Erakarpen-erakarpen gatazka: Bateraezinak diren bi helburu.
  • Saiheste-saiheste gatazka: Ezesgarriak diren bi alternatiba.
  • Erakarpen-saiheste gatazka: Alderdi positiboak eta negatiboak dituen helburua.
  • Erakarpen-saiheste gatazka bikoitza: Balentzia positiboa eta negatiboa duten bi helbururen aurrean egotea.

Ni-aren Defentsa Mekanismoak:

  1. Isolamendu afektiboa: Gatazka saihesten da ideiak afektuetatik bereiziz.
  2. Konpentsazioa: Ahulezia
...
Jarraitu irakurtzen "Frustrazioa, Gatazkak eta Defentsa Mekanismoak: Gida Psikologikoa" »

Gizakiaren Nerbio Sistema eta Koordinazioa

Psikologia eta soziologia2,98 KB

Gizakiaren Erlazionamendua eta Koordinazioa

Animalien osagaiek elkarrekin funtzionatzeko bi sistema garrantzitsuak dira: nerbio sistema eta sistema endokrinoa.

Nerbio Sistema

Nerbio sistemak kanpoko estimuluak jasotzen ditu, errezeptoreen edo sentimen-hartzaileen bidez (argi, bero, presio…), nerbio bukaerak kitzikatuz. Nerbioek beren nerbio-zentroei ematen diete estimulu horien berri eta zentroetan estimulu horiek prozesatu eta erantzuna organo motorretara (muskuluetara) edo guruinetara bidaltzen dute. Sistema neuro-hormonala osatzen da, baina kasuaren arabera, nerbio sistemak bakarka lan egin dezake. Erantzunak era askotakoak dira: mugimenduak, erreakzio kimikoak, jarioak…

Nerbio Sistema Zentrala (NSZ)

Animalia zelulanitzetan gorputzaren atal...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Nerbio Sistema eta Koordinazioa" »

Moderatzailearen rola eta ezaugarriak

Psikologia eta soziologia2,32 KB

Moderatzailearen funtzio nagusiak

  • Bileraren eta parte-hartzaileen aurkezpena egin, helburua eta gaia gogoraraziz.
  • Eztabaidak moderatu. Hitz egiteko txandak antolatu, denbora kontrolatu, gehiegizko parte-hartzea mugatu, liskarrak saihestu.
  • Parte-hartzaileak ados jarri, erabakiak adostasunez hartu ahal izateko.
  • Konfiantza eta giro atsegina sortu, parte-hartzaileek askatasun osoz parte hartzera motibatuta egon daitezen.
  • Taldearen komunikazioa eta kohesioa sustatu.
  • Bilerak aurrera egiten ez duenean, talde-dinamikarako teknikak aplikatu.
  • Bileraren ondorio, akordio eta konpromiso garrantzitsuenak laburbildu edo sintetizatu.

Moderatzailearen ezaugarri pertsonalak

Moderatzailearen lana ez da batere erraza, eta jakina, ezin du edonork bete. Moderatzaileak tratatu...

Jarraitu irakurtzen "Moderatzailearen rola eta ezaugarriak" »

Ekintzailetza: Kontzeptuak, Ezaugarriak eta Rolak

Psikologia eta soziologia3,18 KB

Ekintzailetza eta Berrikuntza Kontzeptuak

  1. Aprobetxatu dakizuna edo ondo egiten dakizuna

    Ekintzailea edo berritzailea izan zaitezke ezagutza edo gaitasun berri edo bereziki orijinalik aurrez izan gabe.

    Enpresa eta ekimen berritzaile eta arrakastatsu ugari, ideia berri bat abian jarri baino lehenago, bultzatzaileek zituzten ezagutzetan eta esperientzian oinarritu izan dira. Kasu horietan ez da orijinaltasuna eta berrikuntza bilatu behar egiten dakigun horretan; aldiz, egiten dakigunarekin zer egin pentsatu behar da.

  2. Ekitea zailtasunak gainditzea da

    Ekintzailetza gaitasun bat baino jarrera bat da. Horregatik, ekintzailearentzat ez dago mugarik jarrera berritzailea eta proaktiboa izateko, ezta testuinguru zailenetan ere.

  3. Enpresetan eta erakundeetan bertan

...
Jarraitu irakurtzen "Ekintzailetza: Kontzeptuak, Ezaugarriak eta Rolak" »

Psikologia Kognitiboa eta Metodologia Zientifikoa

Psikologia eta soziologia2,93 KB

Psikologia Kognitiboa: Sarrera eta Oinarriak

XX. mendearen bigarren erdian, Psikologia Kognitiboa sortu zen. Giza gogamena aztertzen duen zientzia kognitiboaren zatia da. Zientzia kognitiboa informazioaren harrera, hautapena eta prozesaketa edozein sistema fisikotan nola gauzatzen den ulertzen saiatzen da.

Psikologia Kognitiboaren Oinarriak

Psikologia Kognitiboa (PK) hurrengo bi oinarrietan oinarritzen da:

  1. Estimuluak informazio-unitate funtsezkoak edo inputak dira, eta ez kausa soilak, behavioristek zioten bezala.
  2. Gogamena aktiboa da.

Paradigma Kognitiboaren Bilakaera

Paradigma honen bilakaeran bi garai bereizten dira:

  • 50eko hamarkadatik 80ko hamarkada arte: Informazio-prozesaketaren eredua izan zen nagusi.
  • 80ko hamarkadaren bukaeratik gaur arte: Konexionismoa
...
Jarraitu irakurtzen "Psikologia Kognitiboa eta Metodologia Zientifikoa" »

Psikologiaren Definizioa: Etimologia, Antzina eta Gaur Egungo Ikuspegiak

Psikologia eta soziologia2,64 KB

Psikologiaren Definizioa (Etimologia, Antzina, Definizioa)

Etimologia: Grezierako psykhé (arima, adimena, espiritua) eta logos (zientzia, ezagutza) hitzen elkarketa da. Hitza antzinatik etorri arren, zientziaren esanahia ez zitzaion XIX. mendera arte eman.

Antzina: Antzina, gaur egun psikologian aztertzen ditugun gaiak Filosofiaren inguruko foroetan eztabaidatzen ziren, eta ospe handiko filosofo asko horretan aritu ziren luzaroan: Platon, Aristóteles, Descartes… XIX. mende arte, psikologia Filosofiaren adar bat besterik ez zen (Logika, Etika, Antropologia, Ontologia eta abarreko adarrak bezala).

Definizioa: Aditu guztiek psikologia terminoa onartu duten arren, ez da erraza hitz horren esanahia adierazten duen definizioa ematea, batez ere bi...

Jarraitu irakurtzen "Psikologiaren Definizioa: Etimologia, Antzina eta Gaur Egungo Ikuspegiak" »

Talde Sozialen Ezaugarriak eta Sozializazioa

Psikologia eta soziologia4,26 KB

Talde: ezaugarri komunak dituen elementu-multzoa. Talde kontzeptua bere tamainagatik eta egitura zehatzengatik talde sozialei buruz hitz egiteko erabiltzen da.

Ezaugarriak: Helburu bera duten pertsonen multzoa, elkarrekin komunikatzen diren pertsonen multzoa, talde barruan beren beharrak asetzen dituzten eta taldea batasun gisara ikusten duten pertsonen multzoa da.

Taldea: Bizipen egitura kolektibo berean parte hartzen duten eta elkarrekin komunikatzen diren eta helburu berak dituzten pertsonen multzoa da. Oinarrizko beharrek talde batekoa izatera bultzatzen dute. Talde horren laguntzarik gabe ezin du bizirik iraun, elkarreragin-prozesu horri sozializazioa deitzen zaio.

Sozializazio Mailak

  • 1. mailakoa: Jaiotzen denetik, haurrak igarotzen duen lehen
...
Jarraitu irakurtzen "Talde Sozialen Ezaugarriak eta Sozializazioa" »

Sistema Endokrinoa: Funtzionamendua eta Nerbio Sistemarekiko Elkarlana

Psikologia eta soziologia2,49 KB

Sistema Endokrinoa

Zer da Sistema Endokrinoa?

Sistema endokrinoa guruin endokrinoek jariatzen dituzten hormonen multzoa da. Nerbio-sistemarekin batera aritzen da jokabideak zuzentzen eta gorputzaren oreka lortzen eta mantentzen.

Funtzioak

  • Zirkulazio-sistemara askatzen diren hormonak sintetizatzea.
  • Ehun eta organo desberdinen funtzioak koordinatu eta integratzea.

Hipotalamoa

Hipotalamoa ornodunen garuneko egitura bat da, eta, aldi berean, guruin endokrinoa da, zenbait hormona jariatzen baititu. Bere estimulazioak nerbio-sistema autonomoaren hainbat erantzun sortzen ditu, eta hipofisiarekiko lotura estua du.

Funtzioak

  • Bizitza begetatiboaren egitura erregulatzea:
    • Oreka hidrikoa mantentzea.
    • Gorputzaren tenperatura erregulatzea.
  • Metabolismoa kontrolatzea:
    • Loa
...
Jarraitu irakurtzen "Sistema Endokrinoa: Funtzionamendua eta Nerbio Sistemarekiko Elkarlana" »

Zerebralizazioa: Homo Generoaren Eboluzioari Lotutako Ezaugarriak

Psikologia eta soziologia1,48 KB

Zerebralizazioa: Homo Generoaren Eboluzioari Lotutako Ezaugarriak

Giza espeziea da hitz egiten duen bakarra. Animaliak ere komunikatzeko baliabide konplexu xamarrak dituzte. Tximinoak, adibidez, hizkuntza-portaera oso aurreratuta dute. Hala ere, animalia guzti hoiek gizakiek baino aukera gutxiago dituzte. Animalien hizkuntzak osagai hauek ditu: aurpegi-adierazpena, keinuak eta gorputz-jarrera. Baina hizkuntza-kodifikazioa ez da nahita sortua; genetikoki transmititzen da, eta belaunaldiz belaunaldi. Dena den, giza hizkuntzaren ezaugarri bereizgarriak honela laburbilduko ditugu:

  • Lehenik, giza hizkuntza sortu zenean, ahozkoa eta entzumenezkoa baitzen; soinuen adierazpen grafikoa eta idazkera askoz beranduago garatu ziren. Gizakiak eskuak asko erabiltzen
...
Jarraitu irakurtzen "Zerebralizazioa: Homo Generoaren Eboluzioari Lotutako Ezaugarriak" »