Ebaluazioa eta Konpetentziak Hezkuntzan
Ebaluazioa
Ikasketa ezagutu edo ulertzeko helburuz informazio eta ebidentzia bilketa eta azterketa prozesu sistematikoa.
Ebaluazio motak
Helburuaren arabera
- Formaziozkoa: Hobetzeko.
- Sumatiboa: Kalifikatzeko.
Bildutako informazioaren arabera
- Kuantitatiboa: Puntuazioa, zenbaki bidezko informazioa.
- Kualitatiboa: Deskribapenak eta kualitateak.
- Mistoa: Bien arteko konbinazioa.
Agentearen arabera
- Barne ebaluazioa (Autoebaluazioa): Norberak bere buruari egiten diona. Ebaluatzailea eta ebaluatua pertsona bera dira.
- Kanpo ebaluazioa: Ebaluatzailea eta ebaluatua pertsona desberdinak dira.
- Koebaluazioa: Kideen arteko ebaluazioa.
Egoeraren arabera
- Testuingurutik kanpoko ebaluazioa: Teorikoa, azalpenetan eta deskribapenetan oinarrituta.
- Ebaluazio autentikoa: Praktikoa, demostrazioan oinarrituta.
Normotipoaren arabera
- Nomotetikoa (externoa): Kanpoko irizpideak markatzen dituzte prozesua hasi baino lehen (ebaluazio sumatiboa denean).
- Ideografikoa: Konparaketak egiteko, ikasleak bere buruarekiko duen bilakaeran oinarrituta (ez da zehatza).
Emaitzaren arabera
- Ebaluazio konbergentea: Erantzun aukera zuzen bakarra.
- Ebaluazio dibergentea: Erantzun/emaitza desberdinak.
Antolamenduaren arabera
- Ebaluazio diziplinarra: Arlo bakoitzean egiten dena.
- Ebaluazio globalizatua: Bi arlo edo gehiagorekin egiten denean.
Konpetentziak
Ezagutzak, prozedurak eta jarrerak integratzen dituzte. Hiru horien arteko konbinazioaren emaitza da.
Konpetentzien osagaiak
- Jakitea: Konpetentziek ezagutza eskatzen dute. Konpetenteak garen horretan, ezagutzak ditugu.
- Egitea (jakiten egitea): Konpetentziek aplikazioa eta praktika bideratzeko gai izatea eskatzen dute.
- Izatea: Jarrera, balio edo motibazioen manifestazioa eskatzen dute bizitzan topatzen ditugun egoera desberdinetan.
Konpetentzien ezaugarriak
Gaitasun konbinatuak
3 osagai motak (kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak).
Ondorio metodologikoak: Hiru osagai motak landu behar dira (kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak) eta elkarrekin, ez modu isolatuan.
Esperientzia eremu desberdinetakoak.
(Horretarako, komenigarriak dira antolamendu globalizatuak eta diziplinartekotasuna.)
Izaera praktikoa
Ondorio metodologikoak: Metodologia praktikoa (kontzeptu, prozedura eta jarreren aplikazio bateratua).
Aplikazioa: Aplikatzea eta egitea ez dira gauza berdinak. Adibidez: proiektuak, kasuen azterketa, arazoen ebazpena, etab.
Errealismoa: Gertutasuna errealitateekin, aplikagarritasuna.
Horretarako, egoera-arazoak prestatu behar ditugu.
Egoera didaktikoak: Ikasleak ezagutza, prozedura edo jarrerak egoera berri batean ikastea du helburu, integrazioa errazteko. Ikasleak zerbait berri ikastea edo integratzea du helburu. Ikasle bati zerbait eskatzen zaio, baldintza batzuekin.
- Baliabide berriak ikasteko dira.
- Ezagutzak, prozedurak edota jarrerak landu.
Integrazio egoerak: Ikasle bati eskaera bat egiten zaio eta berak horri erantzuteko aurretik integratutako ezagutza edo prozedura horiek erabili behar izango ditu.
- Ikasitako baliabideen mobilizazioa eta transferentzia eskatzen dute.
- Egoera konplexuak.
Erabilera malgua
Ondorio metodologikoak: Metodologia anitza (egiteko eskaera desberdinak, barietate metodologikoa).
Horretarako, arazo-egoera familiak prestatu beharko ditugu.
(Familiak: zailtasun maila berdina daukaten egoera desberdinak).
Izaera birreraikitzailea
Lan jarrai eta progresiboan.
Konpetentzia zerrenda
- Komunikazio konpetentzia eta konpetentzia digitala.
- Ikasten ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia.
- Elkarrekin bizitzen jakiteko konpetentzia.
- Ekimena eta ekintzaile-espiritua izateko konpetentzia.
- Norbera izaten jakiteko konpetentzia.
- Komunikazio, hizkuntza eta literatura konpetentzia.
- Matematikarako konpetentzia.
- Zientziarako konpetentzia.
- Teknologiarako konpetentzia.
- Pertsonarterako eta gizarterako konpetentzia.
- Arterako konpetentzia.
- Konpetentzia motriza.
Konpetentziak: Nondik eta Noiz landu
Nondik?
Bi esperientzia eremuetatik: antolamendu globalizatuak, diziplinartekotasuna.
Noiz?
HH+OH+BATX (Lan jarraia eta progresiboa)
- Etapa, maila eta momentu desberdinetan.
- Konplexutasun progresiboa.
Konpetentzien ebaluazioa
Bi ebaluazio mota: Teorikoa eta Praktikoa.
Ezaugarriak
- Gaitasun konbinatuak: Kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak elkarrekin edo batera ebaluatzen dira, azterketa baten bitartez.
- Izaera praktikoa: Ebaluazio praktikoa egin behar da. Aplikazio autentikoa eskatzen du.
- Erabilera malgua: Metodologia eta ebaluazio anitza (ariketa mota desberdinak, azterketa mota desberdinak).
- Izaera birreraikitzailea: Ebaluazio jarraia eta progresiboa (maila jakin batentzat egokitua).
- Nondik: Arlo guztietatik, interdiziplinarra.
- Noiz lantzen dira: HH-tik Batxilergora arte.