Ezagutza Motak: Zentzumenezkoa eta Arrazionala

Psikologia eta soziologia4,46 KB

1. Ezagutza Motak

1.1 Zentzumenez bidezko ezagutza

Zentzumenen bidezko ezagutza zentzumenen bidez lortzen da. Bi mota daude:

  • Barnekoa (zentzumen zinestetikoa, zentzumen zenesikoa eta oreka zentzumena)
  • Kanpokoa (ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena, azalekoa termikoa eta algesikoa)

A) Sentsazioak

Fenomeno psikofisikoak dira. Kanpoko zein barneko estimuluek gure zentzumen-organoei eragitean sortzen dira. Sentsazioen ezaugarriak:

  • Kualitatiboak dira (zentzumen bakoitza modu berean erreakzionatzen du beti).
  • Hautakarriak: inguratzen gaituzten estimuluetatik gutxi batzuk bakarrik sortzen dituzte sentsazioak.
  • Ez dira estimuluen kopia zehatza: sentsazioetan eragin handia dute pertsona bakoitzaren hautemateko berezitasunak, etab.
  • Ez dute ezagutzaren lehen maila adierazten: ez dira hautematen lehendabizi objektuen ezaugarriak eta ondoren objektuak. Hasieratik objektuak, osotasunean zehazten dira eta geroago erreparatzen zaie hautemandakoaren ezaugarriei.
Sentsazioak 3 fase ditu:
  1. Kitzikapena: estimuluek zentzumen-organoen nerbio-bukaeretan eragitean sortzen da, hau da, energia mota batek gure zentzumenetan jotzen duenean.
  2. Eroapena: zentzumen-organoen kitzikapena informazioadun nerbio-korronte bihurtzen da eta neuronek garunera garraiatzen duten korronte hori. Han informazioa bildu eta gero gorputzari esaten diogunean zerbait egiteko agindua garunera eraman eta garunetik giharretara.
  3. Erantzuna: zentzumenen-errezeptoreetatik datozen bulkadak garun-azalera iristen dira eta han deskodetu eta gero interpretatzen dira.

B) Pertzepzioak

Gure mundua osatzen duen eta gure zentzumenak kitzikatzen dituzten objektu hautemangarriak guregatzea. Pertzepzioen funtzioa informatiboa da nagusiki. Hautemate-esperientzia bat antolatzeko jatorrizko modua da atzealde baten gainean nabarmentzen den irudia hautematea.

1.2 Ezagutza arrazionala

Arrazoimenaren bidez ezagutzeko gaitasuna da adimena. Arrazoimena gaitasun bat da, gaitasun horri esker, ingurunera egokitzeko arazo konplexuei irtenbide bat aurkitu diezaiekegu sinbolo abstraktuen bidez.

Kontzientzia-maila:
  • Kontzientzia zuzena: ohartzeko gai izate hutsa da.
  • Kontzientzia erreflexua: ohartzen garela ohartzeko gaitasuna da.

A) Adimen arrazionala

Ezagutza arrazionalaren ahalmena. Berari esker, gizakia egoera berrietara borondatez egokitzen da eta gai da sinbolo abstraktuak eta sinbolo horien arteko loturak sortzeko.

2 oinarrizko funtzioak:
  • Funtzio praktikoa: ingurunera egokitzeko helburu hartuta, arazoei konponbidea aurkitzeko gaitasuna.
  • Funtzio teorikoa: zeinu abstraktuak sortzeko gaitasuna da eta zeinu horien artean loturak egiteko.

1.3 Pentsamendu abstraktua

Ikuspuntu zehatz batetik aztertuta, pentsamendu abstraktua da gizakiak duen gaitasun bat, kontzeptuak sortzeko eta kontzeptu horien artean loturak egiteko.

A) Kontzeptuak

Aristotelesek esan zuen bezala, gauza batean adierazpen mentala, zentzumenek ematen diguten informaziotik abiatuta eratzen dena. Kontzeptuak dira:

  • Unibertsalak: multzo bereko elementu guztiei aplika dakizkieke.
  • Abstraktuak: gauzak ordezkatzen dituzte, haien ezaugarri indibidualak alde batera utzita.

B) Judizioak

Eragiketa mentalak dira. Subjektu bati buruzko baieztapenak edo ezeztapenak dira. Edozein judiziok 3 elementu ditu: subjektua, predikatua eta aditza. Judizioek adierazten dute kontzeptuen arteko lotura egokitzapenekoa edo ez-egokitzapenekoa. Egiari dagokionez:

  • Egiazko judizioak: predikatua subjektuari badagokionean.
  • Judizio faltsuak: predikatua subjektuari ez dagokionean.

Eta frogapen motari dagokionez:

  • Judizio analitikoa: egiazko ala faltsuak diren esperientziari kasu egin gabe zehaztu daiteke.
  • Judizio sintetikoak: esperientziaren esparruko edukiak adierazten dituzte. Egiazkoak ala faltsuak diren jakiteko, judizioa errealitatean gertatzen den ala ez begiratu behar da.

C) Arrazoiketak

Prozesu mentalak dira; eta haien bidez, ezagunak zaizkigun juizioetatik abiatuta beste judizio batzuk ondorioztatzen dira. 2 mota daude:

  • Arrazoiketa deduktiboak: premisa deitutako judizio batetik edo batzuetatik abiatuta.
  • Arrazoiketa induktiboa: fenomeno zehatz batzuen analisitik abiatuta, mota bereko fenomenotzat azalpen orokor batera iristea datza.

Deskargatu

PDF Word HTML