Giza Nerbio Sistema: Egitura, Funtzioak eta Berreskurapena

Psikologia eta soziologia7,15 KB

Konponketak eta Nerbio Sistema

Konponketak: Zelulen Berreskurapena

  • Belaunean zauri bat egin eta denbora gutxira, kaltea sendatzeko zelula berriak hazten dira, baina, badakigu neuronekin ez dela gauza bera gertatzen; neuronak ez baitira birsortzen. Hala eta guztiz ere, neurona batzuk galtzean, ingurukoek konexio berriak eratzen dituzte eta galdutakoak berreskura ditzakete.
  • Gaur egun, bihotza, giltzurrunak, azala edo birikak transplantatu daitezke, baina gizakiaren zerebroaren ehuna transplantatzea, momentuz, fikzioa baino ez da. Hala ere, animaliekin egin dituzten esperimentuetan zauritutako ehuna kentzea eta berria ipintzea lortu dute; beraz, denbora gutxi barru, gizakiekin ere lortuko dela dirudi.
  • Ikerketei esker, zerebroari buruz asko dakigula esan genezake, baina dakiguna baino askoz ere gehiago da ez dakiguna. Oraindik ezin dezakegu esan nola eta zergatik nerbio bulkadak poztasun sentimenduak, ideiak edota oroitzapenak eragin ditzakeen.

2.2.3.1.2. Zerebeloa

Zer da? Nerbio Sistema Zentraleko Entzefaloan kokatzen den organoa da, garunaren atzealdean, azpialdean eta bizkarrezur-erraboilaren gainean.

Funtzioak:

  • Gorputzaren oreka mantentzea, mugimenduak koordinatuz.
  • Gorputzaren jarrera eta muskuluen mugimenduak kontrolatzea.
  • Horretarako guztirako garun-azalaren alde motorearekin lotura estua izaten du. Zerebeloaren lesioek ez dute paralisia eragiten, baina orekaren galera eta mugimendu zehatzak egiteko ezintasuna dakartzate.

Hemisferioen Funtzioen Azterketa (Adibideak):

  • Paziente hauek komunikaziorik ez dute, hemisferioak prozesatzen baitu informazioa.
  • Baina ez dira euren ezkerreko aldean ikusten dituzten hitzak ahoskatzeko gai.
  • Eskuineko eskuarekin zerbait ezaguna ukituz gero, zer zen esateko gai dira.
  • Baina ezkerreko eskuarekin ukituz gero, ezin zuten esan zer den.
  • Kasu larrienetan, hemisferio batek bere alderdiko gorputz atal batzuk ukatu egiten ditu. Adibidez, eskuineko eskuarekin eskuineko aldeko bizarra moztuko luke, baina ezkerreko aldekoa, ordea, ez luke moztuko.

Garun Azala: Zirkunbalazioak eta Lobuluak

  • Hemisferioen azalak tolestura ugari du, garuneko zirkunbalazio deritzonak, arteken bidez ere bananduak (Rolandoren eta Silvioren artekak aipagarrienak izanik). Gutxi eboluzionatuak dauden ugaztunengan (insektiboroengan, adibidez) garunaren azala leuna da, ez du zirkunbalaziorik; primateen garunean, aldiz, tolestura ugari dago: modu horretan garezurreko espazio mugatuan garunak bere azalera zabal dezake.
  • Bestalde, hemisferio bakoitzak lau lobulu ditu, haien izenak biltzen dituzten hezurrenak izanik: lobulu frontala, lobulu parietala, tenporala eta okzipitala.
  • Garunaren azalak kortexa osatzen du. 2 milimetroko lodiera du eta garunaren azalera osoan zehar zabaltzen da. Garunaren neuronen 3/4ak bertan daude eta garrantzi handia du jokabidean. Eragina du kontzientzian, borondatean eta prozesu psikologiko guztietan.

Garunaren eragina ezagutzan eta jokabidean

Zentzumen-eremua eta Zentzumenen Funtzioak

Eremu sentsitiboa Rolandoren arteka inguratzen duen tolesdura luze batean zehar doa. Arteka Funtzioak

2.2.3.1.3. Bizkarrezur-erraboila

Zer da? Entzefaloa eta Bizkarrezur-muina lotzen ditu. Muinaren antzera, gai zuria (neuronen axoi eta dendritez osatua) kanpoaldean dago eta gai grisa (neuronen somaz osatua) barnealdean. Garunean gai grisak eta gai zuriak alderantzizko kokapena dute. Bizkarrezur-erraboilean zehar muinetik entzefalora doazen nerbioak igarotzen dira.

Funtzioak:

  • Muinetik garunerantz doazen nerbio-bulkaden transmisioa.
  • Funtzio begetatiboen mantentzea: eztula eta gorakoen erreflexuak kontrolatzen ditu, bihotz eta biriken jarduera ere bai (arnasketa eta jarduera kardiakoa), eta digestio hodiarena.

2.2.3.2. Bizkarrezur muina (Zer da?, Funtzioak)

Zer da? Entzefaloarekin batera nerbio-sistema zentrala osatzen du. Bizkarrezurraren barnean dagoen nerbio-kordoia da, entzefaloaren luzapena. Garezurreko zulogune okzipitalean hasi eta lehenengo orno lunbarreraino iristen da (45 cm. inguruko luzera du).

Funtzioak:

  • Nerbio-seinaleen garraioa, gorputza eta entzefaloa harremanetan jartzen baititu. Izan ere, nerbio-seinale eragileak (entzefalotik gorputz enborrera eta adarretara doazenak) eta zentzumenezkoak (kontrako norabidean doazenak) garraiatzen ditu. Bizkarrezur-muinetik 31 nerbio espinal abiatzen dira, aipatutako seinaleak eramanez. Alde batetik, zentzumenetatik jasotako datuak integratu, koordinatu eta zerebrora igortzen ditu eta, beste alde batetik, zerebrotik mezuak hartu eta dagozkien gorputz-ataletara igortzen ditu, batez ere, guruinetara eta muskuluetara.
  • Horretaz gain, bizkarrezur muinak zerebelotik beherako gorputzaren jarduera guztiak eta erreflexu sinpleak ere kontrolatzen ditu. Erreflexu horiek erreakzio finkoak dira eta nahigabe gertatzen dira, automatikoki estimulu batzuei erantzunez. Adibidez, zerbait beroa ukitzen dugunean, eskua kentzea erreflexu sinplea da. Horrelako erreakzioetan kontzientziak ez du parte hartzen, aritzen diren neuronak bizkarrezur-muinean baitaude eta, beraz, zerebroak ez dauka, zuzenean, zerikusirik. Erortzean adibidez, gorputza babesten du, erreflexuek azkar erreakzionatzeko aukera ematen digute eta eskuak jartzen ditugu.

2.2.4. Nerbio Sistema Periferikoa (NSP)

Zer da? NSZtik kanpo dagoen Nerbio Sistemaren atala da. NSZ eta gorputzeko organo eta egituren artean kokatzen da eta gorputz osoan zehar banatzen diren zuntzez eta kordoiz dago osatuta.

Funtzioa: NSZ organoekin konektatzea, zentzumen errezeptoreekin, muskuluekin eta guruinekin.

Osagaiak:

  • Sistema Somatikoa: Zentzuek detektatutako informazioa hartu eta muskuluak mugitzea baimenduko duen erantzuna bidaltzeaz arduratzen da. Borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu eta gorputza bere inguruarekin kontaktuan mantentzen laguntzen du.
  • Sistema Autonomoa edo begetatiboa: Informazioa errai eta barne ingurunetik jaso eta odol hodi, guruin eta muskuluen gain eragiten du.

2.2.4.1. Sistema Somatikoa

Zer da? NSPren parte da.

Funtzioak:

  • Zentzuek detektatutako informazioa hartu eta muskuluak mugitzea baimenduko duen erantzuna bidaltzeaz arduratzen da.
  • Borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu.
  • Gorputza bere inguruarekin kontaktuan mantentzen laguntzen du.

2.2.4.2. Sistema autonomoa edo begetatiboa

Zer da? NSPren parte da. Nerbio Sistema Somatikoan ez bezala, nahigabekoa da eta bizkarrezur-muin, entzefalo enbor eta hipotalamoan dauden nerbio zentroek aktibatzen dute.

Deskargatu

PDF Word HTML