Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Errusiar Iraultzaren jatorria: tsarismoa eta 1905eko iraultza

Historia-n eguneratua2,71 KB

Iraultzaren Jatorria

Errusia tsarista XX. mendearen hasieran

XX. mendearen hasieran, Errusia tsarista Erregimen Zaharrean errotuta zegoen. Monarkia absolutua zegoen, eta tsarrak, Nikolas II.ak, estatuko botere gorena zuen. Gobernatzeko, noblezian, Eliza ortodoxoan, armadan eta burokrazian bilatzen zuen babesa.

Duma (parlamentua) zegoen, baina botere mugatua zuen, eta tsarrak nahi zuenean deitu nahiz desegin zezakeen. Ez zegoen askatasun politikorik; horrez gain, polizia politikoak oposiziokoak zirenak gogortasun handiz jazartzen zituen.

Artean, ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen. Biztanleriaren % 80 nekazaria zen. Landa-eremuko jabetza-sistema ia feudala zen, tresnak oso oinarrizkoak ziren eta produktibitatea txikia; horrela, gehienak miseria...

Jarraitu irakurtzen "Errusiar Iraultzaren jatorria: tsarismoa eta 1905eko iraultza" »

Kirol errendimendua: faktoreak, karga eta entrenamendua

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua8,5 KB

Kirol Errendimenduan Eragiten duten Faktoreak

Orokorrean, bi faktore multzo nagusi bereiz daitezke:

  • Herentziaz jasotakoak: Faktore anatomikoak, fisiologikoak, psikologikoak...
  • Entrenamenduaren bidez lorgarriak: Egokitzapen-ahalmena, progresioa...

Faktore Motak

Bi multzo nagusitan sailka ditzakegu faktoreak:

  1. Faktore Bioenergetikoak:
    • Anatomikoak: Herentziaz jasotako neurri antropometrikoak (altuera, zabalera...), lortutako gihar-masa...
    • Fisiologikoak: Adina, sexua, bizi garen ingurunea...
  2. Faktore Biopsikologikoak: Norberaren izaera (oldarkortasun maila), oreka pertsonala (autoestimua, konfiantza), egoera mentala, etab.

Zer da Kirol Errendimendua?

Entrenamendua periodikoki eta ondo planifikatuta burutzen den prozesu bat da. Prozesu horretan, buruari eta...

Jarraitu irakurtzen "Kirol errendimendua: faktoreak, karga eta entrenamendua" »

Arte gotikoa: katedralen garaia, eraikuntza-sistema eta beira-leihoen garrantzia

Arteak eta humanitateak-n eguneratua3,94 KB

Arkitektura Gotikoa: Katedralen Garaia

Arte gotikoaren aroa katedralen garaitzat jo genezake, eta hirietako artetzat. Biziki handitu ziren orduan hiriak, ikusgarriro hazi zen haietan ekonomia eta bizkor zabaldu ziren gremioak, orduko hirietako biztanleen erlijiotasun sendoarekin batean. Frantzian hasi zen mugimendua, baina laster hedatu zen Espainia, Alemania, Italia eta Europako beste lurralde batzuetara. XII. mendearen bigarren zatian sortu zen estilo berritzailea.

Giro Ideologikoa eta Saint Denis Basilika

Giro ideologiko horren erakusgarri gardena eskaintzen digute Hugo de Saint Victor teologoak eta Suger abadeak, Parisko Saint Denis abadiako abade nagusiak, eliz espazioaren inguruan plazaratu zituzten ideiek. Saint Denis basilika izan zen,...

Jarraitu irakurtzen "Arte gotikoa: katedralen garaia, eraikuntza-sistema eta beira-leihoen garrantzia" »

Estratigrafia eta Lurraren Historia Geologikoa: printzipioak eta eskala geologikoa

Geologia-n eguneratua2,71 KB

Estratigrafiaren helburua erregistro estratigrafikoa interpretatzea da; horretarako, geruzen ezaugarriak ikertzen dira, horietan erregistraturiko gertaerak identifikatzeko eta Lurraren historian kokatzeko.

Estratigrafiaren Oinarrizko Printzipioak

Geruzetan erregistraturiko gertaerak interpretatzeko eta denboran antolatzeko, serie estratigrafikoei oinarrizko printzipio hauek aplikatzen zaizkie:

  • Aktualismoaren Printzipioa
  • Gertaera Geologikoen Segidaren Printzipioa
  • Gainjartzearen Printzipioa
  • Segida Faunistikoaren Printzipioa

Aktualismoaren Printzipioa

Aktualismoaren Printzipioaren arabera, iraganean gaur egungo mekanismo geologiko berdinek jardun zuten. Adibidez, arroka batzuetan ripple-marks deritzenak ikusten dira, olatuek hondartzetako harean eratutako...

Jarraitu irakurtzen "Estratigrafia eta Lurraren Historia Geologikoa: printzipioak eta eskala geologikoa" »

Logika: oinarriak, logika formala, informala eta falaziak

Filosofia eta etika-n eguneratua4,04 KB

Logika: Oinarriak eta Aztergai Nagusiak

Zuzen argudiatzeko edo arrazoitzeko trebetasunari logikaren artea esaten zaio. Arrazoiketa zuzenaren printzipioak eta arauak aztertzen dituena, berriz, logikaren zientzia da. Logikak bi adar nagusi ditu:

  • Logika formala: Argudioen egitura aztertzen du, edukiak kontuan izan gabe. Gure arrazoiketen alderdi sintaktikoari erreparatzen dio batez ere.
  • Logika informala: Argudiatzeko modu zuzenak aztertzen ditu.

Logika Formala: Arrazoiketen Baliozkotasuna

Arrazoiketa oro zenbait perpausez osatuta egoten da: konklusioa eta gainerakoak, premisak. Perpaus horiek guztiak proposizioak dira. Logika formalaren aztergai da, beraz, zein arauren bidez bereiz dezakegun zein arrazoiketa diren baliozkoak eta zein ez.

Arrazoiketa...

Jarraitu irakurtzen "Logika: oinarriak, logika formala, informala eta falaziak" »

Isabel II.aren Erregealdia eta Estatu Liberal Zentralistaren Egituraketa

Historia-n eguneratua2,78 KB

Isabel II.aren Erregealdiaren Aurrekariak

Foruen Murrizketa eta Ondorioak (1841)

Horren arabera, hiru probintzietako administrazioa, legedia eta aduanak estatuaren menpe geratu ziren. Gainera, foru baimenak, aldundiak eta batzar tradizionalak kendu ziren; aduanak portu eta mugetara eraman zituzten, eta estatuko legeak aplikatu ziren udal antolamendu guztietan. Foruak, dena den, ez ziren erabat baliogabeturik geratu: bereizitasun militar eta fiskalak gorde egin baitziren.

Esparteroren Erregeordetza (1840-1843)

Esparterok bere erregeordetzan politika pertsonalista eta autoritarioa bultzatu zuen, eta horrek bere alderdia ere bere aurka jarri zuen. Progresistek eta moderatuek egindako oposizioaren aurrean, eta armadaren eta zenbait hiriren altxamenduen...

Jarraitu irakurtzen "Isabel II.aren Erregealdia eta Estatu Liberal Zentralistaren Egituraketa" »

Euskal olerkigintza modernoa: unibertsaltasunaren haustura eta idazle nagusiak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,45 KB

UNIBERTSALISMOAREN HAUSTURA ETA ZIBILIZAZIOA

UNIBERTSALISMOAREN HAUSTURATIK abiatuta, XX. mendeko zibilizazioa, Euskal Herria barne, ezin da ulertu kulturaren bi adar nagusi hauek kontuan hartu gabe:

  • Tradizio Klasikoa (Grezia-Erroma)
  • Tradizio Biblikoa (Elizaren eskutik)

Bi adarrek porrot egin zuten, bai arrazonamenduaren arloan, bai sinesmenaren arloan, giza arazo guztiei erantzuteko asmoetan. XVI. mendean, Lutherrek Erreforma jarri zuenetik, krak egin zuen Mendebaldea batzen zuen lotura nagusiak: Eliza Katolikoa eta gizarte fededunari erlijioak eskaintzen zion unibertsaltasuna. Tradizio Klasikoari berdintsu gertatu zitzaion, Antzinaro klasikoaren ezaugarri ziren arrazoimen, argitasun eta giza balioen aldezpena egin arren.

MITOLOGIA BERRIAREN BILA

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal olerkigintza modernoa: unibertsaltasunaren haustura eta idazle nagusiak" »

Tributuak eta salerosketa dokumentazioa: gida osoa

Ekonomia-n eguneratua7,3 KB

Tributuak

Tributua ordainketa-betebehar bat da, herritar guztiek Estatuari ordaindu behar diotena, honek ondasun eta zerbitzu batzuk eskaintzeko eta premiak asetzeko.

Tributu Motak

Zergak

Eskatzen diren tributuak dira, kontraprestazio zuzenik eman gabe. Zerga motak hauek dira:

  1. Zuzenak

    Zergapetzen dituzte:

    • Lanetik sortutako errentak (besteren kontuko langilearen nomina)
    • Jarduera ekonomikoko errenta (autonomoak eta ondasun erkidegoak)
    • Ondasun higigarrien errenta (epean jarritako interesak)
    • Higiezin-kapitalaren errenta (lokal baten alokairua)
    • Ondarearen aldaketa (ondarearen plusbalioa edo minusbalioa)
    Pertsona Fisikoen gaineko Zerga (PFEZ)

    Soldata zergapetzen du.

    Sozietateen gaineko Zerga (SZ)

    Sozietateen mozkinak zergapetzen ditu.

  2. Zeharkakoak (BEZ)

    Kontsumoa

...
Jarraitu irakurtzen "Tributuak eta salerosketa dokumentazioa: gida osoa" »

Espainiako energia iturri tradizionalak: ikatza, petrolioa, gasa eta elektrizitatea

Elektronika-n eguneratua3,18 KB

Energia Iturri Tradizionalak Espainian

Harrikatza

Erregai solidoa da, XIX. mendean oso garrantzitsua izan zena industriarako. Azken urteetako esplotazio handiaren ondorioz, agortzen hasi da, ez da errentagarria eta beste energia-iturri batzuek abantaila gehiago eskaintzen dituztelako.

Gaur egun, meategi nagusiak Asturiasen, Leonen eta Katalunian daude. Hegoaldean, berriz, Sierra Morenan aurkitzen dira.

Ezaugarriak:

  • Kalitate txarra.
  • Ez da garbia.
  • Errentagarritasun txikia.
  • Esplotazio zaila.

Erreketak kutsadura handia sortzen du eta CO2 isurketa oso handia da, negutegi-efektua areagotuz.

Petrolioa

Ia guztia kanpotik ekartzen da. Tarragona inguruan esplotazio txiki bat badago ere, eta badirudi Leongo golkoan petrolio-putzu bat dagoela (arazoa da jakitea zein...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako energia iturri tradizionalak: ikatza, petrolioa, gasa eta elektrizitatea" »

Ekonometriako kolinealtasun, heteroszedastizitate eta egitura aldaketa diagnostikoak: metodoak eta formulak

Ingelesa-n eguneratua5,32 KB

Kolinealtasun Anizkoitza

Ez dago erlazio linealik. Erlazio lineal zehatza. Erlazio lineal ez-zehatza.

α > 0,05 Ho onartu / α < 0,05 Ho baztertu

A Metodoa: Definizioa eta Zeinua

Erlazioa badute eta ez-esperotako zeinua lortzen bada, kolinealtasun susmoa.

B Metodoa: Eredua Multzoka eta Banaka Esanguratsua

Eredua multzoka esanguratsua: F = (R² / (k-1)) / ((1-R²) / (T-k)) = (KAB / (k-1)) / (HKB / (T-k)). F ~ F(k-1, T-k).

Aldagaiak banaka esanguratsuak: T = beta estimatua / perturbazio estimatua (errore estandarra). T ~ t(T-k). p-balioan finkatu; ez badaukagu t-baliotik, estatistikoa eta grafikoan gainontzekoa.

Eredua multzoka esanguratsua bada eta aldagaietako bat gutxienez banaka ez-esanguratsua bada, kolinealtasun susmoa.

C Metodoa: Sample Correlation

...
Jarraitu irakurtzen "Ekonometriako kolinealtasun, heteroszedastizitate eta egitura aldaketa diagnostikoak: metodoak eta formulak" »