Oinarrizko Kontzeptu Soziologikoak
Gizarte Ekintza
Partekatua den ekintza da, eredu kolektiboen arabera egituratua. Gizarte-ingurune ezberdinetan besteek zuzendua edo baldintzatua da. Indibiduala edo kolektiboa izan daiteke.
Lehen Mailako Taldea
Harremanak pertsonalak eta intimoak dira. Pertsonaren osaketan eragin garrantzitsua dute. Elkar ezagutza sakona dago. Adibidez:
- Berdinen taldea
- Lagun-koadrila
- Gelakideak
- Bizilagunak
Bigarren Mailako Taldeak
Talde zabalagoak dira. Harremanak inpertsonalagoak, partzialak eta xededunak dira. Adibidez:
- Ikastetxe oso bat
- Enpresak
- Elkarteak
- Kirol taldeak
Kultura
Edozein talderen balio, ideia eta ohiturak dira. Gehiago edo gutxiago formalizatutako pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduak dira. Talde jakin bat bereizteko balio du eta elkarbizitzarako nahitaezkoa...