Naratibaren osagaiak: gertaera, espazioa eta pertsonaiak

Psikologia eta soziologia2,71 KB

Gertaera bat testuinguruan kokatzea

Gertaera bati buruzko zertzelada motzoa da; ulertzen lagunduko digun informazioa eman behar dugu. Gertaera osotasunean ulertzen lagunduko digu:

  • Gertaera testuinguruan kokatzea: Testuaren ardatza gertaera zehatz bat da; inguratzen duen errealitatea azaltzen da. Horri esker lortzen dugu gertaera gauza isolatua ez izatea.
  • Gertaera denbiran kokatzea: Lotuta lehen pausoarekin. Kontatu nahi dugunaren aurrekariak zein izan ziren eta eragina azaldu behar dugu, eta ondoria ere bai (agian).
  • Gertaerako xehetasunak azaltzea: Gertaerarekin zerikusia duten xehetasunak azaltzen dira: zer gertatu zen, nor zen protagonista…

Espazioa

Espazioa osagai garrantzitsua da.

  • Olerkian: espazioa deskribatzean poetak eragiten duen sentimendua adierazi ohi du.
  • Narrazioan: zerikusi zuzena du pertsonaien barne psikologiaren eta fenomeno atmosferiko guztiekin.

Espazioa kontakizunean

Espazioa kontakizunean: Narrazio bateko pertsonaiak espazio edo toki batean dabiltza eta bertan gertatzen dira gertaerak.

Tratatzeko era

Espazioa tratatzeko hainbat era daude:

  • Xehetasun oso urriak izan daitezke.
  • Pertsonaien garapenean eragiten du.
  • Erabat baldintzatzen du istorioa.

Garrantzia gure errealitatearekin alderatuta

  • Erreala: benetako tokietan.
  • Alegiazkoa: ez da existitzen baina benetako tokietan oinarritua.
  • Fantasiazkoa: ez da existitzen eta ez du egiaren antzarik.

Pertsonaiak kontakizunean

Pertsonaiak ezinbesteko osagaiak dira kontakizunean.

Historian duten garrantziaren arabera sailkatzen dira.

Pertsonaia motak

Pertsonaia motak:

  • Pertsonaia nagusia: Narrazioaren erdigunea. Bat edo gehiago izan daitezke eta borobila da. Batzutan antagonista bat izaten du.
  • Bigarren mailakoa: Laua da, ez du garapenik. Arketipikoa izan daiteke: erabat gaiztoa edo ona, koldarra edo ausarta.
  • Konpartsa: Une-unean azaltzen diren pertsonaiak.

Ezaugarritzea

Ezaugarritzea: Pertsonaiei beren ezaugarri fisiko edo psikologikoak ematea da.

  • Ezaugarritze zuzena: Bere inguruan emandako xehetasunengatik ezagutzen dugu pertsonaia. Xehetasunak denak batera edo pixkanaka eman daitezke. Hainbat ezaugarri deskribatzen dira.
  • Zeharkako ezaugarritzea: Pertsonaia bere erreakzioetatik, hitz egiteko modutik eta antzezpenetatik ezagutzen dugu; eta inork deskribatzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML