Oroimena eta Garuna: Gure Gizartearen Ordenagailua
Oroimena eta Garuna
Gure gizartearen azken jostailua ordenagailua dela esan genezake. Baina ohartu al gara geuk ere "ordenagailua" geure garunean badugunaz? Eta zein da, bada, ordenagailu hori? Erantzuna oso sinplea da: oroimena. Oroimena ordenagailu batekin parekatzea ez da inolako gehiegikeria, eta konparazio hau ez da berria, inolaz ere. Gure oroimena ordenagailurik ahaltsu eta azkarrena baino trebe eta abilagoa dela beldurrik gabe esan genezake, nahiz eta ordenagailu batek bezalaxe lan egin ez.
Neuronak: Garuneko Zelulak
Ume bat jaiotzen denean, bere garuna guztiz egituratua dago. Aurrerantzean oso gutxi aldatuko da. Gorputzeko beste zelulak ez bezala, garuneko zelulak (neuronak izenekoak), lehenengo hilabeteetatik aurrera berdin-berdin mantentzen...