Lanbide heziketa mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Zaintza eta esku-hartze estrategiak: gida praktikoa

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,27 KB

Familiartekoen beharrak

  • Pertsonala: Laguntza emozionala eta psikologikoa. Depresioa, beldurrak, elikadura eta loarekin erlazionaturiko arazoak lantzen dira.
  • Familiarra: Norberaren bizitza ez guztiz alde batera uzteko laguntza. Familiartekoen osasun arazoak eta arazo ekonomikoak lantzen dira.
  • Soziala: Gizarteak eskaintzen dituen zerbitzuen eta baliabideen inguruko informazioa.

Adineko pertsonekin esku-hartzeko estrategiak

  • Bizitza estilo positiboa bultzatu.
  • Beraiekin hitz egin, maitasuna eta atentzioa eskainiz.
  • Beraien autonomia, izakera eta autoestimua errespetatu.
  • Pazientzia eta sentsibilitatea izan.
  • Jarduera fisikoak bultzatu: paseoak eman, kirola praktikatu, etab.

Urritasunak dituzten pertsonekin estrategiak

  • Beharrak dituen pertsonari ahalik eta autonomoen
...
Jarraitu irakurtzen "Zaintza eta esku-hartze estrategiak: gida praktikoa" »

Historia klinikoa eta HCDSNS: ezaugarriak, helburuak eta funtzioak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,54 KB

1. Historia Klinikoaren Ezaugarriak

7. artikulua: Intimitaterako Eskubidea

Datuak isilpekoak eta konfidentzialtasun-eskubidearen menpekoak dira; inork ez du datu horiek eskuratzeko aukerarik izango, aldez aurreko baimenik gabe.

14. artikulua: Historia Klinikoaren Kudeaketa

  • 1. puntua: Zentro bakoitzean, bakarra. Paziente bakoitzaren asistentzia-prozesuei buruzko dokumentu guztiak bilduko dira, parte hartu duen profesionalaren izenarekin.
  • 2. puntua: Artxiboek seguruak izan behar dute.
  • 3. puntua: Edukiak egiazkoak izan behar dute. Osasun-administrariek benetakotasuna bermatuko dute, etorkizunean berriro erabili behar badira.
  • 4. puntua: Zentroek historia klinikoak artxibatzeko, babesteko eta ez galtzeko neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartuko dituzte.
...
Jarraitu irakurtzen "Historia klinikoa eta HCDSNS: ezaugarriak, helburuak eta funtzioak" »

Gizarte trebetasunak: portaera, komunikazioa, emozioak eta nortasuna

Psikologia eta soziologia-n eguneratua5,57 KB

Gizarte Trebetasunak: Zer dira?

Gizarte-trebetasunak besteekin harremanak edukitzeko dauzkagun ohitura, portaera, pentsamendu eta emozio multzoa dira.

Gizarte Trebetasunen Atal Nagusiak

  • Pertsonen arteko testuingurua
  • Beren sentimenduak, jarrerak, nahiak, iritziak edo eskubideak egokiro adieraztea
  • Arazoak bideratu edo txikiagotzea

Gizarte Trebetasunen Osagaiak

Elkarrekintza soziala errazten duten gaitasun-multzoa dela esan dugu. Lau mota bereizten ditugu:

  • Portaera
  • Emozioak
  • Ezagupena
  • Nortasun-osagaiak

Zer da portaera?

Pertsonak duen jokabidea, ekiteko modua edo egoera bati erantzuteko modua da.

Asertibitatea

Zure pentsamenduak forma normal batean defendatu eta besteen ideiak errespetatu.

  • Portaera pasiboa: Sentimenduak, pentsamenduak eta iritziak adierazteko gai
...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte trebetasunak: portaera, komunikazioa, emozioak eta nortasuna" »

Dokumentazio klinikoa eta historia klinikoa: definizioa, funtzioak eta ibilbidea

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,84 KB

Dokumentazio klinikoa eta osasun-dokumentazioa

Dokumentazio klinikoa osasun-arloan sortzen diren datuak dira, informazio erabilgarria izateko ordenatu eta antolatzen diren dokumentuak.

Bi dokumentazio mota bereizten dira:

  • 1) Dokumentazio klinikoa: Pertsonaren osasun-egoerari buruzko informazioa ematen duen edozein datu da. Helburua osasuna babestea, gaixotasuna prebenitzea eta osatzea da. Adibidez: txerto-txartela.
  • 2) Osasun-dokumentazioa: Pazienteari emandako arretaren ondorioz sortzen den informazioa da. Adibidez: odol-analisien emaitzak.

Historia Klinikoaren (H.K.) definizioa

Arreta-prozesuak irauten duen bitartean, egoera eta eboluzio klinikoari buruzko informazioa jasotzen duten dokumentuen multzoa da.

Historia Klinikoaren funtzioak

  • Arreta-arloan:
...
Jarraitu irakurtzen "Dokumentazio klinikoa eta historia klinikoa: definizioa, funtzioak eta ibilbidea" »

Gizarte trebetasunak: definizioa, osagaiak eta asertibitatea

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,31 KB

Gizarte trebetasunak

Zer esaten du V. E. Caballok gizarte trebetasunei buruz?

Pertsona batek gainerakoekin harremanetan erabiltzen dituen portaeren multzoa da. Portaera horien bidez, pertsonak bere sentimenduak, jarrerak, desioak, iritziak eta eskubideak modu egokian adierazten ditu, besteenganako errespetua mantenduz. Horrela, sortzen diren arazoak konpontzen ditu eta etorkizunean gerta daitezkeenak prebenitzen laguntzen du.

Besteekin harremanak izateko ditugun ohitura, portaera, pentsamendu eta emozioen multzoa dira gizarte-trebetasunak.

Pertsonaren ongizaterako eta autoestimurako duten garrantzia kontuan izanik, eta jakinik besteekin ditugun harremanen ondorioetatik ihes egitea ezinezkoa dela (ikasketetan, lanean, familian edo beste edozein...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte trebetasunak: definizioa, osagaiak eta asertibitatea" »

Talde-dinamikak eta gizarte-egokitzapena: kontzeptuak eta teknikak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua18,4 KB

1. Egokitu Ezin Soziala eta Gizarteratze Prozesua

Egokitu ezin soziala norbaitek gizarte-egoera jakin batzuetara egokitzeko duen ezintasunari egiten dio erreferentzia. Gizarteratzea, berriz, gizabanako bat edo talde bat gizartean integratzeko ekintza da, kontzeptu soziologikoa. Egokitu ezina gizarteak ezartzen dituen arauetara eta prozeduretara egokitu ezin denean gertatzen da, sisteman ondo sentitzen ez direnean. Faktore psikologikoek, biologikoek eta sozialek eragin dezakete pertsonaren egokitu ezinean. Arauekiko haustura bat suposatzen du. Kultura batzuetan gauza batzuk ez daude onartuta, eta horrek arazoak sor ditzake; beste batzuetan, berriz, onartuta egongo dira. Pertsonaren egoera aztertu behar da.

2. Giza Taldea eta Pertsona-Multzoa:

...
Jarraitu irakurtzen "Talde-dinamikak eta gizarte-egokitzapena: kontzeptuak eta teknikak" »

Haurraren garapen sentsoriala: ikusmena, entzumena eta gainerako zentzumenak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,51 KB

Sentsazioa eta Pertzepzioa

Sentsazioa

Garunean sortzen den inpresioa da, kanpoko edo barruko ingurunetik etorritako estimulu baten ondorioz zentzumen-errezeptore batean izandako kitzikapenak eragindakoa.

Pertzepzioa

Estimuluak antolatu eta objektu batzuk besteengandik bereizteko prozesua da. Pertzepzioa oinarrizko funtzio kognitibotzat hartzen da, eta hau esan nahi du: objektua badela, ezaugarriak dituela eta abarrez kontzientzia hartzea.

Zentzumenen Garapena Haurrarengan

Ikusmena

Ikusmena argia jasotzeko zentzumena da. Begia argi-errezeptorea da, eta haren bidez jasotzen dira inguruneko ikusmen-estimuluak.

Jaioberria gai da argia ilunetik bereizteko, baina bere ikusmen-zorroztasuna oso eskasa da (ezin ditu formak eta koloreak bereizi). Bi hilabeterekin,...

Jarraitu irakurtzen "Haurraren garapen sentsoriala: ikusmena, entzumena eta gainerako zentzumenak" »

Hezkuntza elebiduna: definizioa, programak eta hizkuntza ereduak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,76 KB

Hezkuntza Elebiduna

Definizioa

Heziketa bi hizkuntzetan egiten denean eta horietako bat umearen ama hizkuntza ez den beste hizkuntza bat izan behar da, bigarren hizkuntza hori ikasteko asmoz. Helburua ume elebidunak sortzea da.

Programa elebidun motak (Skutnabb-Kangas, 1988)

Sailkapena egiteko erabiltzen diren aldagai nagusiak:

  1. Umearen hizkuntza eta kultura sozialki nagusiak diren.
  2. Zein den haurrak jasotzen duen hizkuntza.
  3. Programak duen helburu sozial eta linguistikoa.

Hiru maila nagusi bereizten dira:

  • Submertsioa

    Haurraren H1 ez da sozialki nagusia, ikaskuntza H2 hizkuntzan jasotzen du, eta helburua asimilazioa da hizkuntza eta kultura nagusietara.

  • Mantentzea

    Umearen H1 sozialki nagusia da, irakaskuntzaren oinarria H1ean oinarritzen da, baina H2 ere

...
Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza elebiduna: definizioa, programak eta hizkuntza ereduak" »

Osasun-dokumentazioa eta dokumentuak kudeatzeko sistema: GEUS eta Osakidetza

Psikologia eta soziologia17,76 KB

Osasun-dokumentazioa eta dokumentuak kudeatzeko sistema

Dokumentu katalogoa

Identifikazioa: izenburua, dokumentu zenbakia, sortze-data eta beste datu garrantzitsuak. Deskribapena: edukia, helburua eta dokumentuaren ezaugarri nagusiak. Kokapena: dokumentua non dagoen zehazki adierazten du.

Ezaugarriak

Katalogoak datu deskribatzaileak baino ez ditu. Dokumentu-katalogoa informazioa azkar identifikatzeko, aurkitzeko eta berreskuratzeko funtsezko tresna da.

Katalogo egoki baten gomendioak

  1. Partaidetza-prozesua: osasun-dokumentazioaren kudeaketan inplikatutako profesional guztiek parte hartu behar dute.
  2. Eguneraketa aldizkaria: osasun-dokumentazioan izandako aldaketak islatzeko aldian-aldian eguneratu behar da.
  3. Irisgarritasuna: osasun-arretan inplikatutako
...
Jarraitu irakurtzen "Osasun-dokumentazioa eta dokumentuak kudeatzeko sistema: GEUS eta Osakidetza" »

Sentsazioa eta Pertzepzioa: Giza Zentzumenak

Psikologia eta soziologia2,98 KB

Sentsazioa eta Pertzepzioa

Sentsazioa: Garunean sortzen den inpresioa da, kanpoko edo barruko ingurunetik etorritako estimulu baten ondorioz.

Pertzepzioa: Estimuluak antolatu eta objektu batzuk besteengandik bereizi ahal izateko aukera da.

Gestalt-aren legeak: "Forma" edo "irudia" esan nahi du. Teoria horrek hau azaltzen du: pertzepzioaren fenomenoa osotasun gisa ematen dela, eta elementu edo zati txikiagotan banaturik aztertzen saiatuz gero (elementalismoa) osotasun hori desagertu egiten dela.

Sentsazio Motak

  • Esterozeptiboak: Kanpoko mundutik datozen estimuluak jasotzen dituzten sentsazioak dira.
  • Intrazeptiboak: Organismoaren barne-ingurunetik datozen estimuluak jasotzen dituzten sentsazioak dira.
  • Propiozeptiboak: Muskuluetatik informazioa garunaren
...
Jarraitu irakurtzen "Sentsazioa eta Pertzepzioa: Giza Zentzumenak" »