Batxilergoa mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Pentsamendu Filosofikoa: Habermas eta Ortega

Psikologia eta soziologia2,53 KB

Habermas: Kontzientzia Moralaren Garapena

Habermasek kontzientzia moralaren garapen psikologiko-historikoan lau une bereizten ditu:

Garapen Psikologiko-Historikoko Uneak

  • 1. Gizarte eta zibilizazio arkaikoak: Partaideen nortasuna eta jokaera-arauak mitotan oinarritzen dira.
  • 2. Zibilizazio garatuen etapa: Mundua argudioen bidez justifikatutako edukiak dituen mundu-ikuskera agertzen da.
  • 3. Lehen modernitatea: Zientzia modernoen sorrera eta instituzionalizazioa. Moralaren oinarri metafisikoak alde batera utzi eta arauak funtsatzeko legitimazio-prozedurak bilatzen dira.
  • 4. Kapitalismo berantiarra: Arrazoia dialogikotzat jotzen da. Elkarrizketatik sortutako arauak baino ez dira onartzen. Aurreko etapetara bueltatzea atzerapena izango litzateke. Eboluzioak
...
Jarraitu irakurtzen "Pentsamendu Filosofikoa: Habermas eta Ortega" »

Adimenaren Teoriak eta Ikusmoldeak: Spearman, Thurstone, Guilford eta Piaget

Psikologia eta soziologia2,29 KB

Zer da Adimena?

Batzuentzat adimena pentsamendu abstraktuetarako ahalmena da, besteentzat problemak ebazteko gaitasuna. Batzuek gaitasun orokor bat dela dioten bitartean, besteek gaitasun multzo bat dela defendatzen dute.

Adimenaren Analisi Faktoriala

Adimenaren analisi faktorialak adimenaren faktoreak edo osagaiak aurkitzea du helburu. Horretarako, testetan agertzen diren galderei emandako erantzun sail luzeak aztertu eta estatistikoki landu ondoren, erantzun horiek sorrarazi dituzten faktore nagusiak bereizten dira.

Charles Spearman

Maila altuenean “g” faktorea edo faktore orokorra zegoela baieztatu zuen, hau da, edozein jarduera gauzatzeko beharrezkoa den adimen orokorra. Honen azpian, adimenaren jarduera bereziei dagozkien 7 faktore nagusi...

Jarraitu irakurtzen "Adimenaren Teoriak eta Ikusmoldeak: Spearman, Thurstone, Guilford eta Piaget" »

Frustrazioa, Gatazkak eta Defentsa Mekanismoak: Gida Psikologikoa

Psikologia eta soziologia2,97 KB

Frustrazioa, Gatazkak eta Defentsa Mekanismoak

Frustrazioa:

Frustrazioa emozio-esperientzia desatsegina da, tristura, etsipena eta amorrua eragiten ditu. Oztopo fisikoak, urritasun fisiko edo psikologikoak, indargarria atzeratzea, indargarria azkentzea eta gatazkak izan daitezke frustrazioaren zergatiak.

Gatazkak (Kurt Lewin):

  • Erakarpen-erakarpen gatazka: Bateraezinak diren bi helburu.
  • Saiheste-saiheste gatazka: Ezesgarriak diren bi alternatiba.
  • Erakarpen-saiheste gatazka: Alderdi positiboak eta negatiboak dituen helburua.
  • Erakarpen-saiheste gatazka bikoitza: Balentzia positiboa eta negatiboa duten bi helbururen aurrean egotea.

Ni-aren Defentsa Mekanismoak:

  1. Isolamendu afektiboa: Gatazka saihesten da ideiak afektuetatik bereiziz.
  2. Konpentsazioa: Ahulezia
...
Jarraitu irakurtzen "Frustrazioa, Gatazkak eta Defentsa Mekanismoak: Gida Psikologikoa" »

Gizakiaren Nerbio Sistema eta Koordinazioa

Psikologia eta soziologia2,98 KB

Gizakiaren Erlazionamendua eta Koordinazioa

Animalien osagaiek elkarrekin funtzionatzeko bi sistema garrantzitsuak dira: nerbio sistema eta sistema endokrinoa.

Nerbio Sistema

Nerbio sistemak kanpoko estimuluak jasotzen ditu, errezeptoreen edo sentimen-hartzaileen bidez (argi, bero, presio…), nerbio bukaerak kitzikatuz. Nerbioek beren nerbio-zentroei ematen diete estimulu horien berri eta zentroetan estimulu horiek prozesatu eta erantzuna organo motorretara (muskuluetara) edo guruinetara bidaltzen dute. Sistema neuro-hormonala osatzen da, baina kasuaren arabera, nerbio sistemak bakarka lan egin dezake. Erantzunak era askotakoak dira: mugimenduak, erreakzio kimikoak, jarioak…

Nerbio Sistema Zentrala (NSZ)

Animalia zelulanitzetan gorputzaren atal...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Nerbio Sistema eta Koordinazioa" »

Ekintzailetza: Kontzeptuak, Ezaugarriak eta Rolak

Psikologia eta soziologia3,18 KB

Ekintzailetza eta Berrikuntza Kontzeptuak

  1. Aprobetxatu dakizuna edo ondo egiten dakizuna

    Ekintzailea edo berritzailea izan zaitezke ezagutza edo gaitasun berri edo bereziki orijinalik aurrez izan gabe.

    Enpresa eta ekimen berritzaile eta arrakastatsu ugari, ideia berri bat abian jarri baino lehenago, bultzatzaileek zituzten ezagutzetan eta esperientzian oinarritu izan dira. Kasu horietan ez da orijinaltasuna eta berrikuntza bilatu behar egiten dakigun horretan; aldiz, egiten dakigunarekin zer egin pentsatu behar da.

  2. Ekitea zailtasunak gainditzea da

    Ekintzailetza gaitasun bat baino jarrera bat da. Horregatik, ekintzailearentzat ez dago mugarik jarrera berritzailea eta proaktiboa izateko, ezta testuinguru zailenetan ere.

  3. Enpresetan eta erakundeetan bertan

...
Jarraitu irakurtzen "Ekintzailetza: Kontzeptuak, Ezaugarriak eta Rolak" »

Psikologia Kognitiboa eta Metodologia Zientifikoa

Psikologia eta soziologia2,93 KB

Psikologia Kognitiboa: Sarrera eta Oinarriak

XX. mendearen bigarren erdian, Psikologia Kognitiboa sortu zen. Giza gogamena aztertzen duen zientzia kognitiboaren zatia da. Zientzia kognitiboa informazioaren harrera, hautapena eta prozesaketa edozein sistema fisikotan nola gauzatzen den ulertzen saiatzen da.

Psikologia Kognitiboaren Oinarriak

Psikologia Kognitiboa (PK) hurrengo bi oinarrietan oinarritzen da:

  1. Estimuluak informazio-unitate funtsezkoak edo inputak dira, eta ez kausa soilak, behavioristek zioten bezala.
  2. Gogamena aktiboa da.

Paradigma Kognitiboaren Bilakaera

Paradigma honen bilakaeran bi garai bereizten dira:

  • 50eko hamarkadatik 80ko hamarkada arte: Informazio-prozesaketaren eredua izan zen nagusi.
  • 80ko hamarkadaren bukaeratik gaur arte: Konexionismoa
...
Jarraitu irakurtzen "Psikologia Kognitiboa eta Metodologia Zientifikoa" »

Psikologiaren Definizioa: Etimologia, Antzina eta Gaur Egungo Ikuspegiak

Psikologia eta soziologia2,64 KB

Psikologiaren Definizioa (Etimologia, Antzina, Definizioa)

Etimologia: Grezierako psykhé (arima, adimena, espiritua) eta logos (zientzia, ezagutza) hitzen elkarketa da. Hitza antzinatik etorri arren, zientziaren esanahia ez zitzaion XIX. mendera arte eman.

Antzina: Antzina, gaur egun psikologian aztertzen ditugun gaiak Filosofiaren inguruko foroetan eztabaidatzen ziren, eta ospe handiko filosofo asko horretan aritu ziren luzaroan: Platon, Aristóteles, Descartes… XIX. mende arte, psikologia Filosofiaren adar bat besterik ez zen (Logika, Etika, Antropologia, Ontologia eta abarreko adarrak bezala).

Definizioa: Aditu guztiek psikologia terminoa onartu duten arren, ez da erraza hitz horren esanahia adierazten duen definizioa ematea, batez ere bi...

Jarraitu irakurtzen "Psikologiaren Definizioa: Etimologia, Antzina eta Gaur Egungo Ikuspegiak" »

Zerebralizazioa: Homo Generoaren Eboluzioari Lotutako Ezaugarriak

Psikologia eta soziologia1,48 KB

Zerebralizazioa: Homo Generoaren Eboluzioari Lotutako Ezaugarriak

Giza espeziea da hitz egiten duen bakarra. Animaliak ere komunikatzeko baliabide konplexu xamarrak dituzte. Tximinoak, adibidez, hizkuntza-portaera oso aurreratuta dute. Hala ere, animalia guzti hoiek gizakiek baino aukera gutxiago dituzte. Animalien hizkuntzak osagai hauek ditu: aurpegi-adierazpena, keinuak eta gorputz-jarrera. Baina hizkuntza-kodifikazioa ez da nahita sortua; genetikoki transmititzen da, eta belaunaldiz belaunaldi. Dena den, giza hizkuntzaren ezaugarri bereizgarriak honela laburbilduko ditugu:

  • Lehenik, giza hizkuntza sortu zenean, ahozkoa eta entzumenezkoa baitzen; soinuen adierazpen grafikoa eta idazkera askoz beranduago garatu ziren. Gizakiak eskuak asko erabiltzen
...
Jarraitu irakurtzen "Zerebralizazioa: Homo Generoaren Eboluzioari Lotutako Ezaugarriak" »

Psikologiaren historia eta eskolak

Psikologia eta soziologia11 KB

Funtzionalismoa

- William James (1842-1910) fisiologo eta psikologo estatubatuarra Fisiologiako irakaslea zen, baina Biologia, Psikologia eta Filosofia ere irakatsi zituen. Bere laborategia zabaldu zuen Massachussets-en. Asmoa faktore fisiologikoek gogamen prozesuetan duten eragina irakastea zen.

- 1890ean, Psikologiaren Printzipioak lana argitaratu zuen. Gogamena ikertzen zuen bertan eta Wundten aurka agertu zen, hark gogamenaren estrukturari erreparatzen ziolako eta ez haren funtzioari. Wundtek, berriz, Jamesek aurkezten zuen psikologia estua, artifiziala eta inozoa zela esan zuen.

- Funtzionalismo izena eman zitzaion korronte honi, James psikologiaren alde praktikoaz arduratu baitzen eta, eguneroko bizitzara aplika zitekeen korrontea sortu...

Jarraitu irakurtzen "Psikologiaren historia eta eskolak" »

Ezagutza Motak: Zentzumenezkoa eta Arrazionala

Psikologia eta soziologia4,46 KB

1. Ezagutza Motak

1.1 Zentzumenez bidezko ezagutza

Zentzumenen bidezko ezagutza zentzumenen bidez lortzen da. Bi mota daude:

  • Barnekoa (zentzumen zinestetikoa, zentzumen zenesikoa eta oreka zentzumena)
  • Kanpokoa (ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena, azalekoa termikoa eta algesikoa)

A) Sentsazioak

Fenomeno psikofisikoak dira. Kanpoko zein barneko estimuluek gure zentzumen-organoei eragitean sortzen dira. Sentsazioen ezaugarriak:

  • Kualitatiboak dira (zentzumen bakoitza modu berean erreakzionatzen du beti).
  • Hautakarriak: inguratzen gaituzten estimuluetatik gutxi batzuk bakarrik sortzen dituzte sentsazioak.
  • Ez dira estimuluen kopia zehatza: sentsazioetan eragin handia dute pertsona bakoitzaren hautemateko berezitasunak, etab.
  • Ez dute ezagutzaren lehen
...
Jarraitu irakurtzen "Ezagutza Motak: Zentzumenezkoa eta Arrazionala" »